Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1990043 zk.- 1990/02/28 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 01671 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Osasuna eta Kontsumoa

AGINDUA, 1990.eko otsailaren 16koa, Osasun eta

XEDATZEN DUT: Atal Bakarra.- Osasunketa eta Kontsumo Sailan eta Osakidetzan beren zerbitzuak betetzen dituzten langileen arteko II Argazki Txapelketarako deialdia egitea, osasunketa-gaiari buruzkoa, ondorengo oinarri-arau hauen arauera: OINARRI-ARAUAK: Partehartzea: Osasun eta Kontsumo Sailean eta Osakidetzan bere zerbitzua betetzen duten langile guztiak dira Txapelketa horretan parte hartu ahal dutenak. Saileko edo Osakidetzako zerbitzuetako langile direla frogatzeko, lanekin batera, N.A.N.-en fotokopia eta lanpostuaren eta lantokiaren izena bidaliko dituzte lehiatzaileek. Gaia: Lanaren gaiak, osasunketa alorrari buruzkoa izan beharko du, horrelakotzat zera ulertzen dela, bai iharduketa espezifikoa zein eraikintza, osasunketa-instalazioak e. a. Nolakoa: Argazkiak koloretakoak edo zuri-beltzezkoak izan daitezke eta editatu gabeak izan behar dira. Lehiatzaile bakoitzak, gehienera, jatorrizko lau fotografiz edo fotografi-seriez parte hartu ahal izango du eta horietako bakoitzaren bi aldaki bidaliko ditu txapelketara eta bai negatiboenak ere. Hobeto identifikatzeko, lehiatzaile bakoitzak argazkiari izena jar diezaiola eskatzen da. Jatorrizkoen neurriak, bai kolorezkoenak zein zuri-beltzezkoenak ondorengo hauei egokituko zaizkie: Txikiena 18 x 24 cm. Handiena 30 x 40 cm. Neurri horien barruan, bere adierazpen moduari ongien egokitzen zaiona aukeratu ahal izango du egileak. Lanak hartzea: Argazkiak eta horien negatiboak, beren titularraren ziurtagiriarekin batera, itxitako kartazal batean bidaliko dira ondorengo helbide honetara: Zerbitzuen eta Administraziorako Zuzendaritza Osasun eta Kontsumo Saila Wellington Dukea, 2 01011 Gasteiz Jatorrizkoak jasotzea, 1990.eko martxoaren 31an amaituko da. Erakusketa: Apirilean zehar, 15 eguneko epealdi batez gutxi gorabehera eta bere garaian adieraziko den tokian, jendaurrean jarrita egongo dira argazkiak. Gaika edo beren agerpen-kalitateari begiratuz ego kien dirudien beste edozein modura sailkatuz, erakutsitako lanen antolaketa, Sailak egingo du. Sariak: Osasunketa eta Kontsumo Sailburuak izendatutako Epaimahaiak, aurkeztutako argazkien artetik zera proposatuko du: a) Bakarkako argazkiak: - Bi lehenengo sari, bata kolorezko argazkiari eta bestea zuri-beltzezkoari, bakoitza 60.000,- pzta.-z hornitua. - Bi bigarren sari, lehenengoen moeta berdinekoak, bakoitza 40.000,- pzta.-z hornitua. - Bi hirugarren sari, bakoitza 30.000,- pzta.takoa. - Hamar sari, bakoitza 5.000,- pzta.-takoa. b) Gutxienez 5 argazkizko argazki-sailak: - Lehenengo sari bat, 100.000,- pzta.-takoa. - Bigarren sari bat, 50.000,- pzta.-takoa. 50.000 pezetako sari berezi bat sortzen da zuribeltzezko edo koloreetako argazki bakarrarentzako, horren gaiak aho-hortzetako hezkuntza eskolan egiteko gaitasuna eman dezanaren baldintzapean eta sustapen-kanpaina bat egiteko erabili ahal izango dela. Sariak, Osasunketa eta Kontsumo Sailburu Jn. T G.-ak emango ditu eta horren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Negatiboen jabetza: Saritutako argazkien negatiboen jabetza, Osasunketa eta Kontsumo Sailaren jabetzapean geldituko da eta, horrek, bidezkotzat jo ditzan horien kopiak, anpliazioak e.a. eginez horietaz baliatu ahal izango du. Sarituak izan ez diren aurkeztutako argazkiak eta bai negatiboak ere, artistaren eskuragarri geldituko dira eta erakusketa publikoa amaitu ondoren, hilabeteko epe baten barruan, eraman ahal izango ditu eta hori egin ezean, Osasunketa eta Kontsumo Sailaren jabetzapean geldituko dira. Baseak onartzea: Txapelketan parte hartzeak berak, baseak eta epaimahaiaren azken ebazpena onartzea dakar, halaber, edozein murtzilo moeta egiteari ere aurretik uko egitea. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Agindu hau, 1990.erako aurrekontuetan behar adinako kreditua egon egon dadinaren baldintzapean gelditzen da. Bigarrena.- Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean hartukok du indarra. Gasteiz, 1990.eko otsailak 16. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.

Deskribatzailea: