Saila / Erakunde Autonomiaduna
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Laguntza hauek helburu daukate lan eta higieneko instalazioen eraikuntza, ekipamendua eta modernizazioa laguntzea bai eta produktuaren kalitatea ingurumenarekiko eragin positiboak hobetzeari begira. Inbertsioek honako hauek izan ditzakete helburu:
a) Espezie berriei helduz dibertsifikatzea edo merkatuan bideragarriak diren espezieak ekoiztea.
b) Akuikultura-sektorean erabili ohi diren jarduerekin alderatuz ingurumenarekiko eragin positiboak hobetzen dituzten akuikultura-metodoak ezartzea.
c) Akuikultura arloko jarduera tradizionalak bultzatzea.
d) Ustiapenak harrapakari basatien erasoengatik babesteko ekipoak erosten laguntzea.
e) Akuikultura arloko langileen lan- eta segurtasun‑baldintzak hobetzea.
Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradunak:
- Mikroenpresak, enpresa txikiak, eta,
- 3, f). artikuluan zehaztuta ez dauden enpresak, baldin eta 750 langile baino gutxiago edo 200 milioi euro baino gutxiagoko negozioak egiten badituzte.
Laguntza diruz lagundu daitekeen kostuaren % 40koa izan daiteke, gehienez ere.
1198/2006 Erregelamendua (CE) , 2006ko uztailaren 27koa, Arrantzarako Europako Funtsari buruzkoa.
Batzordearen 498/2007 (EE) Erregelamendua , 2007ko martxoaren 26koa, Kontseiluaren Arrantzaren Europako Funtsari buruzko (AEP) 1198/2006 (EE) aplikatzeko arauak ezartekoa.
Arrantza-sektorerako Programa Eragilea AEF 2007/2013, 2007ko abenduarena.
Agindua, 2008ko apirilaren 24koa , Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura silburuarena; horren dibez Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduan zehazten diren diru-laguntza batzuetarako deialdia egiten da.
Arantza Pereda Goenaga
Telefonoa: 94 403 14 62
Faxa: 94 403 14 61
Posta elektronikoa: a-pereda@ej-gv.es
“Formularioak” ataleko eskabide-orri normalizatuetan aurkeztuko dira, bertan aipatzen den dokumentazioarekin batera.
13/05/2008 - 15/09/2008
ARRANTZA ETA AKUIKULTURA ZUZENDARITZA
Donostia kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz
ARRANTZA EGITUREN ZERBITZUA
Gran Via, 81 - 6. - 6. saila.
48011 - Bilbo
ARRANTZAREN ANTOLAMENDURAKO ZERBITZUA
Easo kalea, 10
20006 - Donostia-San Sebastián
1.-Diru-laguntzak emateko prozedura laguntzak era ordenatuan esleitzea izango da. Esleipen hori espedientea osatzen den unearen araberakoa izango da eta ez da lehiaketaren teknika erabiliko. Dekretua eta dekretua gauzatzeko nahiz garatzeko arauak betetzen dituzten eskatzaile guztiei emango zaie laguntza, honakoak kontuan hartuta: hautatutako irizpide objektiboak aplikatzetik ateratzen diren ehunekoak, 6. artikuluan aurreikusitako epea irekitzeko urteroko aginduetan laguntza bakoitzerako ezartzen den haztapena, eta agindu horietan laguntza-mota bakoitzarentzat ezartzen diren zenbateko zehatzak.
2.- Administrazio-ebazpen baten bidez laguntzak ukatuko dira, baldin eta erabili beharreko aurrekontuan helburu horretarako kreditu egoki eta nahikorik ez badago. Horregatik guztiagatik, programak indarrean diren bitartean, ekitaldi ekonomiko batean laguntzak emateko esleitutako kreditua bukatzen bada, horren berri emateko, administrazio-ebazpena emango du Arrantza sailburuordeak. Ebazpenean, kreditua zein egunetan bukatu den adieraziko da. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
3.- Dena dela, ekitaldi bateko aurrekontu-kredituari egotz dakizkioke aurreko ekitaldietan aurkeztutako diruz laguntzeko moduko proiektuetarako laguntza-eskabide berriak. Horretarako, nahitaezkoa da proiektu horiek dekretuan eta gauzatzeko nahiz garatzeko arauetan ezarritako betekizunak betetzea, eta, gainera, proiektu horiek hasi ziren ekitaldietako aurrekontu-kredituetatik laguntzarik ez jasotzea. Lehentasunak erabakitzeko, lehenengo eskabidearen data hartuko da kontuan.
Arrantza eta Akuikultura zuzendaria
Sei hilabete, eskabidea aurkezten den egunetik hasita.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
12/05/2008