Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1936040 zk.- 1936/11/17 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 00316 Xedapena Pdf formatuan

II. Errepublikako Eusko Jaurlaritza

Erri-Lanak Zaingoa

Agindua.- Mungia-Bilbao bitarteko burnibide joa - etorrtzeen orduak izendatuaz. Orobat, joan-etorri osagarri eta laguntzaileendako.

Euzko Araudiak, 2'gn. atalean auxe dio «Erkalarzn araudi nagusiak 16 eta 17'gn. ataletan dionez, Euzkadi'ri dagokio ondoren ezartzen diran gaiei buruz legeak ematea eta bete eraztea:... f) 1'goa. Burnibide, tximistgurdi, eraman-ekartze, bide zabal, eta abar... Araudi nagusiaren 14'gn. ataleko 13'gn. zenbakiak eta 15'garreneko 6'garrenak diotenaren barrendik.» Atal oiek «eraman-ekartze eralguntza nagusiari» eta «laterritar guziei dagozkien burnibideak» aitatzen dituztelarik, ez dute esku artean degun arazoarekin zer ikusirik. Bestetik berriz, Araudi nagusiak bezela Euzko Araudiak «laterritar guziei dagozkien burnibideak» eta ez dagozkiznak ongi bereizten dituzte. (Euzkadi'ko lurraldean diran burnibide gu ziak bigarren saillekoak diralako ezpaiak ez dira noski zentsuzkoak.) F) zatiaren 1'go. zatitxoa ere ain zabala izaki, Euzkadi'n diran burnibide, tximistgurdi eta bidezabal arazoei buruz legeak egin eta bete-eraztea. Euzkadi'ri dagokiola uste degu. Orobat beroien bidezko eraman-ekartzeak. Arauz kanpoko aldian gerala gogora ekarri dezagun. Ortaz, Euzko-Araudiaren bitartez Euzkadi'ri opa izan zaizkion eskubide guziak, Bitarteko Jaurlaritzaren esku daude: Euzko-Araudiaren azken aldean ezaritako lenengo bitarteko erabakiak dion bezela. Bitarteko Jaurlaritz Zaingoen esku alegia. Eta lenagotik ziran Agintaritzak ezin esirik ipiñi dizkioteke gañera: beroiei indarra zemaioten legeak maxkaldurik baitdaude, eskubide guziak Araudiak igo eta Jaurlaritzari eman dizkio-ta. Gañerantzeko agintaritza guziak, Euzko Agintaritza onek jantzi ditzake bada eskubide berriaz: orobat, lenago zituzten eskubideak deuseztu edo berrindartu. Au, Euzko-Araudiaren bitarteko 2'gn. erabakiak eta ondorengoak erabiltzerik izango ez dan bitartean, agintaritza mailak, pakea lortuz gero, erabat eratzerik ez dagon bitartean. Indargabeturik dauden agintaritza oien artetik Erki Aldundiak bereizterik ez dago; izan dituzten ospe eta eskubide ugariak ontzat ematen diran arren. Eta ez uste izan Araudiaren azkenengo irugaren bitarteko erabakiaren lenengo zatia aintzakotzat artzen ez degunik. Gañera, guk artzen degun eraren aurka berau artuko balitz, Erki-Aldundiak, izan oi dituzten eskubidez eratu bear lirakela uste izan ezkero, aitatutako azken erabaki oietako lenengo atalaren aurrezaurre dagola esan leike. Eta onek, agintaritz bikoitza sortuaz gaurkoan kalte izugarriak ekarriko lizkigute. Euzko-Araudiaren lenen ataleko bigarren zatia ere ez dago gure iritziaren aurka erabiltzerik. Araudiari eskerrak, Laterriari artu zaizkan eskubide guziak Bitarteko Jaurlaritzen eskuetara baitdatoz. Ezin bada eskubide oietakoren bat «erkiaren» esku geratu, naiz azkenaldian aitatutako atal orrek besterik esan. Atal orrek diona ez baitda gaurko; Euzkadi bear bezela eraturik arkituko dan eguneroko baizik. Iritzi oien babesean gera. Beroiek demaizkiten eskubideak ontzat artzen ditugu. Eta lenbaitlen erabiltzea, eraman-ekartze arazo guziendako ongari dalarik, gaurkoan bidariz leporaño josita dabiltzan zeabait bide arindu nai genituzke. «Lutxana - Mungia» eta «Bilbao-Lezama» Burnibide bazkunen Zuzendaritzak eta beroiei dagozkien Langile Ikuslaritz Batzordeak artu dituzten erabakiak gure asmoaz batera datoz. Orobat, beste oienak ere: Eraman-Ekarri Zuzendaritza Nagusiarena, Burnibide Saillarena, Bidezabaleko mekanika Eraman-ekartzeen Saillarena, Laterriaren Bitartekoarena, Laterriak Ipar Aldean duan Ordezkaritzarena eta Trebetza eta Legeei buruz Zaingo onetan Onuemalle diradenena. Ortaz, urrillaren 27 garreneko Oroaginduak opa dizkidan eskubideak, eta batez ere, Baliatze Goi Batzordea izendatu bitarterako opa dizkidanak erabilliaz, auxe agintzen det: 1'go atala. Ill onen 15 garrena ezkeroz, Mungi eta Bilbao bitartean zuzenean joan-etorria egin al izan go da, bein-beingoz bada ere: Sondika'tik aurrera, Bilbao-Lezama Bazkunaren burnibidetik bultziak dabiltzala alegia. Bilbao'ko Calzadas deritzan geltokira iritxiko dira bultziak. Eta beronetatik irten Mungia' runtz. Ortaz, Lutxana-Bilbao bitartean ez dira Santander - Bilbao Bazkunaren «Arenas» burnibidetik ibiliko. Bidariak, Mungia-Bilbao bitartean joan-etorrian ibili al izateko era berri au, Bilbao-Lezama bitartean dabiltzan bultzien joan-etoriaz txandatuko da, ezartzera goazen ordu arauak dioten bezela: Goruntz dijoazen bultziak: Mungia'tik noiz irten. - Bilbao'ra noiz iritxi. 5,30 6,20 8,00 8,44 11,00 11.42 14,45 15,25 17.00 17.43 19,00 19,43 Lezama'tik noiz irten. - Bilbao'ra noiz iritxi. 5,00 6.05 6,00 6,44 8.23 . 8,56 11,20 11,55 14.15 14.55 17.10 17.52 Beruntz dijoazen bultziak: Bilbao'tik noiz irten. - Mungia'ra noiz iritxi. 6,45 7,29 10,00 10,43 13,05 13,45 18,00 18,43 20.10 20,53 Bilbao'tik noiz irten. - Lezama'ra noiz iritxi. 7,05 7,47 9,45 10,36 13,15 13,50 15,25 16,07 18,32 19.17 20,20 20.55 Bilbao'tik Mungia'ra joan-etorian dabiltzan bultziak ez dira Ola'n geldituko. Joan-etorri au egiteko, 11'etan, 14,45 tan, 17'tan eta 19'etan Mungia'tik irtengo diranak ez dira Matadero geltokian geratuko. Ezta ere Bilbao'tik 13,05'tan, 15,40 tan, 18'tan eta 20, 10'tan irtengo diranak. Bilbao'tik Lezama'ra joan etorrian dabiltzala Lezama'tik 8,23'etan eta 11,20 etan irtengo diran bultziak, Larondo'tik La Ola'ra zuzenean joango dira, Sondika ikuitu gabe. Berdin 13'15'etan eta 20'20 etan Bilbao'tik irtengo diranak. 2'gn. atala. Aitatu degun eguna ezkeroz eta bein-beingoz, Mungia-Bilbao bitarteko joan-etorriei erantsitako beste joan-etorri abek ere egin al izango dira : A) Sondika'tik Deusto'raño beribil aundi bat ibiliko da, Sondika'tik 6,05'tan irtenaz. B) Orobat, bultziak era onetan ibiliko dira: Goruntz dijoazen bultziak: Sondika'tik noiz itten. - Lutxana'ra noiz iritxi. 8,30 8,42 11,44 12,08 17,35 17,48 Beruntz dijoazen bultziak: Lutxana'tik noiz irten. - Sondika'ra noiz iritxi. 10.00 10.14 15.30 15.46 18.00 18.14 3'gn. atala. Burnibide joan-etorrien osagarri eta laguntzalle bezela, aitatutako eguna ezkeroz eta bein-beingoz, beste era oietxek eskeintzen dira: A) Bermeo'tik Mungia'ra, Sollube zear; joan da etorri. B) Bakio'tik Mungia'ra, Larauri zear; joan da etorri. C) Morga'tik Mungia'ra, Fruniz zear; joan da etorri. D) Fika'tik Mungia'ra, Gamiz zear; joan da etorri. E) Maruri'tik Mungia'ra, joan da etorri. G) Larabezua'tik Lezama'ra; joan da etorri. H) Asu-Erandio-Lujua'tik Bilbao'ra; joan da etorri. 4'gn. atala. 1'go. eta 2'gn. ataletan aitatu ditugun joan-etorriak len egin oi ziranak badira, len añean ordainduak izan bitez. Ez ordea Mungia'tik Bilbao'ra eta Matadero joan-etortzeak. Oiendako lenen malako txartela, iru laurleko ordaindu bearko da; bi laurleko, berriz, bigarren mallakoa. 5'gn. atala. Orain arte izendatu ditugun joan-etorri guziak bidariei buruzkoak izan dira. Alaz guztiz, Lutxana-Mungia eta Bilbao-Lezama Bazkunaren burnibideetan, gauzak ere eraman-ekarri ditezke. Ontarako, Araudien aurrean kidekotzat joko dira Sondika (bidegurutzea) eta Lutxana geltokiak. 6'gn. atala. Agindu onek ezartzen dituan joanetorriei ekingo dioten unea ezkero, zenbatza berezia eraman bearko dute aitatu ditugun bi Bazkunak. Zenbatza au, joan-etorri berriztu oien artu-emanei buruzkoa izango da. Eta garaia eldutzean, Burnibideaz Báliatzeko Goi-Batzordeari kontu garbiketa azaldu bazaiote. Geroko baliatzea, Batzorde onek emango dituan aginduen araura egiña izan bedi. 7'gn. atala. Eraman-Ekarri Zuendaritza Nagusiak Bilbao'ko Bidaritza Zuzendaritza buruari, eskatu bezaio dagokion Zaingoaren bitartez, bultzi orduen aldaketak eskatzen duan eraz bidaritza eginkizunak aldatu ditzala. 8'gn. atala. Agindu au zuzen beteko bada bearrezkoak izango diran oratzai eta bultzi-lanariak bein-beingoz izendatzea, Lutxana-Mungia eta Bilbao-Lezama Bazkunen Zuzendarien esku izango da. Zuzendari abek eta Langile Ikuslari Batzordeak alkar-artuta erabakiak egin bitzate. Bilbao, 1936'gn. azaroak 12. Erri - Lanak Zaingoko Burukidea, ASTIGARRABIA'TAR J.