X
X
M1
Pintxoaren eta Arabako Errioxako Ardoaren Astea
Bidaia-koadernoari erantsi
Pintxo tradizionalak zein modernoak dastatzeko aukera izango dugu
Pintxo tradizionalak zein modernoak dastatzeko aukera izango dugu
  • Argazkiak
  • Audioa
  • Bideoa
BESTELAKOAK
Ekitaldia:
Pintxoaren eta Arabako Errioxako Ardoaren Astea
Tokia:
ARABA
Data:
2008/05/09 - 2008/05/25
Arabako ostalariek miniaturazko sukaldaritzako errezetarik gozoenak aurkeztuko dituzte. Gasteizen eta Arabako hainbat txokotan Pintxoaren eta Arabako Errioxako Ardoaren Astearen seigarren edizioa egingo dute. Aurreko edizioetan arrakasta handia lortu du ekitaldiak.

Aurten 64 establezimenduk hartuko dute parte ekimenean eta 128 pintxo berri aurkeztuko dituzte. Pintxo horietako batzuk tradizionalak izango dira, besteak ordea, sofistikatu eta modernoagoak. Berrikuntza gisa, Arabako Ostalaritza Elkarteak bertako pintxoen marka sortu du. Hemendik aurrera, edizio guztietan erabiliko dute logotipo hori, eta gainera, ekimenean parte hartzen duten jatetxeetan intsignia banatuko dute irudiarekin. Maiatzaren 22an ospakizun handia egingo dute Diocesanas Mendizorroza Ostalaritza Eskolan: finalera heldu diren 10 sukaldariak sari nagusiak (bidaiak eta diru-sariak) lortzearren lehiatuko dira.

Bi kategoriatan banatuko dituzte pintxoak: autore sukaldaritza eta sukaldaritza tradizionala. Pintxo bakoitzak 2 euroko prezioa izango du, eta mota bakoitzeko pintxo bat erostekotan, 3,80 euro ordaindu beharko ditugu bien truke. Hori guztia Arabako Errioxako ardoarekin uztartuko dugu.

Jaki gozo-gozoak dastatzeaz gainera, gure iritzia plazaratzeko aukera izango dugu. Beste era batera esanda, 5022 telefono-zenbakira mezu laburra bidal dezakegu: “pincho” hitzaren ostean jatetxearen zenbakia eta pintxoaren letra idatzi beharko dugu. Bertako tabernak, gastronomia, Gasteiz hiria, Araba lurralde historikoa eta ardoa sustatzea da ekimenaren helburu nagusia.
NON DAGO?
Egin klik mapan handiago ikusteko