Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986012 zk.- 1986/01/21 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 00226 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren AGINDUA, Euskal Herriko Unibertsitate Zentruetako ikasleei eguneroko garraio gastuak ordaintzeko Ezohizko Laguntzak konbokatuz.

Sail honek, 1985.eko Uztailaren lehenengoko (6ko E.H.A.O.) Aginduz, administrazio egoitza Euskal Herrian izan dezaten ikasleek Sail berorrerik unibertsitate mailetako ikasketentzako Bekak eta Laguntzak eskatu ahal izateko prozedura araupetu zuen, 1985/86 ikasturte akademikorako 1985.eko Martxoaren 20ko Ministeritza-Aginduak jasotzen zituenak alegia. Harrezkero, 1985.eko Irailaren 3ko Aginduez (27ko E.H.A.O.) Lankidetza Bekak eta Hezkuntza Suztapenezkoak konbokatu ziren ikasturte akademiko honetarako. . Izakera orokorreko ezohizko konbokatoria berri honetan, honelako unibertsitate ikasleak sartu nahi dira: maila honetako Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Zentruetara egunero joan beharrean egonik, aurreko parrafoak aipatzen dituen ikasketari emandako beken eta laguntzen onuradunak ez direnak ezta helburu hauetarako, Entitate Publikoen edo Pribatuen aurrekontuen pentzutan finkatu diren laguntzenak ere. Guzti honen arauera, Sail honek ERABAKI DU: Administrazio egoitza Euskal Herrian izan eta bertako Unibertsitate Zentruetako ikasleen eguneroko garraio gastuak ordaintzeko Ezohizko Laguntzak konbokatzea, honako hauen arauen OINARRIAK: lehenengoa: Laguntza moeta eta diru-dotazioa Kilometroko eta ikasturte akademikoko 190, 150 eta 100 pezetako moduloak ezartzen dira Garraio Laguntza kontzeptu gisa, eskeegilearen gehinezko familia errenta garbia, Agindu honetako Hirugarren Oinarrian finkatutako taularen A. B eta C kolumnetan, a) , hizkian, jasotakoei dagozkielarik. Distantzia, ikaslearen ohizko egoitza duen herritik Unibertsitate Zentruraino kontatuko da, beti ere, 25 km-koa baino luzeagoa denean, Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzak gertatutako erizpideen arauera. Bigarrena: Izakera orokorreko betebeharrak Laguntza eskeegileek, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Euskal Herriko Autonomia Elkartean kokatutako Unibertsitate Zentruetan egitea iksketak eta 1985/86 ikaskurte akademikoan matrikulaturik egotea. b) Konbokatoria honetan araupetutako ekonomia arloko betebeharrak biltzea. c) Profesional gisa aritu ahal izateko tituluaren jabe ez izatea. d) Indarrean dauden legeen arauera, administrazio egoitza Autonomia Elkarteko Lurraldeko edozein Udaletan izatea eskeegileek, urtebeteko gutxienezko epearen barruan, konbokatoria honetako eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren hasita. e) Egunero Unibertsitate Zentrura joatea. f) Ez beka ezta beste moetako ikasketa laguntzarik ez jasotzea 1985/86 ikasturterako. Unibertsitate garraiorako beste laguntzarik ere ez. Hirugarrena: Ekonomia arloko betebeharrak a) Laguntza hau, gehinezko familia errenta garbia ondorengo taulako kolumnaren batean sartuta dagoen ikasleek eska dezakete: TAULA b) Ikasketetarako bekak eta laguntzak lortzeko beharrezkoak diren betebehar ekonomikoak araupetzen di tuen 1985.eko Otsailaren 26ko Aginduan adierazitakoak izango dira kide konputagarriak. c) Ondareari buruz zerga deklaratzea behartuak daudenek ezingo dute deialdi honetan sartu. .Laugarrena: Eskaerak aurkeztea eta Tramitatzea a) Eskaerak, Unibertsitate Zentruetan emango diren inprimakietan egingo dira b) b) Eskaerak, behar bezala beteta, Unibertsitate Zentruetan aurkeztuko dira 1986.eko Otsailaren 10a baino lehenago. c) Eskaera beste honako dokumentu hauekin batera aurkeztuko da:: Euskal Herriko Elkarte Autonomoko lurraldean sartzen diren udaletako edozeinean auzotartasuna baduelaren ziurtagiria. - Eske egilea sartzen den familia-unitatearen 1984.eko Ekonomia Urteko Pertsona Fisikoen Zerga Orokorraren Aitorpen osoaren konpultsatutako fotokopia. - Langile autonomoek gainera «Estimazio Objetibo Singularraren fotokopia, 1984.eko ekonomia urtea» aurkeztuko dute. - Eske egilearen Nortasun-Agiri Nazionalaren fotokopia eta familia-unitateko kide konputagarriena edo horren ezean familiako liburuaren fotokopia. - 1984.eko ekonomia urteko Pertsona Fisikoen Zerga Orokorraren Aitorpena egitera behartuak egon ez daitezen guztiek, hartu diren familia-sarrera guztien eta beroien zergatiaren zinpeko aitorpena. -1985/86 ikasturteko matrikularen resguardoaren fotokopia (Jatorrizkoa aurkeztuko da eta egiaztatu ondoren eske egileari itzuli egingo zaio) Bosgarrena: Aukeratzeko eta emateko erizpideak a) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak helburu horretarako asigna ditzan fondoen arauera emango ditu laguntzak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. b) Familia errenta netoa bere kide konputagarrien zenbatekoz zatituz atera dadin modulo ekonomikoaren alderantzizko modura sailkatuko dira eskaerak. Beraz, Konbokatoria honetako bigarren eta hirugarren apartadoetan eskatutako baldintzak ikasleak betetzea ez da nahiko izango laguntza jaso ahal izateko, horrez gain eske egilea, aurrekontuetako diruzenbatekoaren eta eske-egileen sailkapen-ordenaren arauera. aurkeztua izatea ere beharrezkoa izango da. c) Laguntzak emateko behin-betiko aurkeztuak izan daitezen eskaerak adierazpena berehala batean hartuko dute eta ondorenez ordainketari ekingo zaio. d) Ezetza ukan duten eskerak, arrazoiak adieraziz, doakienei jakinaraziko zaizkie, halaber sartu ahal izango dituzten errekurtsoak ere. Seigarrena:Errekurtsoak Agindu honen aurka birjarpen-errekurtsoa jarri ahal izangto dute· doakienek. Deia egin zuen Organoaren aurrean, konbokatoria hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadin egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epe baten barruan. Errekurtsoaren ebazpenak administrazio bideari amaiera emango dio. Zazpigarrena: Garapena Konbokatoria honen ebazpena Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzak emango du eta baimena ematen zaio Agindu honetan agindutakoaren garapen eta aplikapena egiteko. Gasteizk, 1986.eko Urtarrilak 15 Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO

Deskribatzailea:

Geroko Erreferentziak: