Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012107 zk.- 2012/06/01 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201202482 Xedapena Pdf formatuan

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia

EDIKTUA, 1187/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1187/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Juan Jose Iturrate Andechaga.

Prokuradorea: Eguidazu.

Demandatua: Edgar Patricio Quimbiulco Sanchez.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Auzi-ihesen den Edgar Quimbiulco Sánchez-en aurka, Banco Santander, S.A.ren izenean eta ordez Rafael Eguidazu Buerba epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik baiesten da, eta honako erabakiak hartzen dira:

1.- 2008ko apirilaren 23an alderdiek sinatu zuten errentamendu-kontratua suntsitutzat jotzen dut.

2.- Hogeita hemeretzi mila bostehun eta laurogeita hamahiru euroi eta laurogeita bi zentimo (39.593,82) pagatzera kondenatzen dut alderdi demandatua.

3.- 1945-GDB matrikulako Ford Transit ibilgailua itzul dezala alderdi demandatuak.

Halaber, demanda aurkeztu zenetik aurrera sortutako legezko interesa, eta epai honetatik aurrera sortutako urteko interesa-diruaren legezko interesa, bi puntu gehitua- ordaindu beharko ditu demandatuak. Demandatuak, azkenik, prozeduran sortutako kostu guztiak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, diru-kopuru hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: h. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko eremuan, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Edgar Patricio Quimbiulco Sanchez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko otsailaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.