Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1990043 zk.- 1990/02/28 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 01632 Xedapena Pdf formatuan

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Nekazaritza eta Arrantza; Osasuna eta Kontsumoa

AGINDUA, 1990eko otsailaren 15ekoa, Osasun eta Kontsumo eta Nekazaritza eta Arrantza Sailburuena, izurrilkariei buruzko araubidea garatu eta aplikatzeko Batzorde Teknikoa eratzen duena.

Alde batetik, gero eta izurrilkari gehiago dago merkatuan, batez ere fitosanitario bezala erabiltzen direnak, eta bestaldetik, erabilera egokiaz emaitza hobeak lor daitezkeela ahantzi gabe, behar ez bezalako erabilerak arazoak dakarzkie aplikatzaile eta kontsumitzaileei baita ingurugiroari ere. Hori horrela, Batzorde Tekniko baten beharra nabaria da; izan ere, azaroaren 30eko 3349/1983 Erret Dekretuaz onartu zen izurrilkariei buruzko Araubide tekniko-sanitarioa garatu eta aplikatzeko beharrezkotzat jotzen diren ekintza-proposamenak aztertu eta idaztearren, arlo horretan esku duten herri-erakunde desberdinen ordezkariez osaturiko Batzordea eratzea ezinbestekoa da. Ondorioz, eta Foru Aldundien Nekazaritza Sailekin bat etorriz, honako hau XEDATU DUGU: 1. atala.- Izurrilkarien arloko Araubide tekniko-sanitarioa garatu eta aplikatzeko Batzorde Teknikoa eratzen da, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikuta egongo dela. 2. atala.- Batzorde Tekniko horrek hurrengo hauek izango ditu eginkizun: a) Aholkularitza, azterketa, ikerketa eta ekintza-proposamenak ondorengo gai hauen inguruan: - Izurrilkari denda eta zerbitzuetarako erregistro ofiziala. - Izurrilkarien eta horiek saltzen dituzten denden gaineko kontrol eta ikuskaritza ofiziala. - Gaikuntzarako ikastaro eta frogak. - Aplikaziorako erabilerak eta sistemak. b) Herrialde-Zerbitzuek izurrilkariei buruz antolatzen dituzten ekintzak koordinatzea. c) Txostenak idaztea, dagokien erakundeek izurrilkariei buruz hartzen dituzten izaera orokorreko erabakiez. d) Batzordean ordezkotza duten erakundeek eman diezaioketen beste edozein ardura. 3. atala.- Hurrengo hauek izango dira Batzorde Teknikoa osatzen dutenak: - Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritza Sailburuordea, edo horrek eskuordeturikoa, Lehendakari gisa ihardungo duena. - Herri Osasunerako Zuzendaria, Osasunketa eta Kontsumo Sailarena, edo horrek eskuordeturikoa. - Nekazaritza eta Arrantza Saileko funtzionari tekniko bat, idazkari gisa ihardungo duena. - Osasunketa eta Kontsumo Saileko funtzionari tekniko bat. - Landare-osasunketa arloan diharduten Foru Aldundietako Zerbitzuetariko bakoitzak izendaturiko funtzionari tekniko bat. Batzordeak eska diezaioke Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Ikerketa eta Gaikuntza Zuzendaritzari edo egoki uste duen beste edozein erakunde nahiz gizabanakori beren aholku eta elkarlana. 1. atala.- Batzorde Teknikoa hiru hilabetetan behin bilduko da eskuarki, baina baita ere, Batzordean eskuordetza duten edozein erakundek eskatuta. 5. atala.- Batzorde Teknikoak bere antolamenduarauak ezarriko ditu eta, besterik ezean, Administrazio Prozedurarako Legearen 1. Idazpuruaren II. Atalburuan ezarritakoari lotuko zaio. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratze egunaren biharamunean hartuko du indarra Agindu honek. Gasteiz, 1990.eko utsailak 15. Usasunketa rta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.

Deskribatzailea:

Geroko Erreferentziak: