Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1936009 zk.- 1936/10/17 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 00067 Xedapena Pdf formatuan

II. Errepublikako Eusko Jaurlaritza

Nekazaritza Zaingoa

Oroagindua.- edozein adin, mota eta kastako abere etxekoiak jakitzarako erailtzea galeraziaz oroagindua. Orobat, Holanda, Suiza eta Erriko kastako beiak eta idizkoak, Aberesendatzaille Ikuslariak ikustatu eta baimendu gabe.

Oraingo ezbearrak dirala-ta, gure erriko abereak izan ditzateken kalte izugarriak uxatze arren, Erkiko Aberesendatzaille Ikuslaritzak oar erazi duna aintzakotzat arturik, ona zer agindu deten : 1 -goz. Ume-aldian arkitzen diran edozein adiñ, mota edo kastako abere etxekoiak erriaren jakitzarako erailtzea, Euzkadi guzian galerazten da. . 2'na. Holanda, Suiza eta Eriko kastatakoak izanik, bi urtetik zortzira dituen beirik, uri edo gintza abere-iltokietan eta gudariendako orniketa tokietan erailtzea ere galerazia dago. Alaz guztiz, kasta oietakoak izan arren antzuak diran beiak erail ditezke, adiñaren ajolik gabe. Baño ontarako, Uri-Aberesendatzale Ikuslariak beia ikustatzea eta antzu-miñaren zergatia adieraziaz agiri bat ematea derriorrezkoa izango da. 3'na. Bere eginkizuna betetzen ari diran idizkozezenak jakitzarako erail ditezke, Uri-Aberesendatzale Ikuslariak ontzat emandako ordezkoa paradan jari ezkero. 4'en. Laterri eta Aldundien Liburu orokarretan izendaturik arkitzen diran bei eta txalak erailtzea galerazia dago, duten adiña dutela eta diran kastakoak dirala. Aitatutako idizko abek ezkerraldeko belarrian plaka bat izan oi dute, berontan ondoren ezarritako oar oietakoren bat daukatela: «Paradas reglamentarias Vizcaya» alde batetik, bestetik berriz, aberearen kasta eta zenbakia. «Paradas reglamentarias Vizcaya» alde batetik eta besterik D. V. zenbakiaz. «Premiado» alde batetik eta bestetik berriz D. V. eta zenbakia. «Raza pura» alde batetik eta bestetik berriz D. V. eta zenbakia. «Diputación de Guipúzcoa» eta zenbakia. D. G. eta zenbakia. «El escudo de la República» «Dirección General de Ganadería» zenbakia eta B. I. 5'en. Orain arte agindu degun guzia, egazti, untxi eta zerriei, ale apartak izan ezkero, berdin dagokie. 6'en. Euzkadi'ko Endoreei, Uri eta gudariak ornitzea bere gain daukaten agintariei eta abere-iltokietako Zuzendariei, aren dagiegu, agindu deguna zuzen bete erazi dezatela. Eta lege-ausitzeen berri Zaingo oneri eman dezaiotela. Bilbao'n 1936'gn. urrillak 14. Euzkadi'ko bitarteko Jaurlaritzaren Lendakaria. AGIRRE'TAR JOSEBA A. Nekazaritza Zaingoko Butukidea, NARDIZ'TAR GONZAL.

Deskribatzailea: