Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986087 zk.- 1986/05/07 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 02393 Xedapena Pdf formatuan

Agintariak eta Langileak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa

1986.eko Marxoaren 27ko AGINDUA, Euskal Herriko Unibertsitate-Barrutiko Batxillerreko Buruzagi Ikuskatzaileak bere kargua utz dezala erabakiz.

Sail honetako Arau Organikoei buruzko Ekainaren 25eko 194/1985 Dekretoak (Uztailaren 12ko E.H.A.O.), ikuskatzaile egitekoa burutzeko egitura periferiko berria ezartzen du unibertsitatekoak ez diren mailetan, egiteko hori, Saileko Lurralde Ordezkaritzetako zerbitzuen barruan, Euskal Herriko Autonomia-Elkartea osatzen duten Lurralde Historiko bakoitzean kokatuz. Hori horrela dela eta, Estatuko Administrazioko Errejimen Juridikioari buruzko Legeko 14.5garren artikuluan, Jaurlaritzaren Legeko 26garrean artikuluan eta Funtzionari Zibilei buruzko Artikulukako Idazkerako 17garren artikuluan agindutakoaren arauera, Sail honek, erabaki du: N.E.Z. A11EC175 duen Pedro Julio Romero Salinas Jaunari, Euskal Herriko Unibertsitate-Barrutiko Batxillerreko Buruzagi Ikuskatzaile kargua uzteraztea, egindako zerbitzuak eskertuz. Erabaki honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako egunean berean izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak. Gasteiz, 1986.eko Martxoak 27. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO.