Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986015 zk.- 1986/01/24 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 00297 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Lurralde-Antolaketa eta Garraioak

Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Ingurugirorako Sailburuordearen 1986.eko Urtarrilaren 9ko ERABAKIA, ingurugiroaren aldeko jarrera suztatzeko dirulaguntzak emateari buruzkoa.

Idazpuruan aipaturiko diru-laguntzak emateko modua jartzen duen Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren 1985.eko Ekainaren 19ko Agindua, eta bai Ingurugirorako Sailordetzak, Agindu horretan agintzen denaren arauera bideratu dituen laguntzarako eske-idazkiak ere, ikusi ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengoa.- Colegio GAZTELU ZAR (Irun-Gipuzkoa) izeneko Ikastegiari Ingurugiroaren aldeko jarrera suztatzeko diru-laguntza ematea, laguntza horren zenbatekoa ehun eta hamar mila (110.000; ) pesetakoa dela. Bigarrena.- Agindu horren seigarren atalak dioenez, diru-laguntza horiek zuzenean eskuratuko zaizkie Ikastegiei, Ingurugirorako Sailordetzaren Ordaintze-Aginduz eta beti ere, gastoak egiazta ditzaten ordain-agiriak aurkeztu ondoren. Hirugarrena: Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldezkarian argitaratzeko agindua ematea. Gasteizen, 1986.eko Urtarrilak 9. Ingurugirorako Sailburuordea, NESTOR DE GOIKOETXEA GANDIAGA.

Deskribatzailea: