Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986087 zk.- 1986/05/07 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 02392 Xedapena Pdf formatuan

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza

Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuaren Apirilaren, 14eko AGINDUA, lan istripu, lanbidezko gaixotasun eta laneko segurtasun eta higiene gaietan, Lurraldeetako Lan Ordezkaritzen jardunerako arauak ezarriz.

Laneko segurtasun eta higiene gaietan Estatuko Administrazio zerbitzuak Euskal Herriari Eskuratzeari buruzko abenduaren 18ko 2557/85 Erret Dekretuak, Euskal Elkarte Autonomoari, delako Laneko Segurtasun eta Higienerako Kabinete Teknikoak transferitu zizkion eta horiek, urtarrialren 28ko 43/86 Dekretuz, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailari adskribatu zitzaizkion. Gaiak duen garrantzia kontutan hartuta eta Laneko Segurantzaren eta Higienearen Euskal Instituto bat sortzeko projektu bat badagoenez gero, sorkuntza hori burutzen ez den artean eta laneko istripuei, lanbidezko gaixotasunei eta laneko segurtasun eta higienei buruz Lurraldeetako Lan-Ordezkaritzek, espediente administratibo batzuren bitartez, agintepideak badituztela kontutan izanik, Sail honen jarduketarako eta ingurumariko organo ezberdinentzako koordinaketarako arauak ezartzea bidezkoa da. Horretarako, urtarrilaren 28ko 19/86 Dekretoak, bere Azken Erabakietako Lehenengoan, ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, zera, ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua.- Laboral alorrean, Lurralde Historiko bakoitzeko Laneko Segurantza eta Higieneko Lurralde Kabineteei informe teknikoak eskatzea, Lurraldeetako Lan Ordezkaritzen bidez egingo da. 2. Artikulua.- Lan-istripu edo laboral gaixotasuna dagoenean, langilearen lanarekiko baja edo bere eriotza ekarri edo ekarri ez, istripu-agiriak Gizarte Segurantzako Instituto Sozialak, dagokion Ugazaben Mutuak edo, hala izanez gero, hori dagokion enpresak, Lurralde Historiko bakoitzean, Sail honen Lurraldeko Lan Ordezkaritzan aurkeztu beharko ditu, indarrean dagoen legeriaren esanera tramitatuak izan daitezen. 3. Artikulua.- Ugazaben Mutuek egindako estadistika buletinak, Sail honen Lurralde Ordezkaritzetara bidali beharko dira, beren tratamendu estadistikoa egin dakien eta hori B) Eraskinean, abenduaren 18ko 2557/85 Erret Dekretuko Bigarrenean, agindutakoaren kaltetan izan gabe. AZKEN ERABAKIA Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko Apirilak 14. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.

Deskribatzailea:

Aurreko Erreferentziak: