
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Ingurugirorako Sailburuordearen 1986.eko Urtarrilaren 9ko ERABAKIA,ingurugiroaren aldeko jarrera suztatzeko diru-laguntzak emateari buruzkoa.
Idazpuruan aipaturiko diru-laguntzak emateko modua jartzen duen Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailaren 1985.eko Ekainaren 19ko Agindua, eta bai Ingurugirorako Sailordetzak, Agindu horretan agintzen denaren arauera bideratu dituen laguntzarako eske-idazkiak ere, ikusi ondoren, zera. ERABAKITZEN DUT: Lekenengoa.- Ikastola TELESFORO ARANZADI(Bergara-Gipuzkoa) izeneko Ikastegiari Ingurugiroaren aldeko jarrera suztatzeko diru-laguntza ematea, laguntza horren zenbatekoa hogei mila (20.000; ) pesetakoa dela. Bigarrena.- Agindu horren seigarren atalak dioenez, diru-laguntza horiek zuzenean eskuratuko zaizkie Ikastegiei, Ingurugirorako Sailordetzaren Ordaintze-Aginduz eta beti ere, gastoak egiazta ditzaten ordain-agiriak aurkeztu ondoren. HIrugarrena.- Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea. Gasteizen, 1986.eko Urtarrilak 9. Ingurugirorako Sailburuordea, NESTOR DE GOIKOETXEA GANDIAGA.Deskribatzailea: