Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1991062 zk.- 1991/03/20 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 02672 Xedapena Pdf formatuan

Agintariak eta Langileak

Osasuna; Osakidetza

ERABAKlA, martxoaren 5ekoa, Osakidetzako Zuzendari Nagusiarena, Santa María de las Nieves ospitaleko zuzendari kudeatzailearen lanpostua betetzeko deia egiteko dena.

Horren ondorioz eta apirilaren 30eko 120/1985 Dekretuaren 5. atalean xedatutakoaren arabera, Osakidetzaku Zuzendari honek, deialdi publikoko izendapen librearen prozedura bidez Santa Maria de las Nieves ospitaleko zuzendari kudeatzailearen lanpostua betetzeko deiari ekitea erabaki du ondorengo arau hauen esanera, OINARRI-ARAUAK Lehenengoa- Deialdi honetan parte hartzeko eskakizunak hauek izango dira: a) Adinez nagusia izatea. b) Bateraezintasunik ez edukitzea eta, zehazki, administrazio publikoaren zerbitzutik espediente baten bidez egotzirikoa ez izatea eta funtzio publikoak betetzeko gaitasungabeturik ez egotea. c) Espainiarra izatea. d) Goi mailako titulu baten jabe izatea. e) Administrazio eta kudeaketan aritu izana. f) Egiaztatutako gaitasun profesionala izatea. Bigarrena.- Eske idazkiak: Eske idazkiak, deialdira onartuak izan daitezela eskatuz, Osakidetzako Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunetik aurrera kontatutako hamabost eguneko epearen barruan eta bertako Zuzendari Nagusi Jn. T Argiari igorriko zaizkio. Administrazio Prozedurarrn Legearen 66. atalean finkatutako eran ere aurkeztu ahal izango dira. Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten lehiatzaileek, eske idazkiarekin batera, «Curriculum Vitae», alegatu dituzten merezimenduen zrrrenda eta horiek egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte. Halaber, ospital kudeaketari buruz bere eritzia azalduz, hiru orrialdetik gora gabeko luzeraz, txosten bat aurkeztu beharko dute izangaiek. Hirugarrena.- Eske idazkiak aurkezteko epea amaitu ondoren. Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, onartutakoen eta bazter utzitakoen behin-behineko zerrenda onartuko du eta, Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 121. atalean adierazitakoaren esanera, murtziloetarako, zortzi eguneko epea jarriko da. Murtzilorik egiten ez bada, behin-behineko zerrenda behin-betikotzat joko da besterik gabe; murtziloak egoten badira, behin-betiko zerrenda onartuko duen beste erabaki berri batentan onartu edo baztertu egingo dira eta aipatutako era horretan argitaratuko da zerrenda hori. Laugarrena.- Epaimahaia. Deialdi honetara onartutako izangaiak epaituko dituen epaimahaia ondorengo kide hauz osaturik egongo da: Lehendakaria: Osakidetzako Osasun Kudeaketarako Zuzendaria edo berak delega dezana. Bokalak: - Ospitaleko eta Espezializatutako Sorosketarako Zuzendaritzaordearen ordezkari bat. - Aurrekontu Kudeaketarako Zuzendaritzaordearen ordezkari bat. - Dagokion AlotrekoZuzendaria edo berak delega dezana. - Zuzendari Nagusiak proposatutako Ospitaleko Zuzendari bat. Idazkaria: Langile kudeaketarako Zuzendaria edo berak delega dezana. Epaimahaiak, izangaiak lanposturako baloratzeko, kanpoko zerbitzu berezien lagunatzaz baliatu ahal izango du. Bostgarrena.- Onartutakoen ezagutza teknikoak eta profesionalak kontrastatzeko eta, apirilaren 30eko 120/1985 Dekretoeren 5. atalean finkatutako egitekoak betetzeko, bere nortasuna bete beharreko lantokiari egokitzen zaioan jakiteko, Epaimahaiak, deian onartutako lehiatzaile bakoitzari dei egingo dio. Seigarrena.- Aurreko oinarri-arauean aurrikusitakoa Epaimahaiak egin ondoren, Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren bidez Administrazio Batzordeari bidaliko dio dagokion proposamena, eta, apirilaren 30eko 120/1985 Dekretuaren 5. atalean agindutakoaren arabera, Administrazio Kontseiluari dagokio izendapena egitea. Zazpigarrena.- Deialdi honi buruzko behin betiko erabakiaren aurka, doakienek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadineko egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, Administrazioarekiko Liskarrauzietara jo aurretik egin beharrezko den berraztertze errekurtsoa tartejarri ahal izango diote Osakidetzako Administrazio Batzordeari. Zortzigarrena.- Dei honen gai den lantokia betetzeko izendatutako lehiatzaileak, apirilaren 30eko 120/ 1985 Dekretuaren 5. atalean aurrikusitakoaren arabera, horretarako egindako lan itunean finkatu daitezen zehaztapenei jarraituz lan izakerazko lanbide harreman berezi bat izango du Osakidetzarekin. Vitoria-Gasteiz, 1991.eko martxoak 5. Osakidetzako Zuzendari Nagusia, JAVIER VERGARA ORUE-ECHEBARRIA.