Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1986161 zk.- 1986/08/20 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 04305 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Lehendakaritza eta Justizia

Jaurlaritzaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Teknika-Idazkaritza Nagusiko Zuzendariaren ERABAKIA, Elkarteen Errolde Nagusian Abanto-Zierbanako (Bizkaia) «Asociacion de Jubilados, Viudas y Pensionistas de Sanfuentes» delakoa inskribatuz.

«Asociacion de Jubilados, Viudas y Pensionistas de Sanfuentes» delakoa Lehendakaritzaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Teknika Idazkaritza Nagusiari atxikitako Elkarteen Errolde Nagusian inskriba dadila eskatuz, Carlos Lopez Garcia Jn: ak egindako eskea ikusita. Hau honela: Estatutoen arabera, honako hauek direla egitekoak: - Bere bazkideen ekonomia, gizarte eta kultur-interesen ordezkotza egitea, defendatu eta bultzatzea. - Bere afiliatuen arteko elkartasuna suztatzea, laguntza-izaeradun guztientzako zerbitzuak bultzatuz eta sortuz, Gizarte Segurantzaren eta erakunde publiko eta pribatuen bitartez. - Estatuaren edo Eusko Jaurlaritzaren aurrean ditugun bidezko eskubideak lartzerakoan eraginkortasun , handiagoa izateko beharrezko ekintzak suztatzea. - Dagozkion Agintaritzei, jubilatu eta pentsionisten elkarteen ardezkariek Gizarte Segurantzaren entitateak aztertu eta kontrolatzeko aukera izan dezaten eskatzea. Hau honela: Bere egitekoak, Sanfuentes herrian (Abanto-Zierbana) burutuko dituela gehienbat, Sortze-Ondarerik ez duela, urteko gehienezko aurrekontua Miloi Bat (1.000.000; ) Pezetakoa delarik. Zera ikusita: Elkarteen Errolde Nagusia sotzen duen Eusko Jaurlaritzaren Martxoaren 25eko 77/1986 Dekretoa, Maiatzaren 20ko 1440/65 Dekretoa eta aplikagarri diren gainontzeko erabakiak. Zera kontutan izanik: Legez horretarako gaitasuna duten pertsonek sustatu dutela espediente hau eta funtsezkotzat jotzen diren agiri eta datoak erantsi zaizkiola. Teknika-Idazkaritza Nagusi honek, honako hau erabakitzen du: Erabaki honen bidez, «Asociacion de Jubiladas, Viudas y Pensionistas de Sanfuentes» delakoaren Estatutoak, 34/86 zenbakiz, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza eta Zuzentza Saileko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Teknika-Idazkaritza Nagusiko Elkarteen Errolde Nagusiko l. Sekzioan inskribatzea eta zigilatzea. Gasteiz, 1986.eko Apirilak 25 Jaurlaritzaren eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Teknika-Idazkaritzako Zuzendaria, ENRlQUE LUCAS MURlLLO DE LA CUEVA.

Deskribatzailea: