Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1936009 zk.- 1936/10/17 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 00069 Xedapena Pdf formatuan

II. Errepublikako Eusko Jaurlaritza

Nekazaritza Zaingoa

Euskadi Basozaintzaren Buru, Elorrieta Artaza'tar Joseba izendatuaz agindua.

Basoak demakin aberastasunari buruz bereziro alegindu bearrean arkitzen da Zaingo au. Gure basoogasuna zaindua izan dedin eta aberastasunari era gingo dioten bideak ebakiak izan ditezen, gai oneri buruz jantziak diranen lanak bear bezela eratu bear. Ontarako, lendabiziko unetik onuak eman dezaizkiotekenez Zaingo au inguratzea, naitanaiezkoa dala iruditu zaigu. Eta Bizkaya'ko Aldundiaren mende jardun oi dan Basozaindari Zuzendaritza artzen degu gure asmoa betetzeko. Ortaz, Euzkadi'ko Basozaintza Burutzarako, Mendi-Injeniero eta orain Aldundiko Basozaintzaren Buru dan Elorrieta Artaza'tar Joseba izendatzen det. Bilbao'n 1936'gn. urrillak 14. Nekazaritza Zaingoko Burukidea, NARDIZ'TAR GONZAL.

Deskribatzailea: