Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986099 zk.- 1986/05/22 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 02805 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Industria eta Merkataritza

Industria eta Merkatarita-Sailaren 1986.eko Maiatzaren 20ko AGINDUA, Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Etxe Ofizilen Eraentza-Sailak berriztatzeko, hauteskude-aldiari hasera emanez.

Merkataritza, Industria eta Itsasketa-Etxe Ofizilen Araudi Orokorrak zehazten duenez, lau urtekoa izango da haien Eraentza-Sailen aginte-aldia. Etxe Ofizial horietako gaurregungo Batzarkideak 1982.ean hautatu zirenez gero, bidezko gertatzen da orain hauteskunde berri bati hasera ematea batzordekide berriak izendatzeko xedez. Horiek 1987.eko Urtarrilean zehar hartuko dute beren kargua eta aldi horretan hautatuko dituzte Lehendakaria eta bai Batzorde Egiteratzailea ere. Esandakoagatik, Irailaren 14eko 103/81 Dekretuko 2. atalean agintzen denarekin bat etorriz, eta Ekainaren 5eko 146/84 Dekretuz aitortzen zaizkidan agintepideez baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. atala.- Hasera ematen zaio hauteskunde-aldiari Agindu hau argitara dadineko egunean eta 1982.eko Abenduaren 31an bukatuko da. Aldi horrek dirauen artean, Merkataritza eta Industriarako Arabako Merkatal-Etxe Ofizialak eta Merkataritza, Industria eta Itsasketarako Bilboko eta Gipuzkoakoek beren Eraentza-Sailak berriztatuko dituzte. Martxoaren 27ko 753/78 Dekretuz onartutako Merkataritza, Industria eta Itsasketarako Etxe Ofizilen Araudi Orokorrean eta Merkatal-Etxe bakoitzarentzat erabilgarri diren Barne Jaurpiderako Araudietan agintzen denaren arauera egingo dira hauteskundeak, eta bai Agindu honetan eta hau osabidera dezaten manuetan agintzen denaren arauera ere. 2. atala.- Hauteskundeak hasi eta hamar egunen buruan, aipaturiko Merkatal-Etxeek hogeita hamar egunez jarriko dituzte agerian bakoitzari dagozkion erroldeak. Aipaturiko erroldeak behin-betikotzat joko dira epe hori bukatu ondoren, dagokien Merkatal-Etxeetako Batzorde Egiteratzaileak edo, hala badagokio, Industria eta Merkataritza-Sailak, Araudi Orokorraren 18. atalean jarritako jazarpenak ebatzi ondoren. 3. atala.- Industria eta Merkataritza-Sailak, Merkatal-Etxe bakoitzak eskatu ondoren, hauteskundeetarako deia egingo du, horiek egingo direneko egunak finkatuz, Hauteskunde-ldazguak zeintzuk diren zehaztuz eta hauek irekita egongo direneko orduak adieraziz. 4. atala.- Postabidez botoa ematea errazago izan dadin, izan ere Etxeen Barne-Jaurpiderako Araudietan ez bait da aukera hori ohartematen, honako hauek izango dira araubide: 1.- Botoa emateko eskubideaz baliatzeko, hautatzaileek Erroldean sartuta daudeneko egiazeagiria eskatu ahal izango diete Merkatal-Etxeetako Idazkaritzei. Baina eske hori, hautagai-zerrenda argitara dadineko eguna ren biharamoneko lanegunetik hasi eta finkatu deneko hauteskunde-eguna baino 10 egun lehenagorako aldian egin beharko dute. Hautatzailearen izenean eskea egitekotan, eske-egilearen nortasuna eta nor ordezkatzen dueneko izena egiaztau behar izango dira. 2.- Gutunazal bat eskuratuko zaio egiaztagiriarekin batera, botoa emateko dagokion Hauteskunde-Mahaiaren izena daramala, eta beste bat boto-txartela barruan duela. 3.- Egiaztagiria bidali ondoren, Idazkaritzak ohar bat jarriko du Erroldean eta botoak ematen hasi aurretik horren berri jakinaraziko die Hauteskunde-Idazguetako mahaiei. 4.- Postabidezko hautatzaileak modu honetan emango du bere botoa: boto-txartela gutunazal barruan sartuko du, eta gutunazal horrekin batera, Errolderatuta dagoeneko egiaztagiria sartuko beste gutunazal batetan. Gero, zainpeko postabidez bidaliko dio Merkatal-Etxeko Idazkaritzari, eta bertan gordeko da hori hauteskunde-egunerarte, eta egun horretan bertan bidaliko dizkie Hauteskunde-Mahaiei, botoak ematen hasi baino lehen horientzat izan daitezen eskuratutako guztiak. 5.- Hauteskunde-ldazgu bakoitzeko mahaiak izango du Merkatal-Etxeko. Idazkaritzatik bidalitako botoen ardura, eta boto horiek Hauteskuteskunde-Idazgua irekita egon deneko aldian eskuratutakoekin batera gordeko ditu boto-aldia buka dadinerarte, eta orduan kontatuko dira postabidez emandako botoak. 6.- Hautatzaileak, egiaztagiria eta bai postabidezko botoa emateko agiripaperak ere eskuratu izanik, botoa bertara joanez eman nahi izatekotan, agiripaper horiek Hauteskunde-Mahaiari itzuli beharko dizkio. Horrela ez egitekotan, ez zaio botoa onartuko. 5. atala.- Hauteskunde-aldia buka dadineko egunetik hasi eta jarraiango hilaren barruan egingo dira Osoko Bilkuretarako deiak, hautatutako kideek beren kargua hartzeko eta bai Lehendakaria eta Batzorde Egiteratzailea beroriek hautatzeko ere, Industria eta Merkataritza-Sailak, Merkatal-Etxe bakoitzaren saloz, zehaztu dezan egunean. Merkatal-Etxeetako Osoko Bilkurak, Araudi Orokorrean eta Merkatal-Etxe bakoitzeko Barne Jaurpiderako Araudietan agintzen denaren arauera egingo dira eta bai, azken Araudi horiek ordezkatzen dituen Agindu honetako 8. atalean agintzen denaren arauera ere. Osoko Bilkurako batzarkide berrietako batek bere kargua hartzeko Osoko Bilkurara joaterik ez izatea gertatuz gero, kargu hori hartu ahal izango du atal honetako lehen idazatian esandako epearen barruan eta Merkatal-Etxeko Idazkaritzaren aurrean, eta honek kargua hartu izanaren berri jakinaraziko dio Industria eta Merkararitza-Sailari. 6. atala.- Merkatal-Etxeetako Lehendakariak egingo du batzarkide berrien Osoko-Bilkurarako deia, finkatutako bilkura-eguna baino 10 egun lehenago gutxienez eta noraezeko ondoko Gai-Zerrenda honekin: 1.- Hautatutako kideen kargu-hartzea. 2.- Osoko Bilkuraren Erakuntza. 3.- Hauteskunde-Mahaiaren osatze-modua. 4.- Lehendakaritzarako eta Batzorde Egiteratzaileko gainontzeko karguetarako Hautagai-Zerrendaren saloa. 5.- Lehendakariaren hautaketa. 6.- Batzordeko gainontzeko kargudunak hautatzea. Esandakoaz gainera, bidezko eritzitako gai guztiak ere sartu ahal izango dira Gai-Zerrenda horretan. 7. atala.- Merkataritzako Lurralde-Ordezkaria edo Industria eta Merkataritza-Sailak izendatutakoa izango da Bilkura horretako eta Hauteskunde-Mahaiko Lehendakari. 8. atala.- 1. Osoko Bilkurak eratzeko eta Lehendakari eta Batzorde Egiteratzailea hautatzeko, ondoren ematen diren hauek izango dira araubide, Merkatal-Etxeen Barne Jaurpiderako Araudietan agintzen denaren kaltetan gabe, horiek bait dira lehentasunez erabiliko direnak, hots: Lehenengoa.- Kide denaren egiaztagiria eta bai izendatua edo hautatua izan deneko Taldea eta Maila ere eskuratuko dio Merkatal-Etxeko Idazkariak izendatutako edo hautatutako bakoitzari. Kide hori pertsona bat izatea gertatuz gero, orduan enpresako jabe baimendunari eskuratuko zaio egiaztagiria. Kidea, adinera gabeko edo ezindu baten enpresa izatea gertatuz gero, adinera gabekoaren edo ezinduaren izenean merkataraitza-lana egiteko esku eman zaiola edo haiek ordezkatzea dagokiola egiazta dezan pertsonari emango zaio egiaztagiria, xehetasun hori bertan adierazten dela. Kidea lege-nortasunduna izatea gertatuz gero, horren ordez Merkatal-Etxearen aurrean arituko den bazkide, artezkari, arduradun, aholkulari edo administraria, erarentza-sailek ahalik eta lasterren berariz izenda dezatela edo horretarako jadanik berariz gaituta dagoen ahaldun edo ordezkoa zein den esan dezatela eskatuko dio Merkatal-Etxeak lege-nortasundun horri. Lege-nortasunduna ordezkatuko duen pertsona izendatu ondoren, egiaztagiria haren izena daramala emago da ordezkariaren izena ere egiaztagiri horretan adieraziko dela. Bigarrena.- Hautezkundeak direla eta, Araudi Orokorrrean ohartemandakoaren arauera aldarrikatu, izendatu edo hautatutakoak izan diren kideek Batzarkide berrien eratze-bilkuran hartuko dute beren kargua. Dagokion garaian eta moduan goradeiaren gai izan daitezen aldarrikatutako, izendatutako edo hautatutako kideak bere karguaz jabetu ahal izango dira, baldin goradei hori bilkura-egunean erabaki gabe egon baledi. Erabakia horien aldarrikapena, izendapena edo hautapena baliogabetzezkoa izatea gertatuz gero, Araudi Orokorrean kasu bakoitzerako ohartemandako moduan beteko da hutsik legokeen kargua. Hirugarrena.- Deia egin dadineko egunetik eratze-bilkura egin dadineko egunaren bisperara bitartean eta Merkatal-Etxeen idazgu-orduetan aurkeztu ahal izango dira hautagai-zerrendak, Lehendakaria eta Batzorde Egiteratzaileko gainontzeko kargudunak hautatzeko xedez, hautaketa horiek Osoko Bilkurako kideen artetik egingo direla. Lehendakarirako hautagaiak eta Batzorde Egiteratzaileko gainontzeko kargutarako hautagaiak bi idazki bereizitan adierazi beharko dira. Idatzizko hautagai-zerrendak Merkatal-Etxeko Idazkariari aurkeztu beharko zaizkio eta idazki horiek hautatutako kideen %20k gutxienez izenpetuko dituzte. Idatzizko hautagai-zerrendarik ez egotea edota eskatutako izenpe-kopurua ez izatea gertatuz gero, hizpidez adieraziko dira zerrenda horiek Osoko Bilkurari hasera eman ondoren, aski izango dela horretarako bertan egon daitezen hautatutako kideen %10koaren izendapen-saloa izatea. Aurreko idazatietan aipaturiko idatzizko edota hizpidezko hautagai-zerrendarik ez egotea gertatuz gero, bertan egon dadin hautatutako ezein kidek aurkeztu ahal izango ditu Lehendakarirako eta Batzorde Egiteratzaileko gainontzeko kargurako hautagai-zerrendak. Laugarrena.- Finkatutako egunean eratuko da Merkatal-Etxeko Batzarkideen Osoko Bilkura. Merkataritzarako Lurralde-Ordezkariak edo Industria. eta Merkataritza-Sailak izenda dezanak emango dio hasera Bilkura horri, eta bakoitza bere karguaz jabetzeko ahalmena emango die horrek Osoko Bilkurako kide berriei. Hauteskunde-Mahaiaren osatze-moduari ekingo zaio ondoren, Merkatal-Etxeko Lehenedakaria eta Batzorde Egiteratzaileko gainontzeko kargudunak izendatzeko xedez. Bi kidek osatuko dute Mahai hori, kide horiek Merkatak-Etxeko Batzarkideen arteko zaharrena eta gazteena direla, eta Merkataritzarako Lurralde-Ordezkaria edo, hala badagokio, Industria eta Merkaritza-Sailak izandetutakoa izango da Mahai horretako buru. Batzarkideen Idazkaria bera izango du Mahai horrek Idazkari. Hauteskunde-Mahaian eskuhartu behar luketen pertsonetatik zaharrenak edo gazteenak Lehendakarirako edo Batzorde Egiteratzaileko kargutarako hautagai-zerrendetan sartzea onar balezate, adinari begira legokiekeenak kendu eta horien ordez goikoak jarriko dira. Hauteskunde-Mahaia eratu ondoren, Idazkariak idatziz eskuratutako hautagai-zerrenda irakurriko du. Hirugarren arauean eskatutako izenpe-kopurua duen idatzizko hautagai-zerrendarik ez egotea gertatuz gero, gutxienez hamar minutuko aldia emango da hizpidezko hautagaiak adierazteko. Hautagai-zerrenda aurkeztu ondoren, lehenengo eta behin Lehendakaria hautatzeari ekingo zaio eta hori, izenezko eta isilbidezko botoen bidez egingo da. Geroago eta lehen esandako bideari jarraituz, Batzorde Egiteratzailearen karguak hautatuko dira. Boto-ematea burutu ondoren, Hauteskunde-Mahaiak emandako botoak kontatuko ditu eta Osoko-bilkurari horien emaitzen berri jakinaraziko dio. Lehendakaria eta Batzorde Egiteratzailearen gainontzeko kargudunak hautatzeko, aski izango da emandako botoen gehiengo soila ateratzea. Hauteskunde-Mahaiak, hauteskunde-ekintzarekin ezein adostazsun eza adierazteko ahalbidea jakinaraziko die bertaratutakoei eta ondoren, bi aldakitan, dagokion Bilkura-Agiria egingo da; hauteskundeetan gertatutako gora-beherak, boto-emaitzak eta egin daitezen jazarpenak bertan erasota utzi behar izango dira eta berehalaxe, Lehendakariaren bidez, aldaki bat bidaliko zaio Industria eta Merkataritza-Sailari, eta honek, doakienei entzun ondoren, agertarazitako gora-beherei buruzko erabakia hartuko du. 2. Eratze-bilkurarako deiari, aurreko idazatian bildutako araupideen edo Merkatal-Etxeen Barne Jaurpiderako Araudiek horri buruz oharteman dezatenaren aldaki bat erantsiko zaio. 9. Atala.- Agindu honen gai den hauteskundeak araupetzen dituzten manuek Industria eta Merkataritza -Sailari aitortzen dizkioten egitekoak, Merkataritza-Sailburuordeak beteko ditu. 10. Atala.- Agindu hori, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteizen, 1986.eko Maiatzak 20. Industria eta Merkataritza-Sailburua, JOSE IGNACIO ARRIETA HERAS.

Deskribatzailea:

Geroko Erreferentziak: