Azken eguneratzea: 2010/07/22
Eusko Jaurlaritzak bere gunea du BECen eta esku hartzeko moduko hainbat jarduera bultzatuko du

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, alegia, Euskal Encounterren 18. edizioa inauguratu du. Informatikako profesionalen eta zaleen arteko topaketak gaurtik datorren igandera arte Bilbao Exhibition Centren sareko 4.096 ordenagailu-postu jarri du.
Eusko Jaurlaritzak bere gunea du eta bertan ezagutaraziko ditu administrazio elektroniko alorrean dituen egitasmo batzuk. Halaber, partaidetza sustatzen duten jarduera batzuk garatzeko asmoa du. Open Data Euskadi proiektuak partaideei aukera emango die Eusko Jaurlaritzaren edukien artean aske utzi ahal direnak proposatzeko. Irekiak ganbera bat instalatuko du parte hartzen dutenek nahi dutena esan dezaten eta iradokizunak, lausenguak, kritikak eta abar grabaturik utzi ditzaten. Software Libreari Laguntza Emateko Bulego Teknikoaren zerbitzuak erantzuna emango die Jaurlaritzan software askea hobeto erabiltzeari buruz egiten diren proposamenenei.