Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986012 zk.- 1986/01/21 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 00229 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza

Ongizate eta Gizartesegurantzako Sailordetzaren 1986.eko Urtarrilaren 2ko ERABAKIA, «Colegio Nazaret» izeneko Fundazio Ongile-irakaslea desegiteko eta Erregistrotik kentzeko baimenari buruz.

Bilboko « Colegio Nazaret» izeneko Fundazio Ongile Irakaslearen desegite expedientea ikusita eta Hori horrela: Petra Altube Sarpiolea Andreak, Ma Luisa Saiz y Altube Andreak eta Eugenio Saiz Trespaderne Jaunak, Maximino Miyar Miyar Bilboko Jaun Notariaren aurrean, mila bederatzirehun eta berrogeita hamaikako maiatzaren hamabian emandako eskrituraz Bilboko Gregorio Balparda kaleko hirurogeita seian egoitza zuen «Colegio Nazaret» izeneko Fundazio Partikular Ongile-irakaslea eratu zuten· Guraso ezezagunen alabak edo erabateko umezurtzak , jaso, mantendu, irakatsi, hezi eta babestea zelarik Fundazio horren helburua. Hori horrela: Fundatzaileek, Fundazioak bere helburuak bete zitzan, 75.000,-pezetatako hasierako ekarpen batez, orduan Gregorio Balparda deitzen zen Bilboko kalean kokatutako 7.000.000,-pezeratako balioa zuen etxe batez, 911.800,-pezetatako balioa zuen mobiliarioz, eta benetako balioa 154.645,- pezetakoa zuten «Cementos Portland de Lemona S.A»-ko .500 pezeta nominalezko akzioz hornitu zuten Fundazio hori. Hondasun horiek, 1966.eko urtarrilaren 21ean eta otsailaren 10ean Carlos José Muzquiz y Ayala Gernikako Notario Jaunaren aurrean emandako eskrituretan zehaztuta ageri dira. Hori horrela: Gobernazioko Ministruaren 1966.eko abuzturaren 6ko erabakiz, mixto moetako fundazio ongile-partikularraren gisako sailkapena eman zitzaion eta fundatzaileek designatutako eta honako hauez osatutako Patronatoari onespena eman zitzaion: Maria Luisa Saiz Altube Andrearen Iehendakaritzapean Eugenio Saez Trespaderne Jauna, María Luisa Cuervo Bances Andrea, María Dolores Unsain Ascunce Andrea eta Eduardo Alberdi Sagasti S:J.-ko A.A. bokal modura eta , Juan José· de la Miyar Cuervo Jauna idazkari gisa, halaber oinordetzagatik eta fundazio eskriturako klausulen ondorioz, beren garaian Patronatoan lan egitera deituak izan daitezkenak. Hori horrela: Hezkuntza Sailak, 1982.eko Ekainaren 4eko Aginduz, Bilboko «Santa María de Nazaret» izeneko O.H.O.-ko eta Eskolaurreko Ikastegian irakasketak uzteari baimena eman zion, ixtea eskatzen zaioneko Ikastegiko ikasleek eskolatze egoki bat aurkitu dutelako eta horrela irakaskintzaren iraupenari kalterik egiten ez zaiolarik. Hori horrela: 1985.eko Abenduaren 6ko egunez Dolores Unsain Ascunce Andreak, Lourdes Alegria Grijelmo Kontu-Azterlari Zinegindako Andreak egindako gauzen Egiaztapenarekin batera eskribu bat «Fundación Colegio Nazaret»-aurkeztu zuen eta eskribu horretan zera konstarazten da: aztertutako egiaztapen eta agiripaperen analistik, Sarreren eta gastuen Egoeran ageri den zehaztapenaren arauera, 1980.eko urtarrilaren 1etik 1985.eko Azaroaren 18a arteko aldian 14.445.624.- Pezetako defizit bat dagoela ikusten dela. Hori horrela: Sail honetan, 1985.eko abenduaren 19an, Patronatuko Juntak hartutakoakordioaren egiaztagiri bat aurkeztu zen eta agir horrek hitzehitz hau zioen: fundazio hau bere helburuei aurre eginez eta zor, kreditu, soldata eta bere helburuak lortzean beharturik aurkitu den kaltordainei erantzunez ondarerik gabe geratu da eta bere konstituzio helburuak betetzen ihardutzeko baliabide materialik gabe, beraz, bere desegitea erabakitzea bidezkoa da eta horretarako beharrezko izan daitezken ekintza, dokumentu eta eskriturak gauzatzea ere bai eta, besteren artean, dagokio Organismo Publikoan bere atxikiduraren askapena eskatzea. 1899ko martxoaren 14eko ErregDekretoa eta egun bereko Instrukzioa ikusita. Zera kontutan izanik: Ongizate eta Gizartesegurantzako Sailordetza honek, Irailaren 26ko 2768/80 Errege Dekretoaren, Uztailaren 10eko 240/80 Dekretoaren eta Azaroaren 12ko 359/85 Dekretoren indarrez gai horretan ebazteko konpetentzia baduela. Zera kontutan izanik: fundaketarako bere xedeei aurre eginez bere ondarea amaitu egin dela eta Fundazioko Patronatuak, Kode Zibileko 39.artikuluaren esanera, bere desegitea erabaki duela. Ongizate· eta Gizartesegurantzako Sailordetza honek. informe ,juridikoaren arauera, Bilboko «Colegio Nazaret» izeneko, mixto motako Fundazio ongile partikularraren desegiteari baimena ematea erabaki du eta berorri Fundazioen Erregistrotik baja ematea. Gasteiz, 1986.eko Urtarrilak 2. Ongizate eta Gizartesegurantzako Sailburuordea, JOSE LUIS ZUBIZARRETA MURGA

Deskribatzailea: