Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986143 zk.- 1986/07/18 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 03963 Xedapena Pdf formatuan

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Kultura eta Turismoa

Kultura eta Turismo Saileko 1986.eko uztailaren 11ko AGINDU A. euskarazko aldizkako argitalpenetarako diru-laguntzen ematea erregulatuz.

Eusko Legebiltzarrak 1982.eko azaroaren 24ean onartu zuen Euskararen erabilpena arauzkotzeko oinarrizko Legeak komunikabideak euskaraz jasotzeko eskubidea aitortzen duela aintzakotzat hartuz, Eusko Jaurlaritzak beharrezkotzat jotzen du horrelako argitalpenak diruz laguntzea. Deialdi honen helburu nagusiak honako hauek dira: - Euskaraz argitaratzen diren aldizkarien kostuak arintzeko diru-laguntzak eskaintzea. - Merkatuan euskaldungoari eskaintzen zaizkion aldizkarien espektroa zabaltzea, edukin eta gai aldetik nabarmentzen diren hutsuneak betetzeko ahaleginei lehentasuna emanez. Horiek horrela eta Euskara-Arazoetarako Zuzendariak proposatuta honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Euskarazko aldizkako argitalpenentzako diru-laguntzetarako deia egitea. 2. Atala.- Diru-laguntza honen jasotzaile izan nahi duen euskarazko aldizkari orok honako baldintza orokor hauek bete beharko ditu: a) Aldizkariaren jabe edo arduradunak elkarte edo talde pribatua izatea. b) Legezko baldintzak behar bezala beteak izatea, hots, ISSN eta Lege-gordailua. c) Osoki euskaraz idatzita egotea. Kontsiderazio honetaz kanpo egongo dira batzutan egin ohi diren erderazko laburpen itzuliak. d) Talde argitaratzaileak bere zerga zorrak kitatuta izatea. 9. Atala.- Laguntza-plan honetara ezin bildu ahal izango dira, dena dela, ondoko ezaugarri hauetariko bateko aldizkariak: a) Ente publikoek argitara emandakoak. b) Alderdi politikoek eta sindikatuek kalera dezaketenak. c) Dohain banatzekoak. d) Irakaskuntza mundurako bereziki zuzendurik daudenak. el Udal mailakoak. f) 1.000 ale baino gutxiagoko tirada dutenak. 4. Atala.- Laguntza hauek eskuratu ahal izateko, eskatzaile orok azalpen-fitxa teknikoa zuzen eta osorik bete beharko du eta, adostasun-agiria izenpeturik, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Saileko Euskar-Arazoetarako Zuzendaritzan abuztuaren 31a baino lehen aurkeztu. Azalpen-fitxa teknikoak beraiek bidali beha rreko leku berean edo Kultura eta Turismo Lurralde Ordezkaritzetan jaso daitezke. Halaber, azalpen-fitxa teknikoekin batera, interesdunek beren zerga zorrak kitatuta dauzkatela egiaztatzen duten agiriak ere igorri beharko dituzte. Onuradunak bere zerga zorrak kitatuta dauzkala ulertuko da, kasu bakoitzean, honako zirkunstantzi hauek egon daudenean: a) Lizentzia Fiskalean Alta emanda egotea. b) Zerga-aitorpenak aurkeztuta edukitzea eta baiezkorrak diren kasuan ordainduta edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren, Sozietateen gaineko Zergaren, konturako ordainketen edo zatikakoen edo bi horien konturako erretentzioen eta Balio Erantsiarekiko Zergaren luzapena hartuta edukitzea. c) Dirusarreren eta Ordainketen urteko zerrenda aurkeztuta edukitzea. Aurreko zernolako horiek modu honetan frogatu beharko dira: a) Letrakoa alta emanez edo azkenengo erreziboaren bidez eta b) eta c) letrakoak, diru-laguntzaren eskaeraegunaren aurreko 12 hilabeteren zehar aurkezteko arauzko epea amaituta ez daukaten aitorpenak edo ordainketa-agiriak edo, hala izanez gero, luzapenarenak aurkeztuz. Nolanahi ere, aurreko parrafoetan esandako frogaketa, dagokion Foru Haziendak emandako ziurtapen batez ordezkatu daiteke, guzti hori aipatutako aldiei buruz. 5. Atala.- Kasuan kasuko euskarazko aldizkariari dagokion diru-laguntzaren kopuru zehatza finkatzeko, honako parametro hauek hartuko dira kontutan: 1.- Defizitariotasun-maila (X1) Parametro hau behar bezala balioztatu ahal izateko, ondoko datu hauek neurtuko dira: Ar Diru-irteerak (D.I.) A.1.- Kostu mekanikoak (Km) Aldizkariari dagozkion ezaugarri teknikoak eta argitaratzaileak aldizkariarekiko eman nahi beste argibide kontutan harturik, Kultura eta Turismo Sailak berak finkatuko ditu, horretarako behar diren neurriak hartuz eta bitartekoak erabiliz. Halaber, euskarazko aldizkari orok aitortutake tirada kontrolatu eta ziurtatzeko eskabide osoa dauka Kultura eta Turismo Sailak. A.2.- Pertsonal-kostuak (Pk) A.2.1.- Pertsonal finkoaren kostuak Pertsonal finkotzat hartuko da nominetan ageri dena, urteko lan sari arrunt eta bereziak jaso, eta aseguro soziala kotizatzen duelarik. A.2.2: Pertsonal ez-finkoaren kostuak Lanaren beharkizunak eta unean uneko premiek aginduta, nominan egon gabe ere enpresaren zeregin eta langintza arruntetan parte hartzen duen pertsonala izango da ez-finkotzat joa izango dena. Era berezi batez hurrengoak hartuko dira halakotzat: - Beren langintza finko eta iraunkorra kontutan hartuta berez nominan egon beharko luketenak, baina enpresaren egoeragatik orain arte urrats hori ezin eman izan dutenak. - Aldizkariaren produkzio-lanetan beren lankidetza erregularki ematen dutenak, baina lan bolumenari begira nominan egoterik ez dutenak. A.2.3.- Kolaboratzaileen kostuak. Aldizkariaren erredakzio-taldearen partaide izan gabe, beren izkribuzko lanez noizbehinka edota erregularki jatorrizko testuen sortzaileak hartuko dira halakotzat. A.3.- Zabalkunde-kostuak Harpidetza-aleen bidalketarako manipulazioa eta postari dagozkion kostuak. B.- Diru-sarrerak (D.S.) B.1.- Salmentaren bidezkoak B.2.- Publizitatearen bidezkoak B.3.- Bestelakoak Zifra hauekin defizitariotasun-maila eratzen da zenbakizko balioztapenerako: X1=(A.1+A.2.1.+A.2.2.+A.2.3.+A.3.) - (B.1 + B.2 + B.3) X1 (A.1+A.2+A.3)-B X1 = D.I. - D.S. 2.- Orijinaltasun-maila (X2) Aldizkariaren erredakzio-lana edota jatorriz sortutako informazioa, gai eta lanak primatu nahi dira parametro honen bitartez. 3.- Aldizkariaren izaera edota edukinaren arloa (X3) Paratnetro honen bidez balioztatu nahi da edukin eta gai aldetik nabarmentzen diren hutsuneak betetzeko ahaleginak. Aldizkariaren izaera ezberdinen garrantzia neurtu ahal izateko, jarraian aipatzen diren lehentasun-indizeak hartuko dira kontutan. TAULA 4.- Lan-etekina (X4) Parametro honek argitaratzaile bakoitzak kostu mekaniko eta pertsonal-kostu jakin batzuetaz zenbateko aldizkari produkzioa bultzatu duen neurtzen du. Honen balioztapenerako hurrengo formula erabiliko da: FORMULA P.B.: Produkzio-bolumena. Aldizkari guztien orriak magazine motakoetan neurtuko dira. Beraz, X4 parametro honek zuzenketa-indize gisan jokatzen da, kostu mekaniko eta pertsonal-kostu berdinarekin produkzio handiagoa bukzatzen duen argitaratzailea primatuz. 6. Atala.- Aurreko atalean aipaturiko parametroei dagokien indar-balioa finkatzeko, ondoko balore hauek hartuko dira neurri-unitate gisa: TAULA Ondorioz, honako formula hau erabiliko da aldizkari bakoitzari dagokion diru-laguntzaren kopuru-zatiaren (Kz) finkapenerako: Kz = X1 (X1 N2 + X3 N3 + X4 N4) Diru-laguntza zehatza (Dl), azkenik, Kultura eta Turismo Sailak langintza honetarako duen laguntzapartida (Lp) kopuru-zati guztien artean proportzionalki banatuz determinatuko da. FORMULA 7. Atala.- 1986.eko irailaren 15a baino lehen jakinaraziko du Kultura eta Turismo Sailak aldizkari bakoitzari zenbateko diru-laguntza ematea erabaki duen. Laguntza jasozaileari haren berri emateaz gain, E.H.A.A.n azalduko ditu banan-banako laguntza-erabaki horiek. 8. Atala.- Agindutako diru-laguntza bi zatitan banatuko da: -% 60, diru-laguntza izendatzearekin bateratsu - % 40, azalpen-fitxa teknikoan kaleratzeko hitza emandako zenbaki guztiak publika daitezenean. 9. Atala.- Zenbakiren bat argitara ez emateagatik aldizkariren bati edo gehiagori agindutako diru-laguntzaren zatiren bat luzatzeke geldituko balitz, diru-kopuru hori gainontzeko aldizkarien artean banatzeko erabili ahal izango litzateke, baldin eta Kultura eta Turismo Sailak hala erabakiko balu. 10. Atala.- Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkari orok zenbaki guztietan hartutako laguntzaren berri eman behar izateaz gain, kaleratutako zenbaki bakoitzeko bi ale bidali egin beharko ditu. 11. Atala.- Kultura eta Turismo Sailaren iritziz, laguntza jasotzaileak erabilgarri diren araupideetakoren bat bete ez izana gertatuz gero, hartutake diruak Euskal Herriko Diruzaingo Nagusiari itzuli beharra aldarrikatuko da, bidezko izan daitezen gainontzeko ekintxen kaltetan gabe. Dagoxkien legezko ondoriotarako, itzulpen horiek Herri-alorreko diru eskuraketatzat joko dira. 12. Atala.- Kultura eta Turismo Sailaren ebazpenek administrazio-bidea amaierazi egiten dute eta horien aurka aurrez birjarpen-errekurtsoa tartejarri eta gero jurisdikzio kontentzioso-administratiboaren bidea bakarrik geratuko da. Gasteiz, 1986.eko uztailaren 11a. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS MARIA BANDRES UNANUE.

Deskribatzailea:

Aurreko Erreferentziak: