Industri aurriak eraisteko egitasmoak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Ingurumena eta Lurralde Antolamendu
Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritza
Industri aurriak lurreratzeko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak ematea.
1. Eraikin eta instalazioen titular erregistralak diren pertsona pribatuek, fisiko zein juridikoek.
2. Udalek ere eskatu ahal izango dituzte laguntzak, bai titular lez edo ordezkatze-ejekuzioaren arabera jardunez, eta horretarako berariazko legerian ezarritako formaltasun eta eskakizunak bete behar dituzte.
3. Foru Aldundiek edo beste edozein Administrazio Publikok, hala nola beren menpeko Ente edo Erakundeek, aurriaren jabe gisa jardunez.
650.992,98 euro izango dira; horietatik 50.992,98 euro 2008. urterako, eta 600.000 euro 2009.urterako
75/1998 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, 'industri aurriak' eraisteko proiektuak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen dituena.
Agindua, 2008ko apirilaren 16koa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena, industri aurriak eraisteko egitasmoak idazteko eta/edo burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 21eko 75/1998 Dekretuan ohartemandako laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea berria eta lekua finkatzen dituena.
Lurraldearen Antolamendurako
Zerbitzua
Telefonoa: 945019865 /
945019863
Faxa:
945019854
a) Eskabidea formalizatzeari buruzko idazkia.
b) Eskatzailearen nortasunari eta, beharko balitz, bere gain duen ordezkapenari buruzko egiaztagiria.
c) Jabego Erroldaren ziurtagiria, lur-jabegoaren, egon dagoen eraiketaren edo eraikinaren eta horien gain dauden kargen titularitatea erasota utziz. Eraistekoa den eraikina duela gutxi erosi edo eskuratutakoa bada, nahikoa izango da jabegoa eskatzaileari eskualdatu izanaren eskritura publikoaren kopia bat eta dagokion Jabego Erroldan aurkeztu izanaren idazpena aurkeztea.
d) Aurreproiektua edo Proiektua, lurreratze obren erabateko zenbatekoari buruzkoa; eta profesionalen alokairuen zenbatekoaren justifikazioa (Proiektua eta Obren Zuzendaritza barne). Gutxi gora-beherakotzat onartuko da eraispena gauzatzeko eskudun diren elkargo ofizialen tarifen arabera egindako kalkulua.
e) Inbentarioa eta industri esparruaren barruan biltegiratutako edo bazter utzitako materialen ezaugarriak (Aurreproiektuan edo Proiektuan barne hartu ahal izango da).
f) Zertarako diren edo, beharko balitz, materialak deuseztatzeko erabiliko diren bideak (Aurreproiektuan edo Proiektuan barne hartu ahal izango da).
g) Laguntzen diruzenbatekoak jasota egongo direneko agiria; laguntza horiek, helburu bera duten beste izaiki batzuei emandakoak edo horiei eskatutakoak izango dira, diruzenbatekoa adieraziz. Beste laguntzarik ez badago, horixe adieraziko da.
h) Laguntza hirurehun mila pezetatik gorakoa baldin bada, (Euskal Sektoreko Publikoan barne harturiko Ente edo Erakundeak salbu) dagokion Foru Ogasunaren ziurtapena aurkeztu beharko da, eskatzaileak zergen inguruko obligazioak beteta dituela kreditatuz.
Udalek, eurek emandako burutze aginduen arabera, laguntzak eskatzen badituzte, izapidetutako aurri-deklarapenari buruzko espedientearen egiaztatutako kopia ere aurkeztu beharko dute, burutzapen subsidiarioa gauzatzeko erabakia barne.
INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, Lurralde Antolamendurako zuzendariak eta Zuzendaritza horri atxikitako bi funtzionarik osatutako Epaimahai Kalifikatzailea eratuko da. Epaimahai horrek Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuordeari igorriko dio dagokion ebazpen-proposamena.
Lurralde Antolamendu eta Uren sailburuordea
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik 2007ko abenduaren 31 arte
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Badago, Aginduan
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.