Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1996013 zk.- 1996/01/18 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 01137 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza

AGINDUA, 1995eko abenduaren 28koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen ihardunei ekiteko dena.

1993ko abenduaren 21ean, Eusko Legebiltzarrak OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeari buruzko Legea onartu zuen.

Arau horren aginduen artean, badago bat erakunde horren ihardunak Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren agindu-bidez hasi beharko direla agintzen duena.

Erakundea sortzeko legean agindutakoa betetzeko eta erakundea ihardunean jarri ahal izateko, hau

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.- OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen ihardunei ekitea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENEGOA

Agindu honek administrazio bideari amaiera ematen dionez, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen deneko egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Hala agintzen du Administrazioarekiko Auzitarako Eskumenari buruzko Legearen 58. atalak. Errekurtsoa aurkeztu aurretik, dena den, aurkatua izan den egintza gauzatu zuen organoa jakinaren gainean jarri beharko da, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko Legearen 110.3. atalean agindutakoaren arabera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek 1996ko urtarrilaren 1etik aurrera edukiko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 28.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.


Deskribatzailea: