Logo Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Logo Euskadi.net
Inicio
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

Aldizkari honetan argitaratua: 2012103 zk.- 2012/05/28 Laburpena Pdf forma tuan
Lehenengo orria: 201202373 Xedapena Pdf formatuan

IRAGARKIAK

Ekonomia eta Ogasun Saila; Kontratazio Batzorde Nagusia

LEHIAKETA. Gaztelaniatik euskararako eta euskaratik gaztelaniarako itzulpenak egitea, bai eta itzulpenen berrikuspena egitea ere helburutzat duen zerbitzutako administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: KBN C02/005/2012).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea - IVAP.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.

c) Espedientearen zenbakia: C02/005/2012.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Gaztelaniatik euskararako eta euskaratik gaztelaniarako itzulpenak egitea, bai eta itzulpenen berrikuspena egitea ere.

b) Loteak eta kopurua: 8 lotetan dago banatuta. Administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulako 1. eta 3. puntuetan daude zehaztuta.

c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunen egoitzan.

d) Gauzatzeko epea: kontratua gauzatzeko epea kontratua sinatu ondoko egunetik 2014ko ekainaren 30era artekoa izango da, betiere behin betiko bermea gordailutu ondoren.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitazioaren gehieneko aurrekontua, edo, hala balegokio, gastu adierazgarriarena da:

1.822.033,90 euro + 327.966,10 euro BEZagatik.

Guztizko emaitza hau da: 2.150.000,00 euro, honako urtekoetan banatuta:

(Ikus .PDF)

Urteko kopuru hauetan banatuko da guztizko emaitza hori:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Guztizko emaitza xehekaturik ageri da, multzo bakoitzari dagokion zenbatekoaren arabera, klausulen agiriaren IV. eranskinean.

Kontratua gauzatzeko unitatetan edo denbora-unitatetan dago ezarria prezioa, eta zehaztugabea du guztizko zenbatekoa (Ikus karatula honi dagokion puntua). Horrela bada, kontuan hartu behar da egiazko gastua administrazioaren egiazko beharrizanen araberakoa izan behar dela eta, hortaz, administrazioak ez duela unitate-kopuru jakin bat eskatu beharrik, ez eta aurrekontu osoa gastatu beharrik.

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, Donostia kalea, 1, Lakua II, beheko solairua).

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 95 72.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko ekainaren 22a.

7.- Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, hala badagokio (taldea, azpitaldeak eta kategoria): karatularen 29. puntuan zehaztutakoaren arabera.

b) Ekonomia-eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatularen 29. puntuan zehaztutakoaren arabera.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko ekainaren 22ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian, eta honen karatulan zehaztutakoak, A, B eta C1 gutun-azaletan.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ekonomia eta Ogasun Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik kontatzen hasita, zeinari beste hamabost egun baliodun gehiagoz luzatu ahal izango da epe hori, 152.3 artikuluak aipatzen dituen izapideak egin beharra dagoenean (balio anormal edo neurrigabeak).

e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.

9.- Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea: balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak (C gutun-azala):

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria eta posta: 01010, Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2012ko uztailaren 19a.

e) Ordua: 12:00ak.

2) Eskaintza ekonomikoen gutun-irekitzea: eskaintza ekonomikoa eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz (B gutun-azala).

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Ekonomia eta Ogasun Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusiko beheko solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2012ko uztailaren 27a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.- Bestelako argibideak. Balorazio-irizpideak.

30.2.- Eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide daude: bai.

30.2.1.- Kasu orokorra: bai.

Eskaintzak baloratzeko irizpideak, garrantzi handienekotik txikienekora eta irizpide bakoitzak duen pisuaren arabera antolatuak. Guztizko puntuazioa: 100 puntu (ondorengo a) eta b) letretako multzoei dagokien ponderazioen batura eta guztizko puntuazioa berdinak izan beharko dira beti):

a) Formulak aplikatzearekin automatikoki balora daitezkeen irizpideak:

1) Prezioa. Haztapena: 60,00.

Lote bakoitzean, honako hau izango da puntuazioa:

- Unitateko prezioa eurotan/gaztelaniatik euskararako hitza: 30 puntu gehienez ere.

- Unitateko prezioa eurotan/euskaratik gaztelaniarako hitza: 30 puntu gehienez ere. Formula: eskaintzarik txikienak jasoko du gehienezko puntuazioa (60 puntu), eta gainerakoa modu alderantziz proportzionalean baloratuko da.

ET x GP = BEP

Non:

ET: Jasotakoen arteko eskaintzarik (prezio) txikiena.

GP: Prezioaren irizpidearen arabera ematen den gehienezko puntuazioa (60 puntu).

BE: Baloratuko den eskaintza (prezioa).

BEP: Baloratuko den eskaintzari emango zaion puntuazioa.

Multzo honen haztapena guztira: 60 puntu.

b) Aplikatzeko balio judizioa behar duten irizpideak: bai.

2) Itzuli beharreko testuen kalitate teknikoa.

Haztapena: 30,00.

2.1.- Euskaratik gaztelaniarako itzulpena:

2.1.1.- Zuzentasuna: testu itzuliaren gramatika, ortografia, ortotipografia eta forma-zuzentasuna.

Gehienezko puntuazioa: 5,00 puntu.

2.1.2.- Baliokidetasuna: testu itzuliaren eta jatorrizko testuaren arteko baliokidetasuna baloratuko da, eta, horretarako, mezuaren osotasuna eta zuzentasuna eta ulergarritasuna hartuko dira kontuan.

Gehienezko puntuazioa: 5,00 puntu.

2.1.3.- Egokitasuna: testu itzuliaren hizkuntzaren egokitasuna baloratuko da, erregistroa, espresibitatea eta estiloa kontuan hartuta.

Gehienezko puntuazioa: 5,00 puntu.

Haztapena: 15,00.

2.2.- Gaztelaniatik euskararako itzulpena:

2.1.1. Zuzentasuna: testu itzuliaren gramatika, ortografia, ortotipografia eta forma-zuzentasuna baloratuko dira.

Gehienezko puntuazioa: 5,00 puntu.

2.1.2.- Baliokidetasuna: testu itzuliaren eta jatorrizko testuaren arteko baliokidetasuna baloratuko da, eta, horretarako, mezuaren osotasuna eta zuzentasuna eta ulergarritasuna hartuko dira kontuan.

Gehienezko puntuazioa: 5,00 puntu.

2.1.3.- Egokitasuna: testu itzuliaren hizkuntzaren egokitasuna baloratuko da, erregistroa, espresibitatea eta estiloa kontuan hartuta.

Gehienezko puntuazioa: 5,00 puntu.

Haztapena: 15,00.

3.- Beste hobekuntza batzuk: preskribatutako eta beste esleipen-irizpide batzuetan sartu gabeko obligazioei gehitutako beste prestazio batzuk. Haztapena: 10,00.

Zehazki:

Haztapena: 10,00.

- Zerbitzua emateko prest izatea beste ordu eta egun gehigarri batzuetan.

Gehienezko puntuazioa: 2,00 puntu.

- Lanerako gaitasun gehigarria: eguneko itzuli eta/edo berrikusi beharreko gutxieneko orri kopuru gehigarria.

Gehienezko puntuazioa: 3,00 puntu.

- Beste formatu edo euskarri gehigarri batzuk ere itzultzeko aukera: formatu eta euskarri gehigarriak.

Gehienezko puntuazioa: 3,00 puntu.

- Beste prestazio gehigarri batzuk: hala nola maketazioa, inprentako proben zuzenketa eta abar.

Gehienezko puntuazioa: 2,00 puntu.

Multzo honen haztapena guztira: 40,00 puntu.

11.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: Kontratatzailearen profila www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 14a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Deskribatzailea: