Merkatu berriak eta sustatze-kanpainak garatzea.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Laguntza honen helburua interes publikoko neurrien alde egitea da. Neurri horiek kalitate‑ eta balorizazio‑politika bat aplikatzera eta merkatu berriak edo arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainak garatzera bideratuta daude. Hauek izango dira jarduerak:
a) Arrantzako eta akuikulturako produktuak sustatzeko kanpainak egitea.
b) Normalean baztertu egin ohi diren soberakinak edo gutxi ustiatutako espezieak merkatuari eskaintzea.
c) Arrantzako eta akuikulturako produktuen kalitate‑politika aplikatzea.
d) Ingurumena errespetatzen duten metodoen bidez lortutako produktuak sustatzea.
e) Martxoaren 20ko 510/2006 zk.ko (EE) Erregelamenduari jarraiki aintzatetsitako produktuak sustatzea.
f) Kalitatea ziurtatzea, etiketak sortzea barne hartuta, eta ingurumena ez kaltetzeko moduan harrapatutako edo ekoiztutako produktuak ziurtatzea.
g) Arrantzako eta akuikultuarko produktuen irudia eta arrantza‑sektorea hobetzeko kanpainak egitea.
h) Merkatu‑azterketak egitea.
Arrantza‑erakunde profesionalak, ekoizleen erakundeak, arrantzaleen kofradiak, eraldatze‑ zein merkataritza‑sektoreko ordezkarien erakundeak eta ikerketa‑institutuak.
Onuradun pribatuen finantza parte-hartzea daukaten inbertsio-proiektuetan, laguntza-ehunekoak diruz lagundu daitezkeen kostuen % 40ra irits daitezke. Edonola ere, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak proiekturen bat interes orokorrekotzat jotzen badu, proiektu horri % 100eko diru-laguntza eman ahal izango zaio gehienez ere, honako hauek kontuan hartuta:
a) Erakunde kolektiboen (ekoizleen elkarteak, sektoreko ekoizleen elkarteak) eta ikerketa-institutuen inplikazioa.
b) Interes kolektiboak, norbanakoen interesen gainetik.
Jarraian adierazi dira laguntzaren zenbatekoa zehazteko irizpide objektiboak eta haien ponderazioa:
a) Ekimena kolektiboa izatea, edo, indibiduala izanez gero, ekintzaren emaitza guztion onerako izatea.
b) Lanpostuak sortzea, % 20 arte.
c) Arrantza-produktuen balio erantsiaren igoera, bereziki kontsumitzaileek gutxien baloratzen dituzten arrain‑espezieetan.
d) Proiektuaren etekinak merkaturatze‑katean, bereziki arrantzaren harrapaketa-sektorerako.
e) Sektorearentzat duen interes estrategikoa, % 20 arte.
1198/2006 Erregelamendua (CE) , 2006ko uztailaren 27koa, Arrantzarako Europako Funtsari buruzkoa.
Batzordearen 498/2007 (EE) Erregelamendua , 2007ko martxoaren 26koa, Kontseiluaren Arrantzaren Europako Funtsari buruzko (AEP) 1198/2006 (EE) aplikatzeko arauak ezartekoa.
Arrantza-sektorerako Programa Eragilea AEF 2007/2013, 2007ko abenduarena.
Agindua, 2008ko apirilaren 24koa , Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura silburuarena; horren dibez Kontseiluaren 2006ko uztailaren 27ko 1198/2006 (EE) Erregelamenduan zehazten diren diru-laguntza batzuetarako deialdia egiten da.
Beatriz Guinea Aramendi
Telefonoa: 945 01 96 38
Faxa: 945 01 99 89
Posta elektronikoa: bea-guinea@ej-gv.es
“Formularioak” ataleko eskabide-orri normalizatuetan aurkeztuko dira, bertan aipatzen den dokumentazioarekin batera.
2008/05/13 - 2008/09/15
ARRANTZA ETA AKUIKULTURA ZUZENDARITZA
Donostia kalea, 1
01010 - Vitoria-Gasteiz.
ARRANTZA EGITUREN ZERBITZUA
Gran Via, 81 - 6. - 6. saila.
48011 - Bilbo
ARRANTZAREN ANTOLAMENDURAKO ZERBITZUA
Easo kalea, 10
20006 - Donostia-San Sebastián
1.- Araututako laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie Agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik bete den unearen arabera eta lehiaketaren teknikara jo gabe. Nolanahi ere, kontuan izango dira hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak, laguntza-motaren arabera.
2.- Arrantza eta Akuikultura zuzendariari dagokio eskatutako laguntzen ebazpena egitea. Horretarako, kontuan izan beharko du Arrantza Egituren Zerbitzuak egindako, baina izaera loteslea ez duen, ebazpen-proposamena.
3.- Ebazpen horren bidez, hala badagokio, laguntza Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren eta Arrantzarako Europako Funtsen kontura emango da.
Arrantza eta Akuikultura zuzendaria
Sei hilabete, eskabideak aurkezten diren egunetik hasita.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
12/05/2008