Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986087 zk.- 1986/05/07 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 02406 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Kultura eta Turismoa

Kultura eta Turismo Sailaren 1986.eko Apirilaren 9ko AGINDUA, «ITXARTU TALDEA» Elkartea onartuz eta Kultura alorreko Fundazio Pribatuen eta Antzeko Erakundeen Erregistroan errolderatuz.

«ITXARTU TALDEA» Elkartea onartzeko eta Kultura alorreko Fundazio Pribatuen eta Antzeko Erakundeen Erregistroan errolderatzeko espedientea ikusita. Hau honela: Algortako Etorbidea 104an (Getxo) kokaturik dagoen Elkarte horren errolderatze eskea Ismael Moral Goitia Jaunak aurkeztu duela; eske hori, estatutoekin batera etorri dela eta estatuto horien arabera bere ekintza-eremua Euskal Herriko Autonomia Elkartea dela eta bere helburuak honelakoak direlarik: kultura, kirola, gastronomia eta beste arlo batzuetakoak. Hau honela: Sortze-Estatutoetan Elkartearen gobernua Batzarre Nagusiak eta Zuzendaritzako Batzordeak eramango dutela erasota dagoela eta azkeneko horren osatze modua honelakoa delarik: Lehendakaria, Ismael Moral Goitia Jauna; Lehendakariordea, Jon Ander Agirre Gorostiolal Jauna; Idazkaria, Lourdes Egurrola Anacabe Andrea; Diruzaina, Javier Araluze Garai Jauna; Bokaleak, Fidel Etxeandia Zamalloa Jauna, Guillermo Tolosa Herrero Jauna, Gaizka Gallastegi Dañobeitia Jauna eta Charles Patrick Crovoley O'German Jauna. Zera ikusita: Uztailaren 21eko 2930/1972 Dekretoa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Sailaren 1983.eko Urriaren 21eko Agindua eta horien kidegarri diren beste aginduak ere. Zera kontutan izanik: Espediente hau legez horretarako gaitutako pertsonek suztatu dutela eta berari, funtsezkoak jotzen diren dokumentu eta zehaztapenak erantsi zaizkiola, zera Erabaki du Sail honek: «ITXARTU TALDEA» Elkartea onartzea eta Kultura alorreko Fundazio Pribatuen eta Antzeko Erakundeen Erregistroan errolderatzea. Gasteiz, 1986.eko Apirilak 9. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS MARIA BANDRES UNANUE.

Deskribatzailea: