Diru-laguntzak, arte-galeriei, nazioarte mailako arte-azoketan stand-ak alokatzeko. 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kultura Sustatzeko Zuzendaritza


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako arte-galeriek 2008an zehar izango diren nazioarte mailako arte-azoketan parte hartu ahal izan dezaten stand-ak alokatzeko dirulaguntzak.


Nori Zuzendua

Laguntzak ondorengo baldintzak betetzen dituztenek eskatu ahal izango dituzte:

- Beren sozietate-helbidea edo egoitza, deialdia argitaratzen denerako, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta duten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuak.

- Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako alta izatea jarduera ekonomikoetarako zergaren baitan arte-lanen salerosketaren jarduerari dagokion epigrafean.


Diru kopurua

85.000,00 €


Araudia

EHAA, 2008ko maiatzaren 14koa


Harremanak norekin

Marije Cambra
Tlf.: 945 016 939


Erantsi beharreko agiriak

Eranskinetan eskatzen dena


Eskabideak Aurkezteko Epea

Arco Madrid: 2008/6/14 arte

Gainontzeko azokak: 2008/9/16 arte

Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao

Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.

Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Hilabete bat, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Eranskinak (doc 117 kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.