Oroitza Txostena eta Jarduera Plana

 

2007ko Oroitza Txostena

memoria anual 2007Kulturaren Euskal Behatokiaren urteko oroitza-txostenean, ekitaldi bakoitzean egindako lanaren balantzea jasotzen da. Produktuak eta jarduerak soilik bildu ordez, proiektua nola garatu den azaldu nahi digu.

Oraingo honetan, 2007ko otsailetik abendura egindako lana hartuko da ain - tzat. Denboraren ikuspuntua bakarrik hartuta, proiektuaren aldia oso motza da, eta, emaitzei jaramon eginez gero, luzatu egin da nabarmen. 2006a Behatokia martxan jarri zen urtea eta emaitza hasiberrien abiapuntua izan zen. 2007a, berriz, stricto sensu egindako lanaren lehen urtea izan da, eta etorkizunean hazten joango den eraikina oinarrituko duten zimenduak finkatzeko balio izan du.

Hausnarketa eta ekintza, eztabaidak eta erabakiak, zalantzak eta ziurtasuna, barne-lana eta emaitzen hedapena batu ditu lanak; hori guztia bere fruituak eman dituen oreka dialektikoan egin da. Lehenengo seihilekoan, informazio estatistikoaren sistemak izango duen arkitektura diseinatu da. Bigarrenean, jendaurrean aurkeztu ditugu Behatokia, Kultura 07 izeneko urteko lehenengo txostena eta nazioarteko jardunaldiak. Bien bitartean, beste proiektu batzuek jardueraren bi gune nagusiei itxura eman diete: informazio-sistemari eta komunikazioari.

Kultura Behatokiaren 2007ko Oroitza Txostena (pdf, 504 KB)

 

2008ko Jarduera Plana

Jarduera Plana 2008Orain gutxi arte, Kulturaren Euskal Behatokia aipatzean, sortua izateak berak zuen garrantzia azpimarratzen zen; abian jarri izatea bera lorpentzat hartzen zen. Sortu zenetik igaro den urte eta erdi honetan, sortzean eman zitzaizkion funtzioak betetzeko oinarri kontzeptualak eta operatiboak finkatzea izan da Behatokiaren lan nagusia: euskal kulturaren informaziosistema eratzea, harremanetan eta lankidetzan oinarritutako planteamendu batetik abiatuta.

2008KO JARDUERA PLANA (pdf 117KB)