Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012107 zk.- 2012/06/01 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201202483 Xedapena Pdf formatuan

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia

EDIKTUA, dirua erreklamatzeko bideratutako 1039/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1039/10 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.

Abokatua: Juan Pablo Santamaría Ibarburu.

Prokuradorea: Garcia del Cerro.

Demandatua: Lefdo Femax Construcciones, S.L.

Gaia: judizio arrunta, dirua erreklamatzekoa.

Judizio horretan 2012-03-12an epaia eman zen, eta honakoak dira horren idazpurua eta epaitza:

56/12 EPAIA

Donostia-San Sebastián, 2012ko martxoaren 12a.

Nik, Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut dirua erreklamatzeko epaitegi honetan bideratutako 1039/01 judizio arrunteko auto hauek; judizio hori, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta bideratu da, García del Cerro Espina epaitegietako prokuradoreak ordezkaturik eta Urkizu Arocena letraduak lagundurik, auzi-ihesean den Lefdo Femax Construcciones, S.L. enpresaren aurka. Hortaz, Espainiako Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz, eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa baltzuaren ordezkaritza prozesalak Lefdo Femax Construcciones, S.L. baltzuaren aurka aurkeztutako demanda, eta honako hauek ordaintzera kondenatzen dut: tronkoaren 10.004,24 euro; kontua itxi (2010eko martxoaren 5a) eta hurrengo egunetik ordainketa guztiz egin arteko legezko interesak; eta prozedura honetako kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta demandatuari PZLko 497.2 artikuluan ezarritako eran, eta adieraz bekio, halaber, demandatu auzi-iheslariari ezen ebazpena ez dela irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkarapena zertan oinarritzen den, apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabakiren aurka egiten den (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko 458. artikulua, Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 19ko 37/2011 Legearen araberakoa).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1846/0000/00/1039/10. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Sar bedi ebazpen honen jatorrizko kopia epaitegi honetako epaien liburuan, eta dagozkion autoetan jaso bedi lekukotza.

Eta horrela, erabaki, agindu eta sinatu du Ana Rosa Bernal Dafaucek, Donostia-San Sebastiángo eta haren barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile-magistratu titularrak.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizialak, horren guztiaren fede ematen dut, Donostian, 2012ko martxoaren 12an.

Lefdo Femax Construcciones, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko martxoaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.