Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012107 zk.- 2012/06/01 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201202479 Xedapena Pdf formatuan

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 Zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala

EDIKTUA, ez ordaintzeagatiko desahuzio baten demanda metatuari buruz bideratutako 33/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: desahuzioaren gaineko hitzezko judizioa, 33/11.

Demandatzailea: Esther Garcia Valverde.

Abokatua: M.A. Urteaga Bikuña.

Prokuradorea: Ariño.

Demandatua: Jose Manuel Perez Estevez.

Gaia: ez ordaintzeagatiko desahuzio baten demanda metatua.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

1.- Onetsi egiten dut Ariño Delgado prokuradoreak Esther Garcia Valverderen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Jose Manuel Perez Estevezen aurka. Hori dela eta, ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua suntsituta dagoela deklaratzen dut.

Alderdi demandatua kondenatzen dut, halaber, demandatzaileari 808,42 euro gehi ebazpen honen betearazpen-egunera arte sortutako legezko interesak ordaintzera.

2.- Prozesu honetan sortutako kostuak ordaindu beharra ezartzen zaio alderdi demandatuari.

Jose Manuel Perez Estevez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, ebazpena jakinarazi eta 5 eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2011ko uztailaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.