Enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ingurumena eta Lurralde Antolamendu


Egitura atal kudeatzailea

Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei diru laguntzak ematea.


Nori Zuzendua

Edozein pertsona fisiko edo juridiko, Lurralde mailako Toki-Erakundeak, Sozietate Publikoak eta zuzenbide pribatuko Erakunde Publikoak izan ezik.


Diru kopurua

Bi milioi seiehun eta hirurogeita hamabi mila berrehun eta laurogeita bederatzi (2.672.289) euro.


Araudia

3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra (EHAA 59; 98-03-27)

91/2002 Dekretua, apirilaren 23koa, enpresei ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituena (EHAA 87, 02-05-10).

Agindua, 2008ko ekainaren 25ekoa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena; honen bidez, apirilaren 23ko 91/2002 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen deialdia aurkezten da, 2008ko ekitaldirako. Dekretu horrek, ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen ditu.


Harremanak norekin

IHOBELINE ingurumen informazioa emateko zerbitzuak (900 15 08 64) 2008ko ekainaren 25eko Aginduari buruzko zalantzak argituko ditu.


Erantsi beharreko agiriak

Eskaera, 2008ko ekainaren 25eko Aginduaren I. eranskineko ereduaren arabera bete beharko da (ikusi Formularioak atala). Besteak beste, beharrezkoak dira honako dokumentu hauek:

a) Identifikazio fiskaleko kodearen edo NANaren fotokopia.

b) Enpresa-eraketaren eskrituraren fotokopia.

c) Eskatzailearen alde emandako ordezkaritza-ahalordearen fotokopia.

d) Zerga-betebeharrak bete izanaren ziurtagiria, Ogasunak eginda. Originala

e) Gizarte Segurantzako kuotak ordaindu izanaren ziurtagiria. Originala, agiria telematikoki lortzeko baimena duen organoak sinatuta eta zigiluz markatuta

f) Zinpeko aitorpena, enpresa eskatzailearen aurka hasi ahal izan diren espediente zigortzaileei buruzkoa dena. I. eranskineko ereduaren arabera.

g) Zinpeko aitorpena, diru-laguntzak edo izaera bereko laguntzak direla-eta inolako itzultze edo zigortze jardunbiderik ez duela adierazita. II. eranskineko ereduaren arabera.

h) Enpresa txiki, ertaina edo handia delako zinpeko aitorpena, III. eranskineko ereduaren arabera.

i) Jarduerako Udal-lizentziaren fotokopia.

j) Zinpeko aitormena, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruz enpresa eskatzailearen aurka hasi ahal izan diren espediente zigortzaileei buruzkoa. IV. eranskineko ereduaren arabera.

k) Datuen alta/dagokion hirugarrena. XI. Eranskineko ereduaren arabera

l) Beste agiri batzuk (zehaztu zeintzuk).…

  1. Memoria teknikoa, V. eranskineko ereduaren arabera.
  2. Proiektuaren deskribapen laburra
  3. Proiektua gauzatzeko xehetasunak
  4. Inbertsioaren xehetasunak. 2008ko urtarrilaren 1aren ondoren hasitako inbertsioak.
  5. Aurrezki garbiak, inbertsioa jarri ondorengo 5 urteetan (esplotazio gastuak kenduta)
  6. Finantziaketaren xehetasunak
  7. Dagozkion ERANSKINA edo ERANSKINAK betetzea, proposatutako hobekuntzaren kuantikikazioaren arabera.
  8. Eskatutako edota beste erakunde batzuk emandako diru-laguntzen zenbatekoaren gaineko berariazko adierazpena. VI. eranskineko ereduaren arabera.
  9. Proiektuak EAEko ingurumenaren arloko helburu estrategikoei egiten dien ekarpena. XII. eranskina.
  10. Izaera berritzailea eta proiektuaren transferigarritasun-maila arrazoitzea. XIII. eranskineko ereduren arabera.

Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/07/11-2008/09/07


Eskabideak aurkezteko lekua

INGURUMEN SAILBURUORDETZA
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU ARABAKO BULEGOA
Forondako Atea, 11
01010 Vitoria-Gasteiz

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU BIZKAIKO BULEGOA
Gran Vía, 85
48011 Bilbao

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU GIPUZKOAKO BULEGOA
Infanta Cristina, 11 Villa Begoña
20008 Donostia-San Sebastian


Tramiteen deskripzioa

Eskariak aztertzeko sortu den tribunalaren txostena Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailburuari aurkezten zaio ebazpena eman dezan.


Egitura Atal Ebazlea

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailburua.


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epea, diru-laguntzen eskaerak aurkezteko epea finkatzen duen urteroko agindua indarrean sartzen den egunean hasita.

 



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Eskaera orria artxiboa, word formatuan (296 kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

10/07/2008