Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1982092 zk.- 1982/07/20 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 01822 Xedapena Pdf formatuan

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Hezkuntza

Hezkuntza-Sailaren 1982garreneko Ekainaren 21eko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia-Elkartean ikasliburuentzako eta irakaskuntzagaientzako baimenak araupetuz.

Unibersitatekoaz besteko irakaskuntzaren alorreko Erresumaren zerbitzuak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratzen dizkion Abenduaren 30eko 3.195/1980 ErregeDekretoak bere B) Eraskineko f) zatian dionez, Euskal Herrian erabiliko diren ikasliburu eta gainontzeko irakaskuntzagaiekiko onarpena Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen agintepideetakoa da. Hori dela eta, honako hau erabakitzen dut: Lehenengo Atala.-1. Euskal Herriko Ikastegietan Eskolaurrean, O.H.O.-ean, Lehenengo eta Bigarren mailetako Lanbide-Hezkuntzan, Batxillerrean eta C.O.U.-n erabiliko diren ikasliburu eta irakaskuntza-gaien edukiari, hizkuntzaren aldetikako zuzenari eta prezioei buruzko onespena Hezkuntza-Sailari dagokio. 2. Baimen-eskearen gai izan daitezen liburu eta irakaskuntra-gaietan Sail honek emandako IrakaskuntzaArtezpideak eta hizkuntza behar bezala erabiltzekoak kontutan izan beharko dituzte eta, hoien ezean, Hezkuntza eta Zientzia-Ministeritzak eman eta indarrean daudenak. Baimenei dagozkienetarako, ikaslibutuen eta irakaskuntza-gaien zermugapena ikasliburu eta irakaskuntza-gaiekiko baimenetzako Jaurpideei buruzko Hezkuntza eta ZientziaMinisteritzaren 1974garreneko Abenduaren 2ko Aginduan erabakitakoari atxikiko zaizkio. 9. Ikasliburuak bertan idazterik, zeharmarreketak egiterik etabar egin beharrik izan ez dedineko moduan eginda egongo dira, Hezkuntza-Sailak berarizko baimenak emandakoetan salbu. 2garren Atala.- Liburuentzako eta irakaskuntza-gaientzako baimenak argitaramaileek edo egileek eskatu beharko dituzte, Hezkuntza-Saileko Irakaskuntza-Artezkaritzari bidalitako eske-idatziz. Eske horri, Hezkumza-Sailean sartu dedin egunetik hasi eta bi hilabeteko epearen bamxan emango zaio baiezko ala ezezko erantzuna, eta honako hauek eraman beharko ditu aldean: a) Dagozkion liburu-aleak, Agindu honen aurreko Atalean aipatutako Hezkuntza eta Zientzia-Ministeritzaren 1974garreneko Abenduaren 2ko Aginduaren hirugarren Ataleko 1 eta 2garrenetan jarritako moduan. b) Saltze-prezioa Agindu honetan erabakitakoaren arauera jarri denaren egiaztapen-agiria. c) Eskatutako prezioaren hamar halakoa IrakaskuntzaArtezkaritzan ordaindu izanaren egiaztapena; egiaztapen-agiri hori, ordainketa Agindu honetan esanda bezala egiterakoan bertan egingo da. d) Erlijioa irakasteko ikasliburu eta irakaskuntza-gaiak izan daitezenean, horretarako gai izan dedin EleizAgintaritzaren ihardutze-sailak emandako erizpéna. 3garren Atala.- Eske-idazkiak, esandako agirisortarekin batean, Hezkuntza-Saileko Irakaskuntza-Artezkaritzan edo Arduralaritzabide-Legearen 66garren Atalean ohartemandako bidetakoren batez baliatuz aurkeztuko dira. 4garren Atala.- Irakaskuntza-Artezkaritzak izendatuko ditu eskatutako baimena ematearen bidezkotasunari buruzko erizpena emango dutenak. 5garren Atala.- Hoiek emandako erizpena ikusi ondoren, Irakaskuntza-Artezkaritzak dagokion erabakia hartuko du. Aurrez, argitaratzaileari edo egileari somatutako akatsen berri eman ahal izango dio, zuzendu ditzaten. 6garren Atala.- Hezkuntza-Saileko IrakaskuntzaArtezkaritzak zehaztuko du, Erabakiz, gehienerako prezioa, ikasliburuen eta irarritako irakaskuntza-gaien prezioak jartzeko moduari buruzko Hezkuntza eta Zientzia-Ministeritzaren 1978garreneko Uztailareri 24ko Aginduaren Eraskin gisa ematen ziren goste-taula, argitatatutako aleen zenbatekoa eta hidarkaria ongi erabili direnaren egiaztapena egin ondoren. 7garren Atala.- Liburu edo irakaskuntza-gaien gauzazko zernolakoen aldakuntzaren bat dakarketen ondorengo birrirarpen edo birrargitalpenetarako, prezioekiko baimen berria beharko da. 8garren Atala.- Liburu guztiek, ale bakoitzaren prezioa eta prezio horrentzako baimena ematezko Erabakia, Erabaki horren eguna eta argiataratu zeneko "Boletín Oficial del Estado"-ren alea azalean edo Libunt-aurrean irarrita eramango dituzte. Irakaskuntza-gaietan, xehetasun hoiek agirian jarri beharko dira. 9garren Atala.- Irakaskuntza-baimenei buruzko Erabakiak doakienei jakinarazi eta, guztiek ezagutu ditzaten, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. Ezezkoak baldin badira, doakienei artez jakinaraziko zaizkie, zio eta guztizko argipideak emanaz. 10garren Atala.- Baimena ematezko Erabakia eta prezioa jartzezkoa ezagutu ondoren, argitaratzaileak irarritako ale bat bidaliko diote Irakaskuntza-Artezkaritzari. Argitaratutako liburua edukiaren, hizkuntza behar berala erabiltzearen edo prezioaren aldetik emandako baimenari egokitu ez edo aurkeztutako ereduaren ontasun-mailari ez badagokio, somatutako akatsak zuzendu ditzan akio egingo zaio argitaratzaileari edo, hala behar izanez gero, baimena baliogabetu egingo da, horretzazko Erabaki berria Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. 11garren Atala.-1. Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ikastegiek, Hezkuntza-Sailaren baimena duten liburu edo irakaskuntza-gaiak hartu ahal izango dituzte erabiltzeko. 2. Hartu ondoren, ordea, lau urtetan gutxienez ezingo dituzte hoien ordez beste batzuk hartu, horren bidezkotasuna erabat egiaztatu eta Teknika-lkerlaritzak bere erizpena eman ondoren eta hurrengo Atalean agintzen denez dagokion Lurralde-Ordezkaritzak hastatuko dituen behin-behingoagatikako zioak egon daitezenean salbu. 12garren Atala.-1. Ikastegiek, baimena duten liburu eta irakaskuntzagaien ordez beste batzuak erabili ahal izatea aurreko Atalak dion lau urteko epea bete baino lehen eskatu ahal izango dute. Horretarako eskea, ordezkaketa hori egingo deneko ikasturtearen aurreko Jorrailaren 30garrena baino lehen egin beharko da,, eta Ikastegiak horretarako berarizko baimena jaso dezanean baino ez da egiteratuko. 2. Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta LanbideHezkuntzako Ikastegietan horretarako zehaztapidetzari Irakasle-Batzarra ekingo zaio, eta Batxiller-Ikastegietan dagokion irakaskuntza-mintegia horrek, beti ere, eskatzen den ordezkaketaren irakaspide eta zientzaren aldetatikako zioen egiaztapena egiten duela. Zehaztapidetza, Ikastegiko Artezkaritza-Batzordeak horretzazko erabakia hartu duenarekiko egiaztariarekin batean, Hezkuntza-Sailaren LurraldeOrdezkariari bidaliko zaio. 9. Lurralde-Ordezkariak, dagokion mailako Ikerlaritzak bere erizpena eman ondoren, bidezko erabakia hartu eta doakien Ikastegiei berehala jakinaraziko die. 13garren Atala.- lkastuetan hasi baino lehen, eta behar adinako aintzintasunez, hurrengo ikasturtean erabiliko diren liburuen eta iratritzako irakaskuntza-gaien zerrenda Ikastegietako iragarki-oholtzetan agirian jarriko da. Zerrenda hori agirian jarri ondoren ezingo da bertan inolako aldakuntzarik egin. 14garren Atala.- Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta Lanbide-Hezkuntzako Ikastegietan, erabili beharreko liburu eta gaiak hautatzeko gaitasuna izango duen ihardutze-saila Irakasle-Batzarra izango da, Ikasleen Gurasoen Ikastegiko Artezkaritza-Batzordeango ordezkariekin elkar hartuta. 15garren Atala.- Liburu eta irakaskuntza-gaientzako beimenei eta amTeko Atalean agindutakoari buruzko arauhauspenegatikako zigotpideak Hezkuntza-Sailak egingo ditu, indarrean dagoen Arduralaritzabide-Legeak zigorpideei buruz dakartzan arauei atxikiz. 16garren Atala.- Agindu honen gai diren ikasliburu eta irakaskuntza-gaiak ontzat emateko azterpenegatik dagokion ariela lakatuko da; ariel hori, Zergalaritzaz besteko Ariel eta Lakapen-Legearen eta horren ideko gainontzeko manuen menpe egongo da. 17ganen Atala.- Zergagaiari, zergakizunei eta ordainkizunehunekoei buruzkoetan Irailaren 23ko 1.633/59 Dekretoak agintzen duena izango da erabilgarri. 18garren Atala.- Zerga-zorra Agindu honetan esaten diren ikasliburu eta irakaskuntza-gaiak aztertzeko aurkezterakoan sortuko da, eta Irakaskuntza-Artezkaritzak lakatuko du. 19garren Atala.- Arielarekiko kontu-garbitasuna eta adierazpena Irakaskuntza-Artezkaritzak egingo ditu, irarkizunak aurkeztu dakizkionean. 20garren Atala.- Zerga-bilketa eskudimzko ezein bidez egingo da. 21garren Atala.- Egin daitezkeen goradeiak, EkonomiaArduralaritzako Zuzenketa-Eskeen Biderapen-Araudjan eta Arduralaritza-Auzipideen Agintemende-Legean ohartemandakoak izango dira. 22garren Atala.- Arielak atzera itzultzeari dagozkionetan, hala dagokionean, 1958garreneko Abenduaren 26ko Legearen 31garren Atalean agintzen dena izango da erabilgarri. AZKEN ERABAKIA Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, 1982garreneko Ekainak 21. Hezkuntza-Sailburua, PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRlBAR. HEKUNTZA-SAILEKO IRAKASKUNTZE-ARTEZKARI ANDRE T. A.

Deskribatzailea:

Geroko Erreferentziak: