Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986087 zk.- 1986/05/07 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 02395 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa

Hezkuntza, Unibertsitaee eta Ikerketa Sailaren 1986.eko Apirilaren 14ko AGINDUA, Amurrion (Araba) Zirkulu bat jarriz, Laudioko (Araba) Helduen Etengabeko Hezkuntzako Ikastegi Publikoa gehitzen duena.

Andre T.A.: Sailaren Arabatzo Ordezkaritzak tramitatutako espedientea aztertu ondoren eta Oinarrizko Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoak, Unitate Teknikoak eta Plangintzako Unitateak emandako aldezko informeak ikusita eta horiek diotenaren arabera, Ikastegi hori kokatzen den aldean dagoen eskaerari erantzun egin behar dela. Sail honek, Amurrioko (Araba) udaleko Aiara Kaleko 9ko baxuan kokaturik dagoen gaztelaniazko bi ikastalderako Zirkulu batez, 68 ikasletokirako, batean dihardutela, gaitasunez Laudioko (Araba) Helduen Etengabeko Hezkuntzarako Ikastegi Publikoa gehitzea erabaki du. Laudioko (Araba) Etengabeko Hezkuntzako Ikastegi Publikoa honako era honetara zehazturik geldituko da: Lurralde Historikoa: Araba Kodezkia: 01002259 Udala: Laudio Herria: Laudio Egoitza: Maestro Elortza k/-eko 9a, Zubiko Finka. Osatze modua: Batean dihardutela, 143 ikasle tokirako gaitasuna duten bost gaztelaniazko ikasle taldez osatuko da Ikastegi hau, eta horietatik bik, Amurrio (Araba) udaleko Aiara Kaleko 9an kokaturik dagoen Zirkulu bat osatzen dute. Egun osoz jardungo du, Helduen hezkuntzarako soilki, goiz, arratsalde eta gaueko txandako antolaera malguz, bost irakasleren ardurapean, herietatik batek Ikastegiko Zuzendaritza lana beteko duelarik. Guztiok jakin dezaten eta dagozkion ondorioetarako esaten dizut hori, Andre, A. horri. Gasteiz, 1986.eko Apirilak 14. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO. OINARRIZKO IRAKASKUNTZETAKO ZUZENDARI Andre.

Deskribatzailea: