Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986161 zk.- 1986/08/20 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 04306 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Lehendakaritza eta Justizia

Jaurlaritzaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Teknika-Idazkaritza Nagusiko Zuzendariaren ERABAKIA, Elkarteen Errolde Nagusian Algortako (Bizkaia) «La Asociación de Padres de Alumnos del Colegio Purísima Concepción» delakoa inskribatuz. .

«La Asociación de Padres de Alumnos del Colegio Purísima Concepción» delakoa Lehendakaritzaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Teknika Idazkaritza Nagusiari atxikitako Elkarteen Errolde Nagusian inskriba dadila eskatuz, Socorro Marquez Gomez Andreak egindako eskea ikusita. Hau honela: Estatutoetako 2. artikuluak dioenaren arabera, honako hauek direla egitekoak: - Ikasleen gurasoen formaziorako, beren eskubideen babesketarako eta beren egitekoak betetze ahaleginak indartzea, gidatzea eta batzea beren seme-alaben hazkuntzari dagozkionetan eta hori, beti, kristautasunaren jarraibidepean eta Ikastetxearen lankidetzapean. Honako helburu hauek hartzen ditu funtsezkotzat Elkarteak: a) Lankidetza sendoa izatea Ikastetxearekin, horretarako, Zuzendaritzak, ikasketa, jardun, rendimendu, hezkuntza-plan eta abarrei buruzko berri emango diola eta, era honetan, bazkideek ikastetxeko bizitzaren berririk zehatzenak izan ditzaten. 6) Ikasleen hezkuntzarako interesgarri izan daitezkeen aldeei buruzko orientabideak, sujerentziak edo informazioa Ikastetxeko Zuzendaritzari ematea, kolektibitatearentzako onuragarritzat jotako neurriak proposatuz. c) Era guztietako laguntza Ikastetxeari ematea, ikasleen hezkuntza hobe bat lortu ahal izateko xedez. d) Helburu zehatzetarako, adibidez, sari, beka, liburu boltsa, medio eta instalazioen hobekuntza, bidaia eta batzarretarako onuragarri izan daitezkeen ekintzak subentzionatzea edo horietarako laguntzak lortzea eta, bereziki, Elkartearen eritziz, laguntzaren beharra duten ikasleei laguntzea. e) Elkartasun ispiritua sortzen lagun dezaketen kultura, sozial eta atseden mailako jardunak bultzatzea, eta ikasleen ikasketetaraka eta ikasketaz kanpoko jardunetarako eta bazkideentzako onuragarri izan daitezkeen hitzaldi, elkarrizketa, harremanak eta abar garatuko dituzten taldeak sortuz elkar laguntzeko. f) Elkartearen beraren barruan eta elkar ezagutzea eta bazkideen arteko lagungiroa sortzea indartuko duten familiarteko hartu-emanak antolatzea. g) Ikasleen eta hauen familiakideen, ikastetxean ikasketak egin zituztenen eta Ikastetxearekin lotura duten pertsonen arteko etengabeko harreman bidez, lagun giroa eta gertuko gizarteari onuragarri zaion gizatalde beteko partaide izategatik harrotasun apal bat sortzen laguntzea. h) Artez edo zeharka guztiena den enpresa hau da, Ikastetxea hobetzea xedetzat duten edozein eratako ekintzak antolatzea. Hau honela: Bere egitekoak Bizkaiko probintzian gauzatuko dituela batipat, Sortze-Ondarerik ez duela eta Bost Miloi (5.000.000) peseta dela aurrekontuaren goi-muga. Zera ikusita: Elkarteen Errolde Nagusia sortzen duen Eusko Jaurlaritzaren Martxoaren 25eko 77/1986 Dekretoa, Maiatzaren 20ko 14á0/65 Dekretoa eta aplikagarri diren gainontzeko erabakiak. Zera kontutan izanik: Legez horretarako gaitasuna duten pertsonek sustatu dutela espediente hau eta funtsezkotzat jotzen diren agiri eta datoak erantsi zaizkiola. Teknika-Idazkaritza Nagusi honek, honako hau erabakitzen du: Erabaki honen bidez, «Asociación Padres de Alumnos del Colegio Purísima Concepción» delakoaren Estatutoak, 33/86 zenbakiz, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza eta Zuzentza Saileko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Teknika-Idazkaritza Nagusiko Elkarteen Errolde Nagusiko l. Sekzioan inskribatzea eta zigilatzea. Gasteiz, 1986.eko Apirilak 25 Jaurlaritzaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Teknika-Idazkaritzako Zuzendaria, ENRIQUE LUCAS MURlLLO DE LA CUEVA.

Deskribatzailea: