Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986015 zk.- 1986/01/24 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 00285 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Lurralde-Antolaketa eta Garraioak

Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren 1985.eko Abenduaren 80eko AGINDUA, Aretxabaletako Udalerrian lurzati bat erosteari buruzkoa.

Udalerri honetan Promozio Publikoko etxebizitzak egiteko beharrezko diren lurrei buruz planteiatutako beharrei erantzun ahal izateko, Sail honek dagokion espedienteari bideak eginarazi dizkio lur horien beharbadako erosketa egin ahal izateko. Horretarako agintea duten Zerbitzuek erosketaren gai diren mugiezinezko ondasunen peritu-baloraketa egin dutenez, eta Eusko Jaurlaritzak, 1985.eko Abenduaren 10ean egindako Osoko Batzarrean artezko kontratapena egiteko baimena eman duenez Uztailaren 27ko 14/1983 Legeko 41. ataleko 3. apartaduak dioenaren arabera, eta, kasu honetan, Sail honek erantzun beharreko behar bereziak ematen direnez, era honetako ondasunen eskaintza eskasa denez merkatuan eta aipatutako helburuetarako lur horien erosketaren beharraren presatasuna nabaria denez, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala: Jabea den Aretxabaletako Udalari, artezko itunez, honako finka hau erostea erabakitzen da: Rektangulo erako 349,80 m. karratuko lurzatia, bere ifar eta hego aldeek 11 m. lineal eta eki eta mendebaleko aldeek 31,80 m. lineal dituztela. Lurzati hau honako finka honi kenduko zaio barne perimetroz: Aretxabaletako Oro Auzoan eta 7 Poligonoan dagoen eta bi mila, zortzirehun eta hirurogeita hemeretzi metro eta 40 dmB2 -ko lurzatia. Mugak: Ifarraldera, San Migelerako gurdibidea; Hegoaldera: Isabel Arratebe Andrearen lurrak; Ekialdera: Finkaren muga egiten duen Vasco Navarro trenbidearen lurrak; Mendebaldera: Gasteizerako errepidea. Barnean, alde guztietako mugakide, kendutako hiru lurzati ditu. Bergarako 3. Jabetza-Errejistroan dago inskribatua, Aretxabaletako Udalaren izenean, 173. tomoan, Aretxabaletaz diharduen 40. liburuan, 225. orrialdean, 2.173.ean, 6. inskribapena. 586 finkak aipatutako finkaren gain hodi pasabide-zorra du eta, zehazki, Aretxabaleta-Zelai izenez ezagutzen den, ehun eta hogeita hiru area (123 area), berrogeita zazpi zentiarea (47 zentiarea) dituen eta zati batetan landuta dagoen eta beste zati bat belardi duen lurrak, «Constructora Social Guipuzcoana Auto Eguintxa, S.A.»-renak diren 1.770. 1761, 1.762, 1.763 eta 1.764 finken aldeko pasabide-zorra du. Pasabide-zor hori, honako honetan datza: 50 zm.-ko zementuzko hodia pasatzean, sakontasuna 2 m. terdikoa izango dela eta, Obra Publikoetako Buruzagitzak erabaki duenez, errepidearen ertzetik 2 m.-tara jarriko dela. Diaz de Mendibil eta Oliva Revuelto Jaun-Andreek hodi horren finkatze. lekua aldatzea beretzat gordetzen dute, beren lurretan eraikintzaren bat egitea nahi izan dezatenerako, dena-dela, hirigintzarako eremuetako ur isurbide eta saneamenduak araupetzen dituzten administrazio arauei atxikiko zaizkiela. Pasabide-zorraren gai diren lurren jabeek, jar daitekeen isurbidea erabiltzeko eskubidea izango dute eraikintzaren bat egiten bada eta beste probetxamendu moduren bat lurrei ematen bazaie, konpentsazio horrekin ados daudela eta finkari ezartzen zaion pasabide-zor eskubidea ezartzeaz ordainketa-oreka sortzen dela uste dutelarik. Bigarren Atala.- Erosketa horren prezioa bi miloi (2.000.000) pesetakoa da, erosketatik etor daitezkeen gastu eta zerga guztiak Administrazio honen pentzutan izango direla, prezioaz gain. Hirugarren Atala.- Lurralde Antolaketa, Garraio eta Turismo Sailaren 1984.eko Uztailaren 10eko Egitura Organikoari buruzko Dekretoa aldatzen duen Eusko Jaurlaritzaren Uzeailaren l6ko 223/1985 Dekretoz Lurralde Antolakeca eta Urbanismorako Zuzendariari ematen zaizkion aginteen arabera, Zuzendari honek egingo ditu erosketaren Eskritura Publikoa eta dagokion Errejistro Publikoan inskribatzeko beharrezko diren dokumentu guztiak. Gasteiz, 1985.eko Abenduak 30. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.

Deskribatzailea: