Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1990043 zk.- 1990/02/28 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 01634 Xedapena Pdf formatuan

Bestelako Xedapenak

Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena

ERABAKIA, 1990.eko otsailaren 26koa, Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailburuordearena, 343/ 1990 (P.F.E.L.) errekurtsoari buruzko espedientea Zuzentza Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Liskarrauzi Salara bidali dela agiango interesatuei aditzera eman eta Sala horren aurrean azaldu daitezenaren deia egiten diena.

Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Liskarrauzi Salak, zera eskatu du, hots, Rosario Casañez de Diego Andreak eta beste hogeitabederatzik, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan karrerako funtzionari gisa sartu ahal izateko, baztertze indarreko saioetarako deialdia egiten zeneko urtarrilaren 23ko 8/1990 Dekretuaren aurka, sartutako 343/1990 (P.F.E.L.) errekurtsoari buruzko espediente administratiboa bildaltzeko alegia. Sailordetza honek, 1990.eko otsailaren 20an emandako Erabakiz, eskabidearen gai izan den espediente administratibo hori bildaltzea xedatu du. Ondorioz eta Erabaki honen bidez, eta abenduaren 26ko 62/ 1978 Legeko 8.2 atalean agintzen denaren arabera, espediente horretan interesa izan dezaketen guztiei horren berri ematen zaie, Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Liskarrauzi Salaren aurrean eta 5 eguneko epearen barruan azal daitezen. Gasteiz, 1990.eko otsailak 26. Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailburuordea, JOSE IGNACIO IGLESIAS LEZAMA.

Deskribatzailea: