Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986087 zk.- 1986/05/07 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 02388 Xedapena Pdf formatuan

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Apirilaren 29ko 98/1986 DEKRETOA, Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze eremuak zehazteari buruzko Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoa aldatuz.

Eusko Jaurlaritzak lehentasunezko helburu gisa hartu ditu euskararen birreskuraketa eta normalkuntza. Horiek, koherentetasunezko hizkuntza politika bat taiutzea xedetzat duten hainbat ekintzei ekitera eta bai horretarako beharrezko den garrantzizko dirutza bat jartzera ere bultzatu dute Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza, Urtarrilaren 17ko 6/1983 Dekreto bidez, sortzea ekintza nabarmenenetariko bat bezala aipatu daitekeelarik. Hala ere, Hizkuntza Politika arloan lan egiten duten Botere Publikoen ihardun emankor batek, arlo horretan diharduten organoen ekintza koordinatu eta konzentratu bat eskatzen duela jakinik, komenigarritzat jo du Jaurlaritzak, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak duen fakultate oparotasuna argiagotu ahal izateko, bere emankortasunerako eta ekintza eremurako eragozpen izan daitezkeen edozein eratako aipamenak kentzea. Horiek horrela, Jaurlaritza Legeari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8. artikuluak ematen dizkidan aginteez baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Artikulu bakarra: Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze eremuak zehazteari buruzko Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekretoko 8. artikuluko a) apartadua aldatzea, honako era honetan geldituko dela idatzita: «a) Euskararen zuztapena.» AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren AIdizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Apirilak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Deskribatzailea:

Aurreko Erreferentziak: