Arrantza-jarduerak aldi batez gelditzearazteko laguntzak.

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura


Egitura atal kudeatzailea

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza


Xedea

Laguntza hauen helburua ontzi‑jabeei eta arrantzaleei bideratutako arrantza‑jardueren aldi bateko geldialdiak finantzatzen laguntzea da, 2007-2013 bitartean, gehienez ere iraupen honekin:

a) bi hilabete, hamabi hilabetera luzatzeko aukerarekin, 2371/2002 zk.ko (EE) Erregelamenduaren 5. artikuluan jasotako arrantza‑ahalegina egokitzeko planen testuinguruan.

b) hiru hilabete, 2371/2002 zk.ko (EE) Erregelamenduaren 8. artikuluan aipaturiko estatukideen premiazko neurriak direnean, aipaturiko 2371/2002 Erregelamenduaren 7. eta 8. artikuluetan jasotako arrantza‑ahalegina egokitzeko planen testuinguruan.

c) sei hilabete, 2371/2002 zk.ko (EE) Erregelamenduaren 7. artikuluan aipaturiko Batzordearen premiazko neurriak direnean.

d) sei hilabete, beste sei hilabetez luzatzeko moduan, Erkidegoaren eta hirugarren herrialde baten arteko arrantza‑akordioa berritu ez bada edo nazioarteko hitzarmenari zein bestelako akordio bati jarraiki arrantza‑aukerak asko murriztu badira jasotako arrantza‑ahalegina egokitzeko planen testuinguruan.

e) zortzi hilabete, arrantza‑ahalegina egokitzeko planen kasuan eta erkidegoko zaintza‑neurrien esparruan eginiko kudeaketa‑planen kasuan, plan horiek arrantza‑ahaleginaren mailakako murrizketak ezartzen dituztenean.

f) hiru hilabete, salbamendu‑ eta berregituratze‑planen testuinguruan.

g) sei hilabete, hondamen naturala gertatu bada, estatukideek osasun publikoko arrazoiak direla‑eta erabakitako kalen debekualdiak badira edo baliabideak zaintzeko neurrien ondoriozkoak ez diren salbuespenezko bestelako gertaeraren bat izan bada.


Nori Zuzendua

Arrantza-jabeak edota eskifaiako kideak , honako baldintza hauek badituzte:

a) Ontzia Arrantza-ontziteria Operatiboaren Erroldan alta emanda egotea, eta Ontzien Matrikula Erregistroaren hirugarren zerrendan matrikulatuta egotea.
b) Ontziak egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.


Diru kopurua

Laguntzaren zenbatekoa % 100era iritsi ahal izango da irizpide objektiboak eta jarraian adierazitako ponderazioa aplikatu ondoren:

 

a) Jasandako kalte erreala, % 25 arte.

b) Birmoldaketa‑ahaleginen garrantzia, % 25 arte.

c) Berreskuratze‑planaren zabaltasuna, % 25 arte.

d) Teknikoki egokitzeko ahaleginak, % 25 arte.


Araudia

1198/2006 Erregelamendua (CE) , 2006ko uztailaren 27koa, Arrantzarako Europako Funtsari buruzkoa.

Batzordearen 498/2007 (EE) Erregelamendua , 2007ko martxoaren 26koa, Kontseiluaren Arrantzaren Europako Funtsari buruzko (AEP) 1198/2006 (EE) aplikatzeko arauak ezartekoa.

Arrantza-sektorerako Programa Eragilea AEF 2007/2013, 2007ko abenduarena.

Agindua, 2008ko apirilaren 24koa , Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura silburuarena; horren dibez Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduan zehazten diren diru-laguntza batzuetarako deialdia egiten da.


Harremanak norekin

Beatriz Guinea Aramendi
Telefonoa: 945 01 96 38
Faxa: 945 01 99 89
Posta elektronikoa:
bea-guinea@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

“Formularioak” ataleko eskabide-orri normalizatuetan aurkeztuko dira, bertan aipatzen den  dokumentazioarekin batera.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/05/13 - 2008/09/15


Eskabideak aurkezteko lekua

ARRANTZA ETA AKUIKULTURA ZUZENDARITZA
Donostia-San Sebastián kalea 1
01010 - Vitoria-Gasteiz

ARRANTZAEGITUREN ZERBITZUA
Gran Vía 81, 6.a, 6. dept.
48011 - Bilbao

ARRANTZAREN ANTOLAMENDURAKO ZERBITZUA
Easo kalea 10
20006 - Donostia-San Sebastián


Tramiteen deskripzioa

1.- Araututako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie Agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik bete den unearen arabera eta lehiaketaren teknikara jo gabe. Nolanahi ere, kontuan izango dira hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak, laguntza-motaren arabera.

 

2.- Arrantza eta Akuikultura zuzendariari dagokio eskatutako laguntzen ebazpena egitea. Horretarako, kontuan izan beharko du Arrantza Egituren Zerbitzuak egindako, baina izaera loteslea ez duen, ebazpen-proposamena.

 

3.- Ebazpen horren bidez, hala badagokio, laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsen kontura emango da.


Egitura Atal Ebazlea

Arrantza eta Akuikultura zuzendaria


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabidea aurkezten den egunetik kontatzen hasita




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa


Formularioak

Eskabide-orria

 

Hirugarrenaren Datuen Alta agiria


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

13/05/2008