Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1983106 zk.- 1983/07/16 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 02438 Xedapena Pdf formatuan

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Hezkuntza eta Kultura

Hezkuntza eta Kultura-Sailaren 1983.eko Uztailaren 6ko AGINDUA, 0.H.O.ko goi-mailan, "D" Ereduko Euskararen Irakaskuntza araupetuz.

Abenduaren 30eko 3.195/1980 Errege-Dekretoaren indarrez, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratu zitzaizkion, unibertsitate-mailako ez diren, eta bai agizko eta bai sai oketa-bidezko ikasketen egitarau, egitasmo eta hezkuntza-mailei buruzko pedagojia-argipideak eratzea eta onartzea, hezkuntza-erapidearen antolaketa orokorra errespetatzen delarik. Hori horrela, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- 1983-1984 ikasturtetik hasita, 0.H.O.ko goi-mailan, "D" Ereduko Euskararen irakaskuntza, I Eraskinean ematen diren oinarrizko maila eta helburuen arauera egingo da. Hizkuntza, kultura eta elkartzepide denez, hizkuntza-edukiak landuko dira bereziki. 2. Atala.-Mailak eta helburuak, ikastegiaren eta ikasleen zernotakoei egokitzea, ikastegiko goi-mailako euskarairakasleek burutuko dute elkar batuz. 3. Atala.-Ikastaldiko irakasle-taldeak eratutako egitarau zehatzak, dagokion Teknika-Ikuskaritzaren esku egongo, dira. 4. Atala.-O.H.O.ko goi-mailako ikasleen "D" Ereduko. euskara-testuliburuak, I Eraskinean ematen diren maila eta helburuei egokituko zaizkie. Gasteizen, 1983.eko Uztailak 6. Hezkuntza eta Kultura-sailburua, PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRIBAR. GOIKO MKLOK0 HELBURUAK 1. GAIEN 1. MULTZOA: MINTZAMENA 1.1. Belarriz jasotako mezuak zehatz eta agudo ulertu. 1.2. jakintza-gai, egunkari, aldizkari eta liburutan irakurritako testu mota desberdinak ulertu eta beraiez mintzatzeko gaitasuna lortu. Orobat filme, dokumental etab.-etako mezuak. 1.3. Eguneroko funtzio komunikatiboan nahiz jendaurreko hizketan ahozke, espresio aberatsa eta egokia erabiltzen jakin, erraztasunez hitzeginez, errepikaketak eta hitz komodinak baztertuz, ideia berdinak era desberdinetan espresatuz. 1.4. Elkarrizketa, solasaldi eta debateetan parte hartu (besteena entzun eta behar dituen azalpenak egiteko astia emanez, adierazpenak eskatzen ikasiz, iritziak argitasunez, ordenaz, gaiari lotuz eta agresibitaterik gabe agertuz, lehen esandakoa gogoratuz, garrantzitsuena bereiziz...). Era berean interpelazio ohiturez jabetu (erantzun nahi diren ideiak ordenaz gogoratu eta ihardetsiz, hitzegiterakoan txanda gordez) eta moderatzailearen eginkizuna baloratuz. 1.5. Ahoskatze, erriuno, geldiune, tonada eta abiadura egokiz mintzatu. 1.6. Gai atsegin bati buruzko ahozko agerpen bat arretaz entzun, eta gaiari dagokion galdekizunari erantzun. 1.7. Ahozko agerpen atsegin bat laburtzeko gai izan. 1.8. Egoera desberdinetan ideiak ahoz adierazi: - Denbora jakinean gaia zabaldu eta desarroilatuz. - Hormirudi, argazki, koiniki... bati buruzko bapateke agerpen bat eginez (narrazio, deskripzio... Aurrez prestaturiko gaia agertuz. 1.9. Ipuin, narrazio, antzerki laburrak asmatu eta dramatizatu. 1. 10. Pertsona, animalia, gauza eta Iekuen deskribapenak egin, izakera, sentimenduak, jokaerak.... adieraziz. , 1. 11. Bestek eginiko azalpenak objetibitatez eta gizalegez kritikatu. 1.12. Ebakera, doinu, azentu, erritmo, entonazio egokiz: eta ondo ulertuz, zikloari dagozkion testuak irakurri. 1. 13. Ahozko nahiz idatzizko adierazpen batetan elementu drarnatikoak, umorea eta ironia bereizten ikasi eta antzeko egoeretan erabiltzen jakin. 1.14. Olerki, bertso, antzerki labur eta beste zenbait elementu literario buruz errezitatu nahiz kantatu. 1. 15. Esamolde eta formula ilatiborik erabilienak landu. Herriko erabilera linguistiko traketsak bildu ondoren, zuzentzeko gai izan. 1. 16. Fonetikazko elkarkttarik nagusienak ahoz erabili. 2. GAIEN 2. MULTZOA: IDAZMENA 2. 1. Idatzizko espresio aberats eta egokia lortu, dagokion ortografia eta grarnatikazko arauak zuzen erabiliz. 2.2. Narrazio, deskripzio, elkarrizketa, gutun, komentario eta azalpenak egiteko ahalmena izan gai libre nahiz emandakoetan, beraien teknikak ezagutu eta erabiliz. 2.3. Programa barruan irakurketa atseginetarako denbora librea utzi. 2.4. Eguneroko funtúo komunikatiboan nahiz jakintza-gai desberdinetako meru idatziak ulertu eta bertan dauden ideia nagusiak azaltzeko gaitasuna izan. 2.5. Mezu berdina adierazpide desberdinez jaso eta eman datekeela konturatu. 2.6. Bere pentsamentuak ordenaz, argitasunez, zuzentasúnez, lojikaz eta espresiboki idatzi. Imaginaziozko nahiz errealitatezko gaiak erredakzio bidez azaldu. 2.7. Tokian tokiko eta hizkuntza standarra bereizten jakin. Herriko euskaran idatzitako testuak euskara batuan jarri. 2.8. Idazlanak txukun, ordentaturik eta idazkera garbi eta ulerterrazez aurkeztu. Halaber, zuzentasun eta propietatez, puntuazioko zinuak, laburdurarik arruntenak eta edukinen maila adierazten duten zeinu grafikoak ongi erabiliz idatzi. Lerro bukaeretako hitzen ebaketak zuzen bete. 2.9. Hitz baten ortografia ezagutzen ez denean, hiztegia kontsulta-jartzen jakin. 2. 10. Erdiko zikloan landuriko ortografia arauak eta beste ondorengo hauek ikasi eta menderatu: a itsatsiarena h s/z eta ts/tz zeinu grafikoak 2.11. Entzun edo irakurritako gai bat aztertu, laburtu eta iritzia ematen jakin. 2.12. Eduki berdina era desberdinetan agertu (narrazio, gutun, elkarrizketa ... ). 2.13. Gai bakoitzari dagokion hiztegia berezia zehaztasunez erabiltzen jakin. 2.14. Literatuar testuak (ipuin, narrazio, bertso, olerki ... ) irakurri eta komentatu (hiztegia, pertsonaiak, argumentua, gaia, estiloa.... aztertuz). 2.15. Olerki, koplak, bertsoak asmatu. 3. GAIEN 3. MULTZOA: HIZTEGIA 3. 1. Zikloko programan agertzen den oinarrizko hiztegiaten esanahia ulertu, zuzen eta egoki erabili ahoz nahiz idatziz. 3.2. Hitz azepzio desberdinen nahiz espresioen balore sernantikoa bere testuinguruan ezagutzen jakin. 3.3. E sanahia zehazki ezagutzen ez denean, hiztegi, enziklopedia, lan monografikoetan etab. dokumentatzen jakin. 3.4. Hitz eratorri eta konposatu nagusienen bidez lexikoa ugaldu egoki datozen egoeretan erabiliz. Bide batez gertatzen diren gora-behera fonetikoez ohartu. 3.5. Hitz polisernikoen esanahi desberdinak ezagutu eta testuinguru bakoitzean erabiltzen eta sinonimoak aurkitzen jakin. 3.6. Sinonimoak, antonimoak eta polisemikoak berezi eta zuzen erabili. 3.7. Esamolde eta esaera zaharren esanahia ulertu, adie-razi eta une egokitan erabil.tzen jakin. 3.8. Egoera bakoitzari dagokion hiztegi zehatz eta zuz:enez espresatu, errepik.atze eta hitz-komodinak baztertuz. 3.9. Hitz akronimorik ezagunenak interpretatzen jakin. 4. GAIEN 4. MULTZOA: MINTZAERA ETA IDAZKETA MAILARAKO EREDU LINGUISTIKOAK 4. 1. Izen Sintagma moeta gunien deklinabide osoa landu eta ikasi I. S -+ 1. Ord.; I. S.---+ I. berezia; l. S. -, l. + mug.; I. S. -+ I. + erak.; 1. S. -> I. + adj. + mug.; I. S. 1. + adj. + erak.; I. S. -> I. + zenb.; I. S. -* zenb. + 1.; 1. S. zenb. + I. + mug. 4.2. NOREN eta NONGO kasuez osatutako izenlagunak bereziki aztertu eta erabili. Izenlagunaren errekurtsibitatea landu. 4.3. Izenlaguna eta erlatiboaren arteko kidetasunaz ohartu. 4.4. NOR, NORI eta NORK sintagmak. Aditzarekin duten komunztadura landu eta ikasi. Erl. Per. + 1. S. nor; Erl. Per. + 1. S. nori; Erl. Per. + I. S. nork egiturak landu eta ikasi. 4.5. Aditz forma hauek eta suposatzen dituzten egiturak ulertu eta erabiltzen jakin: Aditz laguntzailea. NOR: Indikatiboa, Baldintza, Subjuntiboa, Ahalezkoa eta Agintera osorik. NOR-NORI: Indikatiboa osorik; Baldintza Nor 3. pertsona denean; Ahalezkoa orainaldia Nor 3. pertsona denean. NOR-NORK: Indikatiboa osorik; Baldintza osorik; Subjuntiboa Nor 3. pertsona denean; Ahalezkoa, orainaldia osorik, hipotetikoa eta lehenaldia Nor 3. pertsona denean; Agintera osorik. NOR-NORI-NORK: Indikatiboa osorik; Baldintza osorik; Subjuntiboa orainaldia; Ahalezkoa osorik; Agintera Nork 2. pertsona denean. Aditz sintetikoa: NOR: EGON, IBILLI, JOAN, ETORRI Indikatibozko orainaldi eta lehenaldian. Agintera. NOR-NORK: EDUKI, EKARRI, ERAMAN Indikatiboz ko orainaldia osorik, Indikatibozko lehenaldia Nor 3. pertso na denean. JAKIN Indikatibozko orainaldi eta lehenaldia Baldintza aurrekoa. Aditz sintetikoetako forma erabilienez jabetu: Dagokio, dagokizu, dagokit, zegokion, dabilkio, dabilkit, dabilkizu, doakio, datorkio, datorkit, datozkio, zetorkion, derizkiot, derizkiozu, dirudi, zirudien, ziruditen, dihardu, dihardute, dario, zerion, datza, zetzan, diot, dio, diogu, diozu, diozue, diote, zioen, nioen. 4.6. Perpaus bakún, koordinatu eta subordinatuak, ahoz nahiz idatziz zuzen erabiltzen jakin, adierazi nahi den ideiari zehazkien dagokion egitura aukeratuz. Egituren giltza diren juntagailu eta txertabide desberdinez ohartu eta jabetu 4.7. Ideia bera, juntagailu eta egitura desberdineko perpausen bidez adierazteko gauza izan. Orobat, juntagailu bakoitza, adieraz ditzakeen zentzu guztietan erabiltzen jakin. 4.8. Perpausaren elementuak identifikatu: izena, adjetiboa, aditza, adberbioa, juntagailuak, erlazio atzizkiak, mugatzaileak, erakusleak, zenbatzaileak, graduatzaileak.

Deskribatzailea: