Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1987179 zk.- 1987/09/24 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 04413 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Industria eta Merkataritza

ERABAKIA, Energia-Zuzendaritzak 1987.eko Maiatzaren 21ean hartutako; «Asociación Empresarial de Fontaneria, Gas, Calefacción y afines de Gipuzkoa» «Gas Instalatzaileak gaitzeko ikastaroak emateko Baimendutako Entitateen Erregistroa»-n inskribatzeko baimena ematen duena.

Zera ikusita: Donostiako Aidamar k/-ko 32 zbk.-ko 2.eko esk.-an dagoen «Asociación Empresarial de Fontaneria, Gas, Calefacción y afines de Gipuzkoa» erakundearen izenean Martin Jimenez Perez Jaunak, Elkarte hori Industria eta Merkataritza Sail honetako Energia Zuzendaritzari atxikitako «Gas Instalatzaileak gaitzeko ikastaroak emateko Baimendutako Entitateen Erregistroa»-n inskribatzeko baimena eskatzeko asmoz bidalitako eske-idazkia eta berari erantsitako dokumentazioa. Hori horrela: Eske-idazkiaren Eraskin gisa aurkezten den Txostenaren edukinari zera dario: Euskal Herriko Autonomia Elkarteko «Gas Instalatzaileak gaitzeko ikastaroak emateko Baimendutako Entitateen Erregistroa» sortzen zuen Industria eta Merkataritza Sailaren 1987.eko Martxoaren 30eko Aginduaren 3. artikuluko zazpi puntuetan agindutako guztiak oso-osoan bete dira. Energia-Zuzendaritza honek, Industriako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak aldezko informea eman ondoren, zera ERABAKI DU: Industria eta Merkataritza Sailaren 1987.eko Martxoaren 30eko Aginduz sortutako Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Gas Instalatzaileak gaitzeko ikastaroak emateko Baimendutako Entitateen Erregistroan, «Asociación Empresarial de Fontaneria, Gas, Calefacción y afines de Gipuzkoa» inkribatzeari baimena ematea. Inskribapena baimentzen zaion Entitatea, hemendik aurrera Industria eta Merkataritza Sailaren aipatutako Aginduko 5 eta 6 artikuluetan agindutako eginkizunak betetzera loturik gelditzen da. Gasteiz, 1987.eko Ekainak 21 Energia-Zuzendaria, JUAN RAMON LAGO MARTINEZ.

Deskribatzailea: