Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1983106 zk.- 1983/07/16 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 02448 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Merkataritza, Arrantza eta Turismoa; Ekonomia eta Ogasuna

Merkataritza, Arrantzu eta Turismo -Sailburuaren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren salozko Ekainaren 6ko 138/83 DEKRETOA, "Eusko Merka, S. A." Akziokako Herri-Baltzua sortarazteko baimenari buruz.

Eusko jaurlaritzak, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo-Sailaren bidez, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko merkataritza eta janari-alorren azpiegiturari arreta egin dio, Merkataritza-Egituren Eraldaketari dagozkionetan batipat. Ekintza horrek, funtsean, norbanakoen, bakunen edo herri-izaikien Autonomia- Elkarteko Merkataritza-Egituren Eraldaketango arioa bultzatzera eta suztatzera jo izan du. Hala ere, arduralaritza-ekintza hori merkataritza ta janaritza-alorretako garakuritzari lagundu diezaioten herri-ariozko neurriekin osatu beharra dago, eta horrek Akziokako Herri-Baltzu bat sortaraztea aholkugarri egiten du. Horregatik, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo -Sailburuaren eta Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren bateango saloz, Eusko jaurlaritzak 1983garreneko Ekainaren seian egindako Osoko Bilkuran ontzat eman ondoren, eta jaurlaritzako Lehendakari naizenezko nere onarpenarekin, honako hau, ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.-Sortarazpena Izenez "EUSKO MERKA, S. A.- izan eta sortze-unean Euskadiko Autonomia- Elkarteko Arduralaritza bazkide bakar izango duen Akziokako-erako Herri-Baltzu bat sortarazteko baimena ematen da. 2garren Atala. -Baltzu-domua Sortze-uneko baltzu-domua hogeitabost miloe pesetakoa izango da, hamar mila pesetaren izeneko balioko bi mila eta bostehun akziotan banatuta. Akzioak jabe-izendunak izango dira, eta hasierako baltzu-domua Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak hartu eta ordainduko du, oso-osorik, eratu dedin unean. 3garren Atala.-Baltzu-xedeak Honako hauek izango ditu "EUSKO MERKA, S. A." Herri-Baltzuak bere baltzu-helburu: a) Euskal Herriko Autonomia -Elkarteko merkataritza-azpiegituraren azterpena eta merkataritza eta janaritze-alorretango ezak eta mentsak arakatzea, Toki-Erakundeei teknikaritza-Oolkuak emanaz. b) Udal-agintepekotzat jotzen diren janariz:ko horniketari datxezkon nolanahiko tegi eta antolapideek dagokien Udalekin elkar hartuta suztatzea, egitea, ustiatzea, haundiagotzea eta birregituratzea, eta bai hoien ustiaketarako komenigarri izan daitezen osatze-bidezko zerbitzuak ere. Eta, orobat, eskaintzen dituzten salgaien ugaria eta askotarikoa, dela eta edo teknolojia-bide berriak darabiltzatelako berarizko interesgarritasuna izan dezaten merkataldegi eta antolapidetzak ere. c) Eta, orohar, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko merkataritza eta janaritza-alorraren garakuntzarako lagungarri izan daitezen ekintza eta zerbitzu-egite guztiak ere. Bere baltzu-helburuak lortzeko Baltzuak artez ihardun ahal izango du, behar daitezen arduralaritzazko esku-emateak edo baimenak lortu ondoren. Biltzar Nagusiak domu-jabeen gehiengozko erabakia hartu ondoren, baltzu-xedez "Eusko Merka, S. A."-ren ihardunari egokitu dakizkien nolanahiko enpresa eta baltzutan ere sartu ahal izango du, indarreango legepideei atxikiz. 4garren Atala. -Erabilgarri diren araupideak Honen baltzu-domu osoaren jabe bakarra Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza denez gero, orain sortzeko baimena ematen zaio hori Elkarte honetako Herri-Baltzu izango da eta, beraz, Eusko Legebiltzarrak berari izendatutako agintepideen barruan Autonomia-Elkarte honetako Herri-Baltzuekin erabili beharreko araupideak eman ez ditzan artean, 1977garreneko Urtarrilaren 4ko Guztizko Diruegitamuen Legeko.6.1.a) Atalean oharternandakoak izango ditu jaurpide. 5garren Atala. -Eratxikipena Arduralaritzaz hori sortarazteko baimena Dekreto honetan ematen deneko Akúokako Baltzua Merkataritza, Arrantzu eta Turismo -Sailaren menpekoa izango da, eta horretako Sailburuak egingo du hareriko eginkortasun-zaingoa. Dirubidetzaren aldetikako zaingoa Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Diruegitamu eta Artezkaritza-Sailordetzak egingo du. 6garren Atala. -Bazkide-eskubideez baliatzea Euskadiko Autonomia- Elkarteari dagozkion bazkide-eskubideez baliatzea honako hauek egingo dute: 1. Eusko jaurlaritza-Batzarrak, ondoren esaten diren hauetarako: a) Araudia aldatzeko. b) Baltzua beste batekin bat egiteko edo deusezteko. c) Arduratze-Batzordekideen zenbatekoa zehazteko, hoiek izendatzeko eta kentzeko, eta bai Arduratze-Batzordeko Lehendakari, Lehendakariorde eta Idazkarikargutarakoak izendatzeko eta kentzeko ere. d) Ekintzapide-Batzordekideen zenbatekoa zehazteko, eta hoiek izendatzeko eta kentzeke, eta bai bertako Lehendakari, Lehendakariorde eta Idazkari-kargudunak izendatzeko eta kentzeko ere, Baltzuko Batzordekide Eskuduna eta Artezkari Nagusia izendatzeko eta kentzeko, eta bai lerroaldi honetan aipatutako baltzuko ihardutze-sail guztiei eta hoietako bakoitzari bere egiteko zehatzak jartzeko ere. e) Baltzuko lanari-erroldea eta hori aukeratzeko eta hoien lansariekiko irizpideak jartzeko. f) Zor-agiriak jaulkitzeko. g) Beste enpresa edo baltzu batzutan sartzea erabakitzeko. 2. Ekonomia eta Herriogasun Sailburuak edo horrek salo eginda, noiz nola, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren Baltzu-domuango partzuer-zatien jabegoagiriak inorentzakotzeko. 3. Merkataritza, Arrantzu eta Turismo -Sailburuak, aurreko zatietan esan gabekotarako. 4. Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak bazkide bakarra izate hori galtzea gertatuz gero, Atal honen 1. zatian Eusko jaurlaritza-Batzarrari izendatzen zaizkion agintepideak, esandako zati honetako a), b), e), f) eta g) zatiek diotenetarako, Merkataritza, Arrantzu eta Turismo -Sailburuak egiteratuko ditu, jaurlaritzako Ekonomia-Batzordeak bere baiezkoa eman ondoren. Merkataritza, Arrantzu eta Turismo Sailburuak, zati honek eta aurrekoak aitortzen dizkioten agintepideak egiteratzeko eskua bere Saileko Sailburuordéedo Artezkariren bati eman ahal izango dio. S. Beti ere Eusko jaurlaritza-Batzarrari dagokio, Ekonomia-Batzordeak bere erizpena eman ondoren, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Baltzuekin erabilgarri diren araupideek eskatzen dituzten ekonomiazko eta kontaduritzako agiriak ontzat ematea. 7garren Atala. -Araudiaren onarpena Baltzuaren jaurpide izango den Araudia ontzat eman, eta Dekreto hori eraskin gisa eratxikitzen zaio. 8garren Atala.-Sendespena Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Ondare-Artezkariari Baltzuaren erakuntza erabat osatzeko beharreko izan daitezen bideak egiteko eta agiriak izenpetzeko eskua ematen zaio eta, berariz, horretarako Baltzu-Araudia eta Arduratze-Batzordekideek izenpetu ondoren Batzordearen osatze-modua eta bertako kargudunen izendapena sendestezko eskribau-agiria izenpetzeko, eta- bai dagokion Herri-Erroldetegietan erasotzea eskatzeko eta akzioez jabetzeko beharrezko izan daitezen ordainketak egiteko ere, hori guzti hori Dekreto honetan ohartemandakoaren arauera. AZKEN ERABAKIA indarrean jartzea. Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Ekainak sei. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Merkataritza, Arrantzu eia Turismo-Sailburua, CARLOS BLASCO IMAZ. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, PEDRO LUIS VIRIARTE SANTAMARINA. "EUSKO MERKA, S. A." AKZIOKAKO BALTZUAREN ARAUDIA I IDAZPURUA Izena, helburua eta iraunaldia Lehenengo Atala.-Izena "EUSKO MERKA, S. A." izenarekin, Akziokakoetako Merkataritza-Baltzu bat eratzen eta sortarazten da. 2garren Atala.-Egoitza 1. Baltzu-egoitza Gasteizko WeIlingtongo Dukearen Kaleko 2garrenean jartzen da:. 2. Arduratze-Batzordeak baltzu-egoitza Gasteizko Udal-mugarteango beste toki batera aldatu ahal izango du. Biltzar Nagusiak baltzu-egoitza Gasteinik kanpora aldatu dezake, Euskadiko Autonomia-Elkarteko lur-erernuaren barruan. 3. Arduratze-Batzordeak nolanahiko idazgu, lantegi, industria-antolapidetza, gordetegi, ordezkaritza, bideralaritza edo arartekaritza ireki, tokiz aldatu, eraldatu edo kendu ahal izango du nonahi, eta bai hoien gaitasun-alorra, egitekoak eta iharduna araupetu ere. 3garren Atala.-Xedea Honako hauek izango ditu "EUSKO MERKA, S. A." Herri-Baltzuak bere baltzu-helburu: a) Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko merkataritza-azpiegituraren azterpena eta merkataritza eta Janaritze-alorretango ezak eta mentsak arakatzea, Toki-Erakundeei teknikaritza-aholkuak emanaz. b) Udal-agintepekotzat jotzen diren janarizko horniketari datxezkon nolanahiko tegi eta antolapideak dagokien Udalekin elkar hartuta suztatzea, egitea, ustiatzea, haundiagotzea eta birrregituratzea, eta bai hoien ustiaketarako komenigarri izan daitezen osatze-bidezko zerbitzuak ere. Eta, orobat, eskaintzen dituzten salgaien ugaria eta askotarikoa dela eta edo teknolojia-bide berriak darabiltzatelako berarizko interesgarritasuna izan dezaten merkataldegi eta antolapidetzak ere. c) Eta, orohar, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko merkataritza eta janaritza-alorraren garakuntzarako lagungarri izan daitezen ekintza eta zerbitzu-egite guztiak ere. Bere baltzu-helburuak lortzeko Baltzuak artez ihardun ahal izango du, behar daitezen arduralaritzazko esku-emateak edo baimenak lortu ondoren. Biltzar Nagusiak domu-jabeen gehiengozko erabakia hartu ondoren, baltzu-xedez "Eusko Merka, S. A."-ren ihardunari egokitu dakizkien nolanahiko enpresa eta baltzutan ere sartu ahal izango du, indarreango legepideei atxikiz. 4garren Atala. -Akziokako Baltzuaren hasiera eta iraute-aldia Akziokako Baltzua eratze-egunean ekiten zaio bere ihardunari. Horren iraupena epe-mugarik gabekoa izango da. II IDAZPURUA Baltzu-domua 5garren Atala. -Baltzu- Domua Baltzu-domua hogeitabost miloe pesetakoa izango da, bakoitza hamar mila pesetako balio-izeneko, hurrenez-hurren batetik bi mila eta bostehunerainoko zenbakiak daramatzaten eta Arduratze-Batzordeak erabaki ezan moduko titulo edo agiri-bidezko bi mila eta bostehun akziotan banatuta. Akzioak agiri ondodunezko liburu-eran josita egongo dira. 6garren Atala.-Akzioak Akzioak jabe-izendunak izango dira, eta hoiek hartzea eta ordaintzea Akziokako Baltzuen Legean ohartematen denez egingo da. 7garren Atala.-Bazkidetasuna Akzio baten edo batzuen jabe izateak bazkidetasuna ematen du, eta Legean eta Araudi honetan ohartemandako eskubideak eta eginbeharrak dakarzkio bazkideari. 8garren Atala.-Akzioen Errolde-Liburua Akzio-jabeen izenak, bata bestearen ondoren izan daitezen jabego-aldaketak eta akzioei dagozkiekeen jabego-aldaketegatikako zerga, zorpide edo betebehar guztiak, Arduratze-Batzordeko Idazkariaren zaingopeango akzioen errolde-liburu batetan erasoko dira. 2. Baltzuak ez dizkie bazkidetasuna eta horren ondoriozko egile eta jasaile-eskubideen egiterapen-ahalmena Atal honen gai den errolde-liburuan akzio-jabe direnez agertu daitezen norbanako edo lege-nortasundunei baino aitortuko. 9garren Atala. -Akzioen jabekidetasuna, bahitura eta gozamena Akzioak jabekideenak, bahitura edo gozamen-gai izatea gerta dedinetan, Akziokako Baltzuen Legearen 40garren, 41 garren eta 42garren Ataletan oharternandakoak izango dira erabilgarri. II IDAZPURUA BaItzuko ihardutze-sailak 10garren Atala.-Baltzuko Ihardutze-Sailak 1. Baltzuaren eraentza honako hauek egingo dute: a) Akzio-jabeen Biltzar Nagusiak. b) Arduratze-Batzordeak, eta horrek Legearen arauera eta Araudi honetan ohartematen denez bere eskubideak eman diezazkien norbanako bakarrezko edo batzuezko ihardutze-sailak. c) Artezkari Nagusiak. 2. 1955garreneko Maiatzaren 13ko Dekreto -Legearen arauera legezko elkartuezinen meripe daudenek ezingo dute Baltzuko arduralaritzako, ordezkaritzako, aholkularitzako edo 1tl-t(-7.kariz,ako inolako kargutan egon, ez ihardun, hala egokituz gero Dekreto-Lege horretxen lehenengo Atalaren B) txataleko azkeneko zatian eta Euskadiko Autonomia -Elkarteko jaurlaritzaren Ekainaren 30eko 7/1971 Legearen 32garren Atalaren 2garren zatiaren bigarren lerroaldian ohartemandakoa erabiltzearen kaltetan gabe. Lehenengo Safla AUIODUNEN BATZORDE NAGUSIAZ 1 Igarren Atala.-Zerdena, eta bere erabakien behartze-indarra .5 Legearen arauera deia egin eta bildutako Akziojabeen Biltzar Nagusiak du Baltzuak bere ihardutze-sail nagusia. Horrek balioz hartutako ¿Tabakiek akzio-jabe guzúak behartzen dituzte. 12garren Atala.-Biltzar Orokorra jaulkitako baltzú-dornu osoa bertan egon eta bertangoek Biltzarra egitea ahobatez erabaki dezatenean, Biltzar Nagusia edozertaz ihardutzeko balio osoz deituta eta eratuta geldituko da, berarizko deiaren beharrik gabe. Bigarren Satia ARDURATZE-BATZORDEA 13garren Atala.-zérdena Baltzuak Arduratze-Batzordea du, neurri zabalenean, auzibidetan eta bestetan bere eraentza eta ordezkotza-saila, Biltzar Nagusiak balio osoz hartutako erabakiez eta Legeak edo Araudiak Biltzarrarentzat berarentzat berariz gordetako eskubideez beste inolako mugapenik gabe. 14garren Atala.-Osatze-modua eta izendapena 1. Arduratze-Batzordea gutxienez bost.kidek eta gehiene- ra bamabostek osatuko dute. 2. Ordezkotza hori idatziz egianatu beharko da eta, Bil- tzar bakoitzean, Lehendakariak, esku-emate hoiei guztiei buruz egoki eritzitako eginbehar, egiaztatze-modu eta betekizunak.jarri ahal izango ditu. 3. Aurreko zatian esandakoxe gehiengoz Biltzar Nagusiak, Arduratze-Batzordeko kideen artetik, Lehendakari bat, Lehendakariorde bat eta Idazkari bat izendatuko ditu. 4. Arduratze-Batzordeko izateko, akzio-jabe izatea ez da beharrezkoa izango. 15,garren Atala.-Iraupena eta zatikako berriztapena 1. Batzordekide karguak, izendapena egin eta gehienera bost urte iraungo du. Batzordekideek nahi hainbat aldiz birraukeratu daitezke. 2. Arduratze-Batzordearen berriztapena zatika egingo da. Horretarako, lehengo Arduratze-Batzordearen izendape- naz gero hiru urte bete daitezenean, kideen artetik zozketabidez aukeratutako erdiak bere karguak utzi, eta batzordekide berrien izendapena egingo da. Batzordekideen zenbatekoa bakorxa izatea gertatuz gero, une horretan bere kargua utzi behar dutenen zenbatekoa ateratzeko behetik joko da. Aurrerantzean, Arduratze-Batzordeko erdi bakoitzaren herriztapena bere izendapenetik bost urte igarotakoan egingo da. 3. Batzordearen ihardutze-aldian tokiren bat hutsik gelditzea gertatuz gero, Biltzar Nagusiak toki horren izendapenerako betekizunekin heurekin jarriko du ordezkoa. Horrela izendatutako arduralariaren ihardutze-aldia, ordezkatutako kidea bertako zeneko Arduratze-Batzordearen zatia berritzerainokoa izango da, ordezkoa agian birraukeratzearen kaltetan gabe. 4. Eratu ondoren, noiznahi, Biltzar Nagusiak Arduratze-Batzordekideen zenbatekoa gehitu eta izendatutakoen ordezkaketa hala behar izanez gero nola egingo den zehaztu ahal izango du. Erabakian besterik esaten ez bada, horrela izendatutakoen manu-aldiaren iraupena Atal honen lehenengo zatian esandakoa bera izango dela joko da. 5. Biltzar Nagusiak, Arduratze-Batzordekideen zenbatekoa gutxitzeko erabakia ezingo du tokiren bat hutsik gelditu dedinean eta haren tokia kentzen deneko Batzordekideari dagokion ihardutze-aldia bukatu dedinean baizik hartu. 16garren Atala.-Arduratze-Batzordearen Bilkurak 1. Arduratze-Batzordearen bilkuretarako deia Lehendakariak egoki deritzanean eta gutxienez hilabetez behin egingo du. Batzordekideen herenak, Batzordekide Eskudunak, Egintzapide-Batzordeak bere Lehendakariaren bidez edo Artezkari Nagusiak idatziz eskatu dezatenean ere egin beharko du, beti ere eske hori egin eta ondorengo hamabost egutegi egunen barruan. 2. Arduratze-Batzordearen bilkuretarako dei guztiei, azterkizun diren arazo guztien gaizerrenda erantsiko zaie, eta Batzordearen bilkura hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago gutxienez egin beharko da. 3. Batzordekide guztiak bertan izan eta Bilkura egitea ahobatez erabaki dezatenean Arduratze-Batzordea ezein arazo aztertzeko balio osoz deitutakotzat eta bildutakotzat joko da. Ezein batzordekidek ezingo du aurreko zatiak dion erabakia hartzeko beste batzordekide baten izenean eskuhartu, 17garren Atalean esaten den esku-emateak ordezkoari horretarako ahalmena eman diezaionean salbu. 4. Aurreko zenbakian ohartemandakoa salbu, Arduratze -Batzordeak ezingo ditu aurrezbidalitako gai-zerrendan sartutako gaiak baino azterkatu. 17garren Atala. -Balzordearen bilkuretarajoatea 1. Une horretan Arduratze-Batzordekide izan daitezen guztiek joan ahal izango dute Batzordearen bilkuretara hitz egiteko eta botoa emateko eskubidez. 2. Arduratze-Batzordea balio osoz bildu dadin, bertako kideetatik erdiak eta bat berenez edo ordezko-bidez bertan izatea beharrezkoa izango da, Araudi honen 16.3 Atalean ohartemandakoa salbu. Batzordekideen zenbatekoa bakotxa izarea gertatuz gero, balio osoz biltzeko berenez edo ordezkari-bidez bertan dauden Batzordekideak bertan egon ez eta bere ordezkorik izendatu gabekoak baino gehiago izatea aski izango da. 3. Ezein Arduratze-Batzordekidek, gainontzekoetatik kanpoan edo etorri ezinean egon dadin batzordekide bakar baten ordezkotza hartu ahal izango du, bilkura bakoitzerako idatzizko esku-ematez. Ordezkoak Araudi honen 25garren Atalaren 3garrenean ohartemandako Arduratze-Batzordearen berarizko bilkura egitea balio osoz erabakitzen eskuhartu ahal izateko, esku-emateak horretarako ahalmena berariz barne izatea beharrezkoa izango da. 4. Arduratze-Batzordeak, batzordekide batek beste bafl Batzordearen bilkuretan eskuhartzeko egindako esku-ematea egiaztatu dezaten agiriei buruzko orotariko eginbeharrak, egiaztatze-moduak eta betekizunak jarri ahal izango.ditu. 5..Artezkari Nagusiak Arduratze-Batzordeko ez bada, Batzordeko Lehendakarianei eginda bilkuretara hitz egiteko eskubidez bainan botoa ematekorik gabejoan ahal izango du. 6. Arduratze-Batzordeko Lehendakariak, bazkide ez direnak bilkurarajoan daitezeneko baimena eman ahal izango du. Hoiei gai-zerrendako arazo zehatz baú buruzko argipideak eman ditzaten dei egiten bazaie, gai hori aztertu dedin artean baino ez dira bilkuran egongo. 7. Aztergaiak erasota uzteko edo irartzeko, eta ez beste ezertarako, Lehendakariak, beste batzuk bere laguntza eman eta Bilkura egiten ari deneko tokian egon daitezeneko baimena eman ahal izango du. 18garren Atala. -Batzordearen azterpenak 1. Batzorde-Lehendakariak, eta hori kanpoan edo emnean gertatuz gero bere ordez Lehendakariordeak, edo horren ezean Batzordekide zaharrenak, ordezkaketarako esku-emateak aztertu eta hoien zermugapena eta bilkurakideen zerrenda egiten ditu, eztabaidaketak eratzen eta artezten ditu, bototarajartzeak erabaki, eta hoietan buru da. 2. Batzordean erabakiak erabateko boto-gehiengoz hartuko dira, Legeak edo Araudi honek beste gehiengo-moduren bat eska dezatenean salbu. 3. Boto-kontaketan boto-berdintasuna gertatuz gero, Arduratze-Batzordeko Lehendariarenak ebazte-indarra izango du. 4. Batzordeko bilkura bakoitzeko agiriak egitea Idazkariaren gain egongo da, hala behar izanez gero Lebendakariak bere esku dituen lanarien eta baliapideen laguntza duela. Idazkaria kanpoan edo ezinean gertatuz gero, Batzordekide gazteena izango da horren ordezko. 19garren Atala. -Arduratze- Batzordearen Mubideak 1. Honako hauek izango ditu Arduratze-Batzordeak bere ardurapeko: a) Araudi honek berariz eman diezazkionak. b) Biltzar nagusien erabakiak egiteratzea. c) Nolanahiko egintza eta hitzarrnenetan Baltzuaren bete-beteko ordezkotza egitea. d) Baltzuko zerbitzurako nolanahiko lanariak izendatzea, akuratzea eta kentzea, eta hoien eskubideak eta egitekoak zehaztea, eta bai hoiei edozeren eretzean eman behar zaizkien ordainsariak ere, Biltzar Nagusiak horretarako jarri ditzan irizpideen arauera, Baltzuaren lanari-erroldea zehaztea eta hoiek aukeratzeko eta hoien ordainsariekiko irizpideakjartzea Biltzar Nagusiarentzat gordetzen bait-dira. e) Baltzuaren iharduna eratzea, arteztea eta ikuskatzea, eta Biltzar Nagusiari barne-jaurpideen Araudiaren saloa egitea, enpresaren ihardunak hori beharrezko egiten badu. f) Baltzuaren helburuak lortzeko beharrezko edo komenigarri izan daitezenak egiteratu, eta lege-harremanei dagozkien garazpide eta egintzak. g) Baltzuari komenigarri izan dakizkiokeen maileguketa eta Jesapenetarako hitzarmenak egitea, eta bai gaudimenak eta bermeak uztea ere. h) Baltzuaren diruegitamu eta egitasmoak gertatzea, egokitu dakizkiokeen baimen-emate eta ikuskaketen kaltetan gabe. i) Agizko Biltzar Nagusiari, urteoro, ekonomia-urteko kontua, azken-kontuak eta baltzu-ihardunarekiko argipide-txostena aurkenea, eta bai erabilgarri diren araupideek eska ditzaten beste agiri guztiak ere. j) Nolanahiko herri nabiz: norbanako-jabetzapeko erresumaten, Autonomia eta Autonomia-aurreko Erakundeen, Lurralde edo Erakunde-Arduralaritzen, Ihardutze-Sailen, Agizko eta Berarizko Epaitegi eta Auzitegietako idazguen -aurrean, Goren -Epaitegiarenak eta Konstituzio-Epaitegiarenak barne, Baltzuaren eskubideak eta auzibideak egiteratzeari buruz komenigarri eritzitakoa erabakitzea, eta bai zuzenketa-eskeak eta agizko eta berarizko jazarpenak sartzea eta Abogaduei eta Epailaritza-Artekariei, komenigarri eritzitako moduan eta Auzibide-Legetan dauden eskubide -.zabalenekin auzitarako esku-emateak egitea ere, auzibideratzeak sendestea, arazoekiko auzipide-itaunketak egitea eta goradeietan atzera egitea, baliogabetza-eskekoetan barne. k) Baltzuaren arazoei buruz jarrita dauden norbanako-legebideen alorreko ezein ebazpen-bidetatikako erdibidezko antolapenak eta hitzarmenak egitea. 1) Baltzu-diru eta ogasunak erabiltzea, eskatzea, biltzea eta dagokion eta baltzuzuduei komeni dakien tokitik eskuratzea, gaudimenak uztea eta kitatzea, bankutan mailegu-bidezko nahiz bestelako kontuak irekitzea, dirua eta orohar baloreak ateratzea, banko espainiar nahiz atzerritarrekin, Banku Ofizialak, harne, nolanahiko banku-eragiketa guztiak, artekarien eskutango Baltzu-diruak erabiltzea, harturen-martelak edo merkataritzako beste ezein mailegu edo garazpide-agirijaulkitzea, ordainez ematea, berrnatzea, onartzea, ordaintzea eta hoiei bere merkataritza-bideak eginaraztea eta, orohar, banku eta merkataritza-ihardunari datxezkon eginkizun guztiak, inolako mugapenik gabe. m) Legeak eta Araudi honek jartzen dituzten mugen barruan, jakineko norbanakoei, duten egitekoarentzat eta baltzuaren zuduak ahalik eta ondoen aldezteko komenigarri eritzitako esku-emateak egitea. 2. Aurreko zerrenda hori aipamena egite hutsezkoa da eta ez ditu, inola ere, Akziojabeen Biltzar Nagusiaren aginteperako berariz gorde gabeko guztietan Baltzuaren garazpide eta irabazpideak jaurtzeko. artezteko eta kudeatzeko dagozkion eskubide zabalak mugatzen. 3. Batzordeko Lehendakariak, Batzordekide denez dagozkion eskubideez eta Legez edo Araudi honetan emandakoez gainera, Arduratze-Batzordearen eta gainontzeko bateango arduralaritza-sailen erabakiak egiteratu, eta Biltzar Nagusian eta Arduratze-Batzordean hartutako erabakiei darizkien egintza eta hitzarmen guztietan Baltzuaren ordezkotza egingo du. Halaber, Baltzuaren ordezkotza egingo du auzitaratzaile edo auzipeko gisa edo beste nolanahi sor dakizkiokeen auzipidetan, zehazupidetzatan, arduralaritza, agintaritza, epailaritza eta epailaritzakoez besteko arazo guztietan. 20garren Atala. -Egintzapide-Batzordea. Batzordekide Eshuduna 1. Biltzar Nagusiak, noiznahi, kide-zenbatekoz bakotxa eta Arduratze-Batzordekideen herenetik gorakoa inoiz ezin izango duen Egintzapide-Batzorde bat izendatu ahal izango du Arduratze-Batzordekideen artetik. 2. Arduratze-Batzordeko Lehendakari, Lehendakariorde eta Idazkari izan daitezenak izango dira Egintzapide-Batzordeko Lehendakari, Lehendakariorde eta Idazkari, bertako kide izateko aukeratzen badituzte. Besterik gertatuz gero, Biltzar Nagusiak kargu hoietarakoak Egintzapide-Batzordekideetatik izandatuko ditu, Lehendakariordea izendatu gabe uztzi daitekeela. 3. Egintzapide-Batzordearekin, kidetasunez, Arduratze-Batzordearen iharduna, erakuntza eta erabakiak hartzeko jaurpideak araupetzen dituzten arauak heurak izango dira erabilgarri. Egintzapide-Batzordeak bere Erabakiak hartu ahal izateko, bertako kideen botogehiengoa aski izango da. Egintzapide-Batzordeko Lehendakariak, egon badago Lehendakariordeak eta Idazkariak, Egintzapide-Batzordeari eman dakizkion agintepideen eremuan, izen bereko Arduratze-Batzordeko kargudunek dituzten egiteko beretsuak izan, eta tokiren bat hutsik gelditzea edo ezina gertatuz gerorako hoientzat jarritako arauen heuren menpe egongo dira. 4. Biltzar Nagusiak, Egintzapide-Batzordea izatearen kaltetan gabe, Arduratze-Batzordeari aitortutako agintepideak egiteratzeko eskua Batzordekide Eskuduna daituko zaion Arduratze-Batzordekide bati ere eman diezaioke. 5. Biltzar Nagusiak Arduratze-Batzordeari aitortutako ahalmen eta agintepideetatik Egintzapide-Batzordekideei eta Batzordekide Eskudunari utzi ahal izango dizkienak, esku-ematearen gai izan ahal eta Biltzar Nagusiak egoki eritzitakoak izango dira. Biltzarrak berak zehaztuko ditu horrela esku-ematearen gai izandako agintepideen norainoko zebatza eta egiteratze-modua, bakarrean edo elkar hartuta erabili behar diren eta esku-emate horren indarraldi-epea zehaztuz; besterik esaten ez bada, epe hori Batzordekide-manuaren indarraldi osoa hartzen duela ulertuko da. 6. Egintzapide-Batzordea edo Batzordekide Eskuduna egotea gertatuz gero, Arduratze-Batzordeak Araudi honen 16garren Atalaren lehenengo zatiaren azken lerrotan esandako maiztasunez biltzeari utzi egin ahal izango dio. 21garren Atala. -Arduratze- Batzordekideen ordainsariak Hala behar izanez gero Biltzar Nagusiak jarri ahal izango ditu, ekonomia-urte bakoitzean, Arduratze-Batzordekideentzako ordainsariak. Hirugarren Saila ARTEZKARI NAGUSIAZ 22garren Atala-Zerdena Biltzar Nagusiak Artezkari Nagusi bat izendatu ahal izango du, kargu horretarako akzio-jabe izatea beharrezkoa ez dela. 23garren Atala Artezkari Nagusiak, Biltzar Nagusiak balio osoz eta berariz eman eta noiznahi ezeztatu edo aldatu ditzakeen agintepideak izango ditu. 24garren Atala-Iraupena 1. Artezkari Nagusiaren manu-aldia epe-mugarik gabekoa izango da, eta Biltzar Nagusiaren izendapen-ezeztapenaren menpe egongo da. 2. Atal honetan eta honen aurretikako bietan aipatzen diren Biltzar Nagusiaren erabakiak, Araudi honen 30.5 Atalean ohartemandako gehiengoz hartuko dira. IV IDAZPURUA Baltzuaren ekonomia-jaurpideez 25garren Atala.-Ekonomia-urtearen iraupena Ekonomia-urtea urte bakoitzeko Urtarrilaren lehenengoan hasi, eta hurrengo Abenduaren hogeita hamaikan bukatzen da. Salbuespen gisa, lehenengo ekonomia-urtea Akziokako Baltzua eratu dedin egunean hasiko da. 26garren Atala-Ekonomiazko eta kontaduritzako agiriak 1. Arduratze-Batzordeak bere gain izango du Legez nahi taezko izan edo Biltzar Nagusiak esandako ekonomiazko, diruegitamuekiko eta kontaduritzako liburu, errolde, egitarau eta agiriak egin eta zehaztu daitezenaren ardura. 2. Aurreko Atalean esandakoaz gainera, bere berenezko eta berarizko zerdenez jakineko arduralaritza-agiriren batzuk egiteratzera behartuta egon daitetzen akzio-jabeek, beharkun hori bere egin beharko dute. 27garren Atala-Kontu ikuskaketa Biltzar Nagusiak, berariz aituak izan eta Baltzuko ez diren norbanako edo erakundeek Baltzuaren kontuak aztertu eta ikuskatu ditzatela erabaki ahal izango du hoien erizpena, kontuekin batean, Biltzarrari onar dezan aurkezten zaiola. 28garren Atala. -Irabazien banaketa Gizarte-zorpide eta gastuei eta legezko eta borondatezko emendio-batzei erantzun ondoren Baltzuak irabazi garbia izatea gertatuz gero, hori Biltzar Nagusiak erabaki ditzanetarako erabiliko da. V IDAZPURUA Baltzuaren ezabapena eta azken kontu-garbiketa 29garren Atala. -Zergatikakoak Baltzua Akziokako Baltzuen Legearen 150garren Atalean zehazten direnegatik ezabatuko da. 30garren Atala. -Azken- kontuak 1. Edozergatik azkenkontu-egileak izandatu beharra gertatuz gero, Biltzar Nagusiak erabaki dezanean salbu, Arduratze-Batzordeko kideek edo hala egokituz gero Arduralari-Batzarrak hartuko dute bere gai egiteko hori. 2. Aurreko Atalean esandako unean Batzordekideen zenbatekoa bakotxa izatea gertatuz gero, Batzordekiderik gazteenak ez du azkenkontugintzan eskuhartuko. 31garren Atala.-Egipideak Baltzua ezabatzeko eta horren azkenkontuak egiteko, Araudi honetan oharteman gabeko guztietan Legeak agintzen duena izango da jaurpide. VI IDAZPURUA Araudiarekiko menpetasuna eta auziak 32garren Atala.-Araudiarekiko menpetasuna Akzio bat bakarra hartzeak, akzio-jabeak Araudi honetan ohartemandakoei eta Baltzuko ihardutze-sailei buruz hartutako akordio eta erabakiei erabat men egitea dakar, akziojabearen jazarpenerako eta aldentzeko eskubideen kaltetan gabe. 33garren Atala.-Ebazpen-bideekiko txatala Akzio-jabe baten edo batmen eta Baltzuaren edo Baltzuko ezein ihardutze-sailen artean Araudi hau ulertzeko edo eginbideratzeko moduari buruz sortutako auzi guztiak, edo baltzuko akordio eta erabakien ondoriozkoak, Legean horretarako berarizke, bideren bat ohartemanda egon dedinean salbu, Arabako Merkataritza eta Industria-Etxeko Lehendakariari aurkeztuko zaizkio bere onbide-ebazpena eman dezan, akziojabe guztiek Auzitegitango ezein egintzapide berariz alde utzi eta bitzarmena sendesteko eta ebazkuna ernan dedin beharrezko izan daitezen bide guztiak egitera behartzen dituzte bere buruak.

Deskribatzailea: