
IRAGARKIAK
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
IRAGARKIA, 2012ko maiatzaren 24koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde ordezkariarena. Honen bidez, ondorengo proiektua jendaurreko erakustaldian jartzen da: Ezkioga-Ormaiztegi, 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (mota: zirkuitu bakuna) Ezkioga TBAE-tik 22. euskarrira arte eta haren deribazioek ukituriko zortasun-zerrenda zabaltzea Ezkio-Itsaso eta Gabiria udalerrietan.
Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko BOE) 144. artikuluan aurreikusitakoari begira, eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da ondorengo instalazioa; Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa ere jendaurrean jartzen da.
- Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia-San Sebastián).
- Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); horren bitartez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira.
- Erreferentzia: RI 24035/AT-H-2011-119.
- Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko Proiektuan bildurikoak, 2011ko iraila, industria-ingeniari tekniko Andoni Larrañaga Irastorza jaunak sinaturikoa, tituludun aditu gisa deklaratzen duenak proiektua izenpetzeko.
- Linearen ibilbidea eta haren deribazioak: Ezkio-Itsaso eta Gabiria udalerrietan.
- Proiektu honek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: Iragarki honen eranskinean jasotakoak.
- Aurrekontua: 40.783,42 euro.
Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da horren zor-zerrendaren zabaltzearen ondorietarako.
Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Donostia-San Sebastián-go Easo kaleko 10. zk.n dagoen Lurralde Ordezkaritzan proiektua nornahik azter dezan, eta, bestetik, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik harako hogei eguneko epearen barruan erreklamazioak aurkeztu daitezen.
Donostia-San Sebastián, 2012ko maiatzaren 24a.
Lurralde-ordezkaria,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.
(Ikus .PDF)
Deskribatzailea: