Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1990043 zk.- 1990/02/28 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 01624 Xedapena Pdf formatuan

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa

AGINDUA, 1990.eko Otsailaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkeketa Sailarena, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez besteko Ikastetxe herri-diruz hornituetan ikasleak onartzeko prozedura araupetuz, 1990/ 1991 . Jn. T. Argia:

Autonomi Elkarte honek, indarrean dirauen bere araurik ez duenez, herri-diruz hornitutako Ikastetxeetan ikasleak onartzeko alorrean, beharrezkotzat hartzen da 1990/91 ikasturtea arautuko duen prozedura finkatzea, Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak garatutako hezkuntzarako eskubidea bermatzeko xedez, eta hori, Martxoaren 18ko 74/1986 Dekretuaren ordez, guztiekiko araudia eman ez dadin bitartean. Hori horrela XEDATZEN DUT: Lehenengo atala.- Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez besteko mailetan irakaskuntzak eman ditzaten Ikastetxe Publikoetan eta itunepekoetan ikasleak onartzea 1990/91 ikasturterako, Agindu honetan xedatutakoari atxikiz egingo da. Ikastetxe berbereko ikasturte ezberdinetan jarraitzeak ez du behar onartze prozesurik. Bigarren atala.- Aurreko artikuluan zerrendaratutako Ikastetxeetan onartua izateko, derrigorrezkoa izango da, sartu nahi deneko hezkuntz mailarako eta ikasturterako eskatutako adin-baldintzak eta, hala behar izanez gero, baldintza akademikoak betetzea, Uztailaren 11ko 138/1983 Eusko Jaurlaritzako Dekretuan ezarritakoaren arauera, Ikastetxe bakoitzean baimenaren gai izan diren hizkuntz ereduen banaketari eutsi egin behar zaiolarik. Hirugarren atala.- 1. Ez da sekula ere bereizketarik egingo ikasleak onartzerakoan. 2. Unibertsitatekoez besteko hezkuntz mailetako Ikastetxeetan ikasleak onartzea ezingo dute, berorietan sartu ahal izateko, saio edo azterketek baldintzapetu. Laugarren Atala.- 1. Onartze eskeak asetzeko haina ikaspestu egon daitezen Ikastetxe Publikoan edo Itunepekoan onartua izan dadila eska dezanean ikasle batek, onartua izan beharko da bertan, beti ere, bigarren artikuluan aipatutako baldintzak bete ditzanean. 2. Lehenengo atalak aipatzen dituen Ikastetxeetan ikasleak onartzea, bigarren artikuluak aipatzen dituen baldintzak gainditu ondoren eta onarpen-eskeak asetzeko haina ikaspostu egon ez dadinean, Agindu honetako I Eraskinean zerrendaratutako eta barematutako lehentasunezko eta osagarrizko erizpideez araupetuko da. Bostgarren atala.- 1. Ikaspostuen eskea ikaspostu-eskeintza baino haundiagoa deneko Ikastetxeak dauden eskualdeetan, Ikastetxe bakoitzaren eragin alorra mugatzeko xedez Eskolatze Batzordeak osatuko dira hezkuntz mailaka, egoitza hurbiltasunarekiko lehentasun erizpideen arabera. 2. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen Batzordeak, Lurralde Ordezkariak izendatuko ditu eta honako Batzordekide hauez osatuta egongo dira: a) Hezkuntz Administrazioko ordezkari bi, horietariko bat Lehendakaria izango dela eta bestea Idazkaria. b) Dagokion hezkuntz mailako Ikastetxe Publikoko Zuzendaria, zozketaz aukeratua. c) Dagokion hezkuntz mailako itunepeko Ikastetxeko Zuzendaria, zozketaz aukeratua. d) Batzordeak ihardun dezan eskualde eremuko udalaren edo udalen ordezkari bat. Seigarren atala.- 1. Ikastetxe bakoitzaren eragin eremuaren mugaketa, hurbiltasun geografikoa dela eta Ikastetxe horretara joateko duten agiango ikasle kopurua eta ikaspostu erabilgarriak kontutan hartuz egingo da. 2. Lanbide Hezkuntzako Ikastetxeetan, euren eragin eremuak mugatzeko, horietariko bakoitzean eta herrian zein Lurralde Historikoan, edo bereziki, Lurralde Historikoetan edo Probintzia mugakideetan, baita eremu zabalagoetan ere, irakas daitezen alorrak, lanbideak eta espezialitateak izango dira kontutan, hezkuntzarako eta ikaslearen bizilekuagatik bereizketarik ez izateko eskubideari eusteko xedez. Zazpigarren atala.- 1. Ikasle berrien eskabideak onartzeko epea, 1990/91 ikasturterako, Hezkuntza Bereziko, Eskolaurreko Hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Ikastetxe Publikoetan eta Itunepekoetan Ikaspostuez jabetzeko hain zuzen ere, Martxoaren 5tik 16rartekoa izango da biak barne. Eskabide horiek, Agindu honen II Eraskin gisa argitaratzen den inprimaki ereduan gauzatutako dira, eta ikasketak egin nahi direneko Ikastetxean aurkeztuko dira edo, kasu balitz, Hezkuntz Lurralde Ordezkaritzak finkatzen duen tokian. 2. Batxillergoko eta Lanbide Hezkuntzako Ikastetxeetarako (BBB, IEE, LHI, LHII), onarpen eskabideak aurkezteko epea, izango da, Maiatzaren 15etik 30erartekoa biak barne. Agindu honen IlI Eraskinean ageri den ereduari egokituz gauzatuko dira eskabide horiek eta ikasketak egin nahi direneko Ikastetxean aurkeztuko dira edo, kasua balitz, Hezkuntz Lurralde Ordezkaritzak finkatzen duen tokian. 3. Apirilaren 7a baino lehen, Eskolaurreko Hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Ikastetxeek eta Ekainaren 16a baino lehen, Batxillergoko eta Lanbide Hezkuntzako Ikastetxeek, onartutako eta bazter utzitako ikasleen behin-behingo zerrenda argitaratuko dute, erizpideen arauera lortutako puntuak adieraziz eta Agindu honen 1 Eraskin gisa azaltzen den baremoarekin bat etorriz, eskeegileak, Apirilaren 27rarte edo Ekainaren 22rarte zuzenketa eskea egin dezakeela erasota utziz. Aurkeztutako eskabide guztiak onar ditzaten Ikastetxeek, ez dute puntuazioa zerrenda horretan adierazteko beharrik. 4. Zuzenketa-eskea egiteko epea amaitu ondoren, Hezkuntza Bereziko, Eskolaurreko Hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Ikastetxeek behin-betiko zerrendak argitaratuko dituzte Maiatzaren 5a baino lehen, Lurralde Ordezkaritzara bidali beharko dutela onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrenda, mailaka eta kurtsoka eta bai dagokion Lurralde Ordezkaritzak aurrez bidalitako matrikula-aurreko estadiloak ere. 5. Ekainaren 26an jakineraziko dira Batxillergoko eta Lanbide Hezkuntzako Ikastetxeetan onartutako ikasleen behin-betiko zerrendak, eta tokia gordeko zaie izena emateko Iraileko berarizko epea bukatu arte. Behin-betiko zerrendetan daudeneko ikastetxean ikasketen aldetik izena emateko moduan dauden ikasle guztiek, izena emateko agizko epearen barruan egin beharko dute. Agindu honen I Eraskinean ematen diren lehentasunezko erizpideen kaltetan gabe Bigarren Mailako Lanbide Hezkuntzako Ikastetxeetara iristeko, lehentasuna izango dute horretarako gai izan eta Lehen Mailako Lanbide Hezkuntza eta IEE-Itik datozen ikasleek. 6. Behin-betiko ,zerrenda honen aurka gorajotze-errekurtsoa sartu ahal izango da dagokion Hezkuntz Lurralde Ordezkaritzaren aurrean eta Agindu hau argitara dadin egunetik hasi eta hamabost eguneko epearen barruan, ahalbide hori erasota utzi beharko dela onartutakoen eta bazter utzitakoen ikasle-zerrenda argitaratzerakoan. Zortzigarren atala.- 1. Bi epealdi egongo dira matrikulaketarako, bata ohizkoa, hots hezkuntz maila guztientzakoa dena alegia eta, bestea ezohizkoa, hau da, Lanbide Hezkuntzarako,Batxillergorako eta Unibertsitaterako Biderapen Ikasturte eta IEE-rako hain zuzen. 2. Eskolaurreko Hezkuntzako eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko matrikulaziorako ohizko epeak, Ekainaren 18tik 29era arteko egunak hartuko ditu biak barne. Behin matrikulaziorako ohizko epea bukatu ondoren eta bost egunetako gehienezko epean, Ikastetxeek, matrikulatutako ikasleen izenezko zerrenda, kurtsoka eta hizkuntz ereduka, dagokion Lurralde Ordezkaritzara bidali beharko dute. 3. Lanbide Hezkuntzako, Batxilergoko, Unibertsiterako Biderapen Ikasturteko eta IEE-ko matrikulaziorako ohizko egunak, Ekainaren 28a eta Uztailaren 13a izango dira, biak barne. 4. Matrikulaziorako ezohizko epeak, Irailaren 7tik 13rarte iraungo du. Bederatzigarren atala.- 1.- Behin matrikulaziorako ohizko epea bukatu eta gero eta bost eguneko epean, Eskolaurreko eta OHOko Ikastetxeek, matrikulatutako ikasleen izenezko zerrenda Lurralde Ordezkaritzara bidaliko dute, kurtsoka eta Hizkuntz ereduka ordenatuta egongo delarik. 2.- Geroago gerta daitekeen edozein aldaketak, Lurralde Ordezkaritzaren onespena beharko du. 3.- Ikastetxe publikoetako eta itunepekoetako guztirako ikaspostuen arabera, Lurralde Ordezkaritzek beharrezko neurriak hartuko dituzte aurreko artikuluan ezartzen den prozeduraren amaieran tokirik gabe gelditu diren ikasleei ikaspostua emateko. Hamargarren atala.- Itunepeko Ikastetxeek ikasleak hartzeari buruzko arauak hausteak, ohartarazpenzigorra ekar lezake eta, hala behar izan dadinean, Hezkuntza Kontzertuen Arautegia onartzen duen Irailaren 8ko 293/87 Dekretuko 88. artikuluan adierazitako kontzertu ez berritze edo hausketa ere. Ikastetxe Publikoek arau horiek hausteak, administrazio-espedienteari hasera ematea ekarriko luke egon daitezkeen agiango erantzukizunak zehaztu ahal izateko. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Agindu honek ez du indarrik Hizkuntza Eskola Ofizialetan eta «Juan Crisóstomo de Arriaga» izeneko Bilboko Kontserbatorioan ikasleak onartzeari dagozkionetan. Bigarrena.- Hezkuntz premia bereziak dituzten ikasleak onartzea, Eskolaurreko edo Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ohizko Ikastetxeetan integrazio-erregimenpean, edo Hezkuntza Bereziko Ikastetxeetan, Hezkuntz Lurralde Ordezkaritzetan egingo da, talde multiprofesional batek eskolatze lekuari eta baldintzei buruzko eginiko proposamenaren eta dauden baliabideen arabera. Ikasle hauen onarpena, Eskolaurreko eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Ikastetxeetako ezarritako prozedura eta egutegiaren arabera burutuko da eta Lurralde Ordezkaritzek prozesua behar bezala egitearen ardura izango dute. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Hezkuntza Sailordetzari esku ematen zaio, Agindu hau egokiro aplikatzeko beharrezko diren neurriak har ditzan. Bigarrena.- Agindu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1990.eko Otsailak 5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ. Hezkuntzako Sailburuorde Jn. T. Argia. I ERASKINA Lehentasunezko Erizpideak Familia-unitatearen urteko errentaren agiribidezko egiaztapena familia-unitateko kideen Pertsona Fisikoei buruzko Errentarekiko Zergaren deklarazioaren fotokopia bat aurkeztuz egingo da, 1988.eko ekitaldi fiskalari dagokiona eta Haziendak zigilatutakoa. Fotokopia egiaztatzeko originala erakutsi beharko da Langile autonomoek, gainera, aurreko ekonomia-urteari dagokion banako zenbatespen objetiboaren kopia bat aurkeztu beharko dute. Puntuak a) Profesio-arteko gutxienezko soldata halako bi baino diru-sarrera txikiagoengatik ............... 4 b) Profesio-arteko gutxienezko soldataren bi halako eta lau halakoaren arteko diru-sarrerengatik ...................................................................... 2 c) Profesio-arteko gutxi enezko soldataren lau halakoaren goiko diru-sarrerengatik ................ 1 d) Familia-unitatearen diru-sarrerak egiazta ditzateneko agiriak ez aurkeztea. Zerga-legen arabera, urteko errentaren deklarazioa egiteko obligaziorik ez duteneko kasuak, kanpo gelditzen dira ............................................................ 1 Seme-alaba kopuruaren eragina. Aurreko parrafoaren a) eta b) ataletan sartzen diren kasuetan, eskatzailea ez den seme-alaba bakoitzeko 0'5 puntu gehituko dira atal hauetan, guztira, 5 puntutara iritsiz gehienez. Egoitzaren gertutasuna Egoitzari buruzko kreditagiriak, eskatzailearen gurasoena edo bere legezko tutorearena aipatuko da a) lkastetxeak bere eragina dueneko eremuaren barruan beren egoitza duten ikasleei ................................................................................ 4 b) Ikastetxeak bere eragina dueneko eremuaren mugakide gisa bere egoitza duten ikasleei ................................................................................ 2 c) Aipatu diren zirkunstantzietakoren bat en barruan beren egoitza izan ez dezaten ikasleei ................................................................................ 1 Anaia-arrebak Ikastetxean matrikulatuta izatea I kastetxean matrikulatutako lehenengo neba/ arrebarengatik ........................................................... 3 Ikastetxean matrikulatutako beste neba/arreba bakoitzagatik ........................................................ 0'5 Erizpide Osagarriak Puntuak a) Ikaslea, gurasoak edo tutoreak ikastetxeko kide kooperatibista izateagatik ............................ 2 b) Ikaslea, gurasoak edo tutoreak azken hiru urteotan berritzulitako emigratzaileak izateagatik .............................................................................. 1 c) Ikasleak, gurasoek edo eskola-adinekoa den haren anai-arrebaren batek fisiko, psikiko edo sentidu-mailako ezintasunaren bat izateagatik ................................................................... 1 d) Familia ugari izateagatik .................................. 1 e) Ikastetxeko eta horretan agintea duen organoak, erizpide objetiboen arabera, libreki onartutako beste zirkunstantzia batzurengatik. Erizpide hauek ezagunak izan beharko dira eta eskatzaileen esku izango eskabide-orriak aurkezterakoan ............................................. 1

Deskribatzailea:

Aurreko Erreferentziak: