Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012116 zk.- 2012/06/14 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201202735 Xedapena Pdf formatuan

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 39/11 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Epaia eman da Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratutako 39/11 prozeduran. Mariana Dumitru andreak eskatu du prozedura, Cristian Horvath-en aurka, neurri pertsonalak eta mantenu-neurriei buruz. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

705/11 EPAIA

Epailea: Maria Jesus Gomez Soria andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaikako azaroaren hamazazpia.

Alderdi demandatzailea: M. D.

Abokatua: Iñigo Santxo Uriarte.

Prokuradorea: Vanesa Diaz Manzano.

Alderdi demandatua: Cristian Horvath.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak arautzea.

Nik, M.ª Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko (Familia) 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizen aldetik, ikusi ditut guraso eta seme-alabentzako neurrietarako 39/11 autoak. Auto horiek, Santxo letraduak lagunduta, M. D. andrearen izenean eta ordez, Díaz prokuradoreak aurkeztutako demanda dela-eta bideratu dira, auzi-ihesean den Cristian Horvath jaunaren aurka. Fiskaltzak ere hartu du parte.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, partez, M. D. andrearen ordezkaritzak aurkeztutako demanda, Cristian Horvath jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, biek elkarrekin duten XXXXX XXXXX alabari dagokionez, honako neurri hauek hartzea erabakitzen dut:

- Amari ematen zaio alaba adingabearen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute. Zuzenbidezko lehenengo oinarrian ezarritako bisita-erregimena izango du aitak.

- Bien alabaren aldeko mantenu-pentsio bat ezartzen da, aitak ordaindu beharrekoa, hilean 100 eurokoa; hileroko lehenengo bost egunen barruan sartu beharko du diru hori, aurreratuta, amak horretarako izendatzen duen kontuan. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera.

Ez da kosturik ezarri.

Jakinarazi bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean jartzeko kontuan zainpean jarri beharko da. Errekurtsoa prestatzerakoan, dirua zainpean jarri dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Ebazpen honen ziurtagiria egin eta jarduketei erants bekie, eta sar bedi jatorrizkoa Epaien Liburuan.

Hala erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaile magistratu andreak eman, irakurri eta argitaratu du epai hori, epaia eman duen egunean bertan. Fede ematen dut.

Cristian Horvath demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko martxoaren hogeita batean.

IDAZKARIA.