
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 691/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 691/11 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Dieudone Tatni.
Abokatua: Miguel Zuloaga Lalana.
Prokuradorea: Suarez.
Demandatua: Hector Victor Haiguez Bramli.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:
Baietsi egiten dut Suárez Fernández prokuradoreak Dieudonn Tatni-ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Héctor Víctor Hai Guez Bramli-ren aurkakoa. Hori dela eta, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 3.000 euro ordaintzera, gehi legezko interesak.
Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.
Ebazpen honen aurka ez dago inongo errekurtsorik aurkezterik.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Hector Victor Haiguez Bramli demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2012ko martxoaren 7a.
IDAZKARI JUDIZIALA.