
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
Gizarte Ongunde eta Segurantza Sailordetzaren 1985.eko Martxoaren 22ko ERABAKIA, «Fundación Industrial Auxiliar Alavesa» izeneko eta Gasteizen sortarazitako Erakundea ongintza hutsa xede duten norbanako jabetzapekoetan sailkatzeari buruzkoa.
«Fundación Industrial Auxiliar Alavesa» izeneko Erakundeari buruzko zehaztapidetza, erroldean sartzeko eta ongintza xede duten norbanako jabetzapekoetan sailkatzeko eskea ikusi ondoren eta, HAU HONELA: Bilboko Eskribau Elkarteko den Fernando Cano Jimenez Jaunaren aurrean izenpetutako herri-agiri bidez 1984.eko Azaroaren 28an Gasteizen sortarazi eta «Fundación Industrial Auxiliar Alavesa» izeneko erakundea ongintza xede duten norbanako jabetzapekoetan sailkatzeko eskea egin zuela Ramon Moratinos Alonso Jaunak 1984.eko Abenduaren 21ean. HAU HONELA: Eskegileak, zehaztapidetzarekin batera, honako agiri hauek aurkezten dituela: Iraskundea Sortarazte Eskribau agiriaren aldakia, Estatutoak, ondarea osatzen duten ogasun-zerrenda eta Arkitektoaren egiaztagiria aipatzen den industria-lekuak beharrezko baldintzak betetzen dituela adieraziz. HAU HONELA: Iraskundearen helburuak honako hauek direla: Gorputzez ezinduen ardura, horientzalDeskribatzailea: