Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986087 zk.- 1986/05/07 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 02403 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Kultura eta Turismoa

Kultura eta Turismo Sailaren 1986.eko Apirilaren 9ko AGINDUA; «ASOCIACION DE AMIGOS DE UNAMUNO» Elkartea onartuz eta Kultura alorreko Fundazio Pribatuen eta Antzeko Erakundeen Erregistroan errolderatuz.

«ASOCIACION DE AMIGOS DE UNAMUNO» Elkartea onartzeko eta Kultura alorreko Fundazio Pribatuen eta Antzeko Erakundeen Erregistroan errolderatzeko espedientea ikusita. Hau honela: Bilboko Ribera kaleko 1-4garrenean kokaturik dagoen Elkarte horren errolderatze eskea Juan Miguel Moreno Lombardero Jaunak aurkeztu duela; eske hori, estatutoekin batera etorri dela eta estatuto horien arabera bere ekintza-eremua Euskal Herriko Autonomia-Elkartea dela eta bere helbururik nagusiena honelakoa delarik: Miguel de Unamuno Jaunaren irudia nabarmentzea eta bere literatura-lana eta pentsaera suztatzea eta zabaltzea. Hau honela: Sortze-Estatutoetan Elkartearen gobernua Batzarre Nagusiak eta Zuzendaritzako Batzordeak eramango dutela erasota dagoela eta azkeneko horren osatze modua honelakoa delarik: Lehendakaria, Angel Ortiz Alfau Jauna; Lehendakariordea, Pablo Zapata Lerga Jauna; Idazkaria, Luis Andrés Pérez Magaña Jauna, Zulema Ferraz Fanlo Andrea; Bokaleak, Elias Amezaga Urlezaga Jauna, Juan Miguel Moreno Lombardero Jauna, Javier Bello Portu Jauna, Raúl Fernández Garrido Jauna, Emiliano Serna Martínez Jauna eta German Yanke Greño Jauna. Zera ikusita: Uztailaren 21eko 2930/1972 Dekretoa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura Sailaren 1983.eko Urriaren 21eko Agindua eta horien kidegarri diren beste aginduak ere. Zera kontutan izanik: Espediente hau legez horretarako gaitutako pertsonek suztatu dutela eta berari, funtsezkoak jotzen diren dokumentu eta zehaztapenak erantsi zaizkiola, zera Erabaki du Sail honek: «ASOCIACION DE AMIGOS DE UNAMUNO» Elkartea onartzea eta Kultura alorreko Fundazio Pribatuen eta Antzeko Erakundeen Erregistroan errolderatzea. Gasteiz, 1986.eko Apirilak 9. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS MARIA BANDRES UNANUE.

Deskribatzailea: