Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986087 zk.- 1986/05/07 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 02403 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Kultura eta Turismoa

Kultura eta Turismo Sailaren 1986.eko Apirilaren 9ko AGINDUA, «HOTS» Elkartea onartuz eta Kultura alorreko Fundazio Pribatuen eta Antzeko Erakundeen Erregistroan errolderatuz.

«HOTS» Elkartea onartzeko eta Kultura alorreko Fundazio Pribatuen eta Antzeko Erakundeen Erregistroan errolderatzeko espedientea ikusita. Hau honela: Legazpiko Nafarroa Kaleko 19-2.ean kokaturik dagoen Elkarte horren errolderatze eskea Jone Dorronsoro Andreak aurkeztu duela; eske hori, estatutoekin batera etorri dela eta estatuto horien arabera bere ekintza-eremua aipatutako Udala dela bereziki eta bere helbururik nagusiena ondoren azaltzen dena delarik: kultura ekintzak suztatzea, irratiari eta aldizkariari dagozkienak bereziki. Hau honela: Sortze-Estatutoetan Elkartearen gobernua Batzarre Nagusiak eta Zuzendaritzako Batzordeak eramango dutela erasota dagoela eta azkeneko horren osatze modua honelakoa delarik: Lehendakaria, Jone Dorronsoro Andrea; Lehendakariordea, Mikel Untzilla Jauna; Idazkaria, Aitor Arana Jauna; Diruzaina, Ines Bergaretxe Andrea; Bokaleak, Mielanjel Iraeta Jauna, Elena Aseginolaza Andrea eta Berta Zumalde Andrea. Zera ikusita: Uztailaren 21eko 2930/1972 Dekretoa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Sailaren 1983.eko Urriaren 21eko Agindua eta horien kidegarri diren beste aginduak ere. Zera kontutan izanik: Espediente hau legez horretarako gaitutako pertsonek suztatu dutela eta berari, funtsezkoak jotzen diren dokumentu eta zehaztapenak erantsi zaizkiola, zera Erabaki du Sail honek: «HOTS» Elkartea onartzea eta Kultura alorreko Fundazio Pribatuen eta Antzeko Erakundeen Erregistroan errolderatzea. Gasteiz, 1986.eko Apirilak 9. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS MARIA BANDRES UNANUE.

Deskribatzailea: