Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 1991062 zk.- 1991/03/20 Laburpena Pdf forma tuan
Xedapenaren lehenengo orria: 02669 Xedapena Pdf formatuan

Agintariak eta Langileak

Osasuna; Osakidetza

703/90 ERABAKIA, ekainaren 28koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendari Nagusiarena, zeinen bidez Erakunde Autonomoan, ezpezialitate zenbaitetan, hutsik dauden Alorreko fakultatibo espezialistentzako 239 lanpostu betetzeko lekualdatze-lehiaketarako eta aukeraketa saioetarako deia egiten bait da. (Hutsen zuzenketa).

Erabaki hori E.H.A.A.ren 1990.eko uztailaren 12ko 139. alean argitaratu zen, aipamen bidez sartu zela E.A.O.ren 1990.eko irailaren leko 210. alean. Indarrean dauden legeen eta, berariz, Gizarte Segurantzaren Sendagileen Legezko Estatutua onartzen duen Lan Ministeritzaren abenduaren 23ko 3160/ 1966 Errege Dekretuaren 15. atalaren babespean, borondatezko eszedentzian egon eta berriz lanean sartzeko eskea egiten duen fakultatiboari, eszedentzia eskatzerakoan zeunkan espezialitate berean eta herri berean eman beharko zaio lanpostua, eta horretarako, dagokion lanpostu gordeketa utziko da erasota antzeko lanpostu hutsak betetzeko dei egindako lehenengo lehiaketan. Horren erabilpenerako, 8. Oinarri-arauak, I. azpiatalean, eszedentziatik birsartzeko lanpostuak arautzen ditu Lanpostu aldaketarako Lehiaketan, horiek erabaki behar izango direla lehentasunez beste lehiaketekiko. Eszedentziatik birsartzeko txandan onartutako fakultatiboen eske-idazkiak aztertu ondoren eta, aipatutako Oinarri-arauari jarraituz, ekzedentziatik birsartzeko baimena EHAAn argitaratu baino lehen emanda zegoela eta lebiatzaileek bete behar dituzten gainontzeko eskakizunak betetzen direla egiaztatu ondoren, eskainitako lanpostuen artean herri bereko eta espezialitate bereko bidezko lanpostu gordeketa aipatu ez dela ohartu da. Oposaketa-Lehiaketan eskainitako betegabeko lanpostuen artean eskakizun biak betetzen dituzten lanpostuak egon badaudenez, eszedentziatik birsartzeko txandan onartutako fakultatiboei zor zaien lehentasunezko eskubidea haintzat hartu behar izango da, eta beraz, beharrezko gertatzen da horientzako lanpostu gordeketa egitea. Azaldutako zioei darienez, Erabaki horren 1. Eraskinean egindako hutsa zuzendu behar da, ondoren azaltzen den eran geldituko dela zuzenketa hori: Honela dioen Lekuan: TAULA