Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012107 zk.- 2012/06/01 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201202462 Xedapena Pdf formatuan

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Justizia eta Herri Administrazio Saila

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 22koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Gipuzkoako Probintzia Bulego Fiskaleko eskakizun bereziko lanpostu bat betetzeko merezimenduen berariazko lehiaketa deitzeko dena.

2012ko otsailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (36. zk.) argitaratu zen otsailaren 14ko 18/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Bulego Fiskaleko lanpostu-zerrendak onartzeko dena. 2012ko martxoaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (65. zk.) argitaratu zen otsailaren 14ko 18/2012 Dekretuaren hutsen zuzenketa.

Gipuzkoako Probintzia Bulego Fiskaleko eskakizun bereziko lanpostu bat hutsik dago, eta lanpostu horrek aurrekontuetan zuzkidura du, eta, zerbitzuaren beharrak kontuan edukita, beharrezkoa da betetzea. Beraz, lanpostu horren deialdia egingo da berariazko lehiaketaren bitartez, uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa -Botere Judizialarena- aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Legearen VIII. tituluan, eta 43. artikuluan eta ondorengoetan, eta Justizia Administrazioaren zerbitzupeko Funtzionario berriak hartzeari, Funtzionario horien Lanpostuak Hornitzeari eta Lanbide Sustapenari buruzko Xedapen Indargabetzaile Bakarrean -abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartu zuen- ezarritakoaren arabera.

Horregatik guztiagatik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala finkatzeko abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.- Deialdia.

Gipuzkoako Probintzia Bulego Fiskaleko eskakizun bereziko lanpostu bat betetzeko berariazko lehiaketa deitzea, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren bigarren artikuluan xedatutakoarekin bat, Bulego Judizial berria ezartzeko Legeria Prozesala aldatzeko Legearen osagarri.

Bigarren artikulua.- Eska daitezkeen lanpostuak.

1.- Lehiaketa honen bidez bete nahi den lanpostua hau da:

Lanpostuaren izena: Gipuzkoako Probintzia Bulego Fiskaleko arduraduna.

Postua: 380005.

Dotazioa: 1.

2.- Lehiaketan parte hartzen duten funtzionarioek eskatzen duten lanpostua behar bezala identifikatu dutela ziurtatu beharko dute, aurkezteko epean amaitu ostean, ez baita egindako eskabidearen inolako aldaketarik onartuko, ezta uko egiterik ere, esleituz gero.

Hirugarren artikulua.- Parte hartzeko eskakizunak eta baldintzak.

1.- Eskakizun orokorrak.

1.1.- Lehiaketa honetan parte hartu eta Gipuzkoako Probintzia Bulego Fiskaleko eskakizun bereziko lanpostua eskatu ahal izango dute, esklusiboki eta behin bakarrik, destinoa lanpostu horiek beteko diren udalerrian duten Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoko karrerako funtzionarioek, jarduneko zerbitzuan badaude edo lanpostua gordeta badute, betiere, eskatutako baldintza orokorrak eta deialdi honetan zehaztutako berariazko eskakizunak betetzen badituzte parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean amaitzen den egunean, eta lehiaketaren behin betiko ebazpena eman arte gordetzen badituzte.

Akoplamendu-prozesua denez, hauek ezin izango dute lehiaketa honetan parte hartu: eszedentzia-egoeran dauden funtzionarioek, lanpostua gordetzeko eskubiderik gabe; lan-etenaldi irmoan daudenek, etenaldi horrek dirauen artean; eta nahitaezko lekualdatzearekin zehatuek, zehapena ezarri zaien herrian berean bada destinoa. Honek urtebete edo hiru urte igaro arte iraungo du, falta larria edo oso larria bada, hurrenez hurren.

1.2.- Berariazko lehiaketa honetan parte hartzeko gutxieneko denbora, 1451/2005 Errege Dekretuaren 49.7 artikuluan xedatutakoarekin bat, ez du dekretu horren 46.1 artikuluan ezarritako mugak arautuko.

Laugarren artikulua.- Balioeste-faseak eta baremazioa.

Berariazko lehiaketa honek bi fase ditu.

1.- Lehenengo fasea: Merezimendu orokorrak balioestea.

Lehenengo fasean, merezimendu orokorrak egiaztatu eta balioetsiko dira. Gehienez, 72 puntu emango dira.

Eskakizun bereziko lanpostuak emateko merezimenduak abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 48. artikuluan antzinatasuna eta Autonomia Erkidegotako berezko hizkuntza ofizialaren ezaguera balioesteko ezarritako baremazioaren arabera balioetsiko dira:

1.1.- Antzinatasuna. Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoan egindako zerbitzuengatik bi puntu emango dira urte oso bakoitzeko, aldi laburragoak proportzionalki kontatuko dira (0,00555556 eguneko). Horretarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak izango dira, eta 60 puntu emango dira gehienez.

1.2.- Euskara. Lanpostu hau betetzeko eskatzen dena baino euskararen ezagutza-maila altuagoa egiaztatzen bada, 12 puntu lortuko dira gehienez.

Ezaguera hori behar bezala egiaztatu beharko da ekarritako tituluaren edo tituluari dagokion mailaren ziurtagiri ofizial edo homologazio bidez; eskabideak aurkezteko epean aurkeztu beharko da. Aurkezten diren dokumentuak -hizkuntzaren ezaguera hori egiaztatzen dutenak- fotokopia konpultsatuak izango dira, eta baldintza hori betetzen ez dutenak ez dira balioetsiko.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan, eta adierazitako Autonomia Erkidegoaren eremuan gauzatu ahal izango diren euskararen normalizazio-planetatik eratorritako gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

2. hizkuntza-eskakizuna: 6 puntu.

3. hizkuntza-eskakizuna: 8 puntu.

4. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.

2.- Bigarren fasea. Berariazko merezimenduak balioestea.

Bigarren fasean, lanpostuaren ezaugarriei egokitzen zaizkien berariazko merezimenduak balioetsiko dira. Gehienez 43 puntu emango dira, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2.1.- Proiektua - Proiektu bat egitea eskatzen da. Horretarako, proiektuaren edukia (garatu beharreko atalak) eta balioespen-irizpideak (balioetsi daitezkeen ezagutzak eta trebetasunak) zehazten dira. Proiektu hori eskabidearekin batera aurkeztuko da.

a) Bulego Fiskalaren kudeaketa osoaren proiektuaren edukia. Proiektuak gai hauek definitu behar ditu Bulego Fiskalarekiko:

- Langileen kudeaketa.

- Baliabideen kudeaketa.

- Prozesu kudeaketa.

b) Balioespen-irizpideak. Edonola ere, deskribatutako proiektua aurreko atalean adierazitako egitura estandarrera doitu beharko da, eta eskakizun hauek betetzea jarri beharko da balioespen-irizpide gisa:

- Proiektuaren diseinua.

- Burutzapena edo ezarpena.

- Jarraipena edo amaierako ebaluazioa.

Gehienezko puntuazioa: 28 puntu.

2.2.- Eskaintzen lanpostuaren berariazko funtzioak eta lanak betetzea: 10 puntu.

2.3.- Zuzenbideko, Ekonomiako, Enpresa-zientzietako edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura: 5 puntu.

Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean balioetsiko dira merezimenduak. Agirien fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira, eta, eskakizun hau bete ezean, ez dira aintzat hartuko.

Bosgarren artikulua.- Eskabideak aurkezteko ereduak eta epeak.

1.- Lehiaketan parte hartzeko eskabideak agindu honen I. eranskin gisa argitaratutako ereduaren arabera doituko dira. Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hamar (10) egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira.

Eskabideak Bulego Judizial eta Fiskalaren zuzendariari helaraziko zaizkio, eta Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATeko sarrera-erregistroetan aurkeztuko dira, edo Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Sailaren Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz).

2.- Eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluan aurreikusitako moduan ere igorri ahal izango dira.

Postetxeetan aurkezten direnak bi modu hauetan bidali ahal izango dira:

a) Posta arruntaren bitartez; kasu horretan, eskariak aurkezteko epea amaitu aurretik iritsi beharko dute Gasteizko, Donostiako edo Bilboko edo Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Sailaren EATetako Erregistrora.

b) Posta ziurtatuaren bitartez; kasu horretan, posta-bulegoetan aurkeztuko dira gutun-azal irekian, postako funtzionarioak data eta zigilua jartzeko igorri aurretik. Lehiaketan parte hartzen dutenek posta-bulegoaren zigilua duen eskaria igorri beharko dute, eta eskariak aurkezteko epea amaitutakoan ez da onartuko baldintza hori betetzen ez duen eskaririk, nahiz eta ondoren egiazta daitekeen egoera hori.

3.- Lehiaketa honetan parte hartzeko eskabide bakarra aurkeztuko du funtzionario bakoitzak.

4.- Eskabideak aurkezteko epea igarotakoan, egindako eskaera loteslea izango da eskatzailearentzat, hau da, eskabidea ezin izango da aldatu. Eskabidea zuzentzeko, beste eskabide bat aurkeztu ahal izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, eta azken eskabideak aurrekoa ezeztatuko du automatikoki.

Eskabideak onartzeko epea amaitu aurretik soilik egin ahal izango zaio uko lehiaketan parte hartzeari.

Seigarren artikulua.- Eskabideak balioestea.

Merezimenduak Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren agindu bidez izendatutako balorazio-batzordeak ebaluatuko ditu.

Balorazio-batzordea Administrazioaren ordezkari diren lau kidek osatuko dute, eta haietarik bat gutxienez Justizia Administrazioko funtzionario izango da. Administrazioak izendatutako kideetatik hautatuko dira lehendakaria eta idazkaria.

Arlo horretako ordezkaritza handieneko erakunde sindikalek parte hartuko dute batzorde horretan, bi kiderekin.

Deitutako lanpostuari atxikitzen zaion titulazio bera edo maila handiagokoa eskatzen den kidegoetakoak izan beharko dute batzorde horietako kide guztiek.

Bulego Judizial eta Fiskalaren Zuzendaritzak aztertuko du eskatzaileek parte hartzeko eskakizunak betetzen dituztela, eta batzordean parte hartuko du merezimenduak balioesten, parte-hartzaileen espediente pertsonaleko datuen eta eskabideak aurkezteko epean aurkezten dituzten agirien arabera bat.

Zazpigarren artikulua.- Esleipenak.

1.- Lanpostuak esleitzeko lehentasun-ordena, deialdi honen laugarren artikuluan xedatutako baremazioaren arabera, bi faseetako azken emaitzak batuta lortutako puntuazioak emango du.

2.- Guztizko emaitzan berdinketarik gertatuz gero, kidegoan antzinatasun handiena nork duen begiratuko da.

Zortzigarren artikulua.- Behin-behineko ebazpena.

1.- Deialdi hau behin-behinean ebatziko da, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EATetako iragarki-tauletan eta www.justizia.net web-orrian aldi berean argitaratuko.

Behin-behineko ebazpena ematearekin batera, baztertuen zerrenda jarriko da leku horietan, baztertzeko kausak azalduta.

2.- Onartuen behin-behineko ebazpenak adieraziko du destinoa ematen zaien interesdunen jatorrizko lanpostua eta herria, baremazioa eta behin-behinean esleitutako lanpostua.

3.- Onartuen eta baztertuen behin-behineko ebazpenaren aurka, alegazioak aurkeztu ahal izango dira aipatu web-orrian eta iragarki-oholetan argitaratu eta hamar eguneko epean; horretarako, behar den dokumentu bidezko froga eta aurkeztu zuten eskabidearen fotokopia zigilatua aurkeztu beharko dituzte epe horretan Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Herri Administrazio Sailean, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Adierazitako epean erreklamaziorik egiten ez bada, ulertuko da eskatzailea ados dagoela eta bildutako datuak, baremazioa eta behin-behinean esleitutako destinoa onartzen dituela.

Ezin izango dira inola ere zuzendu eskabideetan deialdi-hurrenkerako zenbakiei buruzko transkripzio akatsak, deialdi honen 2.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Nolanahi ere, behin-behinean emandako destinoek ez dute eskubide-igurukimenik ematen, lehiaketaren behin betiko ebazpenari dagokionez.

Bederatzigarren artikulua.- Behin betiko ebazpena.

1.- Alegazioak ebatzi eta gero, deialdi hau behi betiko ebatziko da Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren aginduaren bidez.

2.- Ez bada lortzen agindua Autonomia Erkidegoetako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratzea, epeak EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Hamargarren artikulua.- Esleitutako destinoen izaera.

1.- Lehiaketa honen ebazpenaren ondoriozko lekualdatzeak borondatezkotzat hartuko dira, zerbitzuagatiko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan ezarritakoaren ondorioetarako.

2.- Ez dago esleituriko destinoei uko egiterik.

Hamaikagarren artikulua.- Errekurtsoak.

Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zenetik hilabete pasatu eta ebazpen adierazirik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo beharko da; orduan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko da, lehen adierazitako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 22a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)


Deskribatzailea:

Aurreko Erreferentziak:

Geroko Erreferentziak: