Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986143 zk.- 1986/07/18 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 03961 Xedapena Pdf formatuan

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Kultura eta Turismoa

Uztailaren 8ko 162/ 1986 DEKRETUA, Consejo de la Juventud de Euskadi Euskadiko Gazteriaren Kontseilua sortzen zuen maiatzaren 27ko LTegea zati batetan garatzen duena.

Maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen Azken Erabakietako Lehenengoak, lege hori garatzeko eta erabiltzeko beharrezko diren aginduak Eusko Jaurlaritzak emango dituela finkatzen zuen. Bestalde, aipatutako arau horren artikulu multzoak kontutan hartzen ditu legezko arauketa batetara hainbat gauza bidaltzea eta, horietatik batzuk, presazko erantzun bat eskatzen dute, Legearen Aldibaterako Lehenengo Erabakian esandako Gestio-Batzordearen jardunerako nahitaezko tresna bat bait dira. Hori horrela, Kultura eta Turismo Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1986.eko Uztailaren 8ko bere bileran hori aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua.- Gazteen Elkarteak eta Federazioek, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kide izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Euskal Herriko Autonomia Elkartea osatzen duten Lurralde Historikotakoren batetan gutxienez 200 kide edukitzea eta sinesgarriro ziurtatzea. b) Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Gazte-Elkaeteen eta Gazteriari Zerbitzuak eskaintzeko Entitateen Zentsoan inskribaturik egotea. 2. Artikulua- 1.- Aipatutako Legeko 3-1 c) artikuluan aipatutako Elkarte eta entitateek, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kide izateko, honako hauek bete behaeko dituzte: a) Autonomia Elkartean gutxienez 600 gazteri zerbitzuak ematen ari direla edo 300 kideri bere Lurralde Historikotakoren batetan. b) Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Gazte-Elkarteen eta Gazteriari Zerbitzuak eskaintzeko Entitateen Zentsoan inskribaturik egotea. 2.- Instituzio Publikoek, Gazte-Elkarteen eta Gazteriari Zerbitzuak eskaintxeko Entitate gisa ezingo dute parte hartu. 3. Artikulua.- 1.- Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan kide obserbatzaile gisa onartuak izatea eska dezaten Entitateek honako betebehar hauek eduki beharko dituzte: a) Gazteen munduarekin zerikusia duten ekintzetan etengabe jardutea. b) Diru irabazte xederik ez izatea. c) Bidezkoa izanez gero, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Gazte-Elkarteen eta Gazteriari Zerbitzuak eskaintzeko Entitateen Zentsoan inskribaturik egotea. 2.- Aurreko lerroaldiko betekizunak bete ondoren, Gestio Batzordeak, Batzarre Nagusiak edo, hala izanez gero, Batzorde Iraunkorrak behin-behingoz, entitate eske-egilearen eskeari onarpena ematea ebatzi egingo dute. 4. Artikulua.- 1 - Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kide obserbatzaileek honako hauek egin ahal izango dituzte: a) Eskubide osozko kideen informazio ber-berarako sarrerak izan. b) Batzar Nagusiaren Bileretara joan, hitza bai baina boturik gabe. c) Lan Batzordeetan parte hartu, hitza bai baina boturik gabe. 2.- Kide obserbatzaileek, inoiz ere ezingo dute parte hartu Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Batzorde. 5. Artikulua.- Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kideek honako heineko honetan joango dira Batzarre Nagusietara: a) Elkarte eta Federazioek Ordezkari bat, gutxienez 200 kide ziurtatzen ditueneko Lurralde Historiko bakoitzatik. Autonomia Elkarte osoan 4.000 kide baino gehiago dauzkatenek Ordezkari bat gehiago eduki dezakete. b) Gazteriarentzako Zerbitzuak eskaintzen dituzten Elkarte eta Entitateek Ordezkari bat eramango dute, beren finkapena eta beren zerbitzuen haunditasuna dena dela ere. c) Kide obserbatzaileek, entitateko Ordezkari bat eramango dute bileretara. AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA. Dekretu hau garatzeka beharrezko diren aginduak emateko ahalmena eskuratzen zaio Kultura eta Turismo Sailburuari. AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA. Agindu honek, E.H.A.O.-ean argitaratutako egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko Uztzilak 8. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS M. BANDRES UNANUE.

Deskribatzailea:

Aurreko Erreferentziak: