X
X
K3
Izenaduba Basoa
Bidaia-koadernoari erantsi
Olentzero, parkeko gidaria
Izenaduba Basoa
Landetxo Goikoa
48100
MUNGIA -BIZKAIA
Tel. 946 740 061
Helbide elektronikoa:
NON DAGO?
Egin klik mapan handiago ikusteko
ORDUTEGIA:

Laneguetan, asteartetik ostiralera, ikastetxe eta taldeentzako bisitak antolatzen dituzte. Bestalde, asteburuetan, jaiegunetan eta eskola oporretan bisitari guztientzako zabalik egoten da.
Astelehenetan itxita, jaiegunetan izan ezik.
Erreserbak egiteko, deitu 946 740 061 telefono-zenbakira.
Euskal mitologiaren inguruko parke tematikoak 6.000 metro karratu baino gehiago ditu, 9 gune ezberdinekin. Atrakzio ugari, ikus-entzunezkoetarako pantailak, tailerrak, jolasak, erakusketak eta 3Dko simulagailua aurkituko ditugu bertan. Aipagarria da XVI. mendeko Landetxo Goikoa baserria, Olentzeroren etxea izateko eraberritu dena. Izan ere, pertsonaia magiko hori izango da bisitarien gidaria Izenaduban (Izena duen guztia bada esaldiaren akronimoa da).

Joko guztiek euskal mitologiarekin dute zerikusia: Mariren koba, Basajaunaren labirintoa, Tartalo eta Haritz Sakratua… Horrela, jolasaren bidez, gure ohiturak, mitoak eta tradizioak zabaldu nahi dituzte.

Bisitaldi gidatuak

Gehienez 30-35 lagunek har dezakete parte bisitaldi gidatuetan. Euskaraz zein gaztelaniaz egin daitezke bisitaldiok eta bi hizkuntzetan egiteko aukera ere izango da, audiogiden bitartez.

Laneguetan, asteartetik ostiralera, ikastetxe eta taldeentzako bisitak antolatzen dituzte. Bestalde, asteburuetan, jaiegunetan eta eskola oporretan bisitari guztientzako bisitak eskaintzen dituzte.

Sarrerak

Helduak: 8 euro
Haurrak: 6 euro (2 urte baino gutxiagoko haurrek ez dute ordaindu behar)

Sarrerak parkean bertan eros daitezke, baita bbk-ko kutxazainetan eta internet bidez ere, bbk-ren webgunean edo parkearen web orrian.
ZERBITZUAK
Taberna/kafetegia
Berezko parkinga
Txartelarekin ordaintzeko aukera
NOLA IRITSI

Errepidez

BI-634 irteera hartu eta, behin Mungian, egin eskuinera, Lauaxeta Olerkari Kalerantz. Ondoren, Usandizaga Eresgille Kalean egin eskuinera berriz. Kale hori Landetxo Kalea bihurtzen da.

Garraio publikoan iristeko

Autobusez: Bizkaibus autobus-konpainiak Bilbotik, Bermeotik, Deriotik, Leioatik, Bakiotik eta Gernikatik Mungiara doazen lineak ditu, besteak beste.

Taberna/kafetegia
Parkinga
Txartelarekin ordaintzeko aukera